2024-12-07
InicioNotasIrakaskuntzaAurreakordioaren garapena exijitzen diogu Isabel Celáari

Aurreakordioaren garapena exijitzen diogu Isabel Celáari

Hezkuntza Saileko Irakasle eta Heziketa Bereziko Laboralen indarrean dagoen Lan Hitzarmena 2003koa da. Zortzi urte pasa ondoren 2011ko Irailan sindikatu guztiek eta Administrazioa sinatutako aurreakordioa, Isabel Celáak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak apurtu zuen, sinatutako edukietan atzera eginaz. Sindikatuek behin eta berriro aurreakordioaren errespetuan mahai negoziatzailea deitzeko eginiko eskaerek ez dute erantzunik jaso Hezkuntza Saileko sailburua den Isabel Celáarengandik. Gaur sektorean %87ko ordezkaritza dugun LAB, ELA eta STEE-EILAS Sindikatuok berriro eskaera luzatzen diogu, aurreakordioaren garapena exijituz.
Sindikatuek, PSOE administraziopean izaniko negoziazio prozesu maltzurra eta ez leiala salatuz gain, sailaren pasibotasuna eta utzikeria azpimarratzen dute. Aurre-akordioa apurtze honek, kolektiboari sor zaion errespetuari falta eragozten diote sindikatuek Isabel Celáari.

2003an sinatutako hitzarmenarekin, hezkuntza administrazioaren aspaldiko nahia bete zen: lan hitzarmen bakarrean Irakasle eta Hezkuntza Bereziko langile laboralak batzea, guztira 1.600 langile. Hori zen orduko negoziazioen gakoa, sailaren irudiko. Heziketa Bereziko langile taldearen lan baldintzak hobetu beharra zegoela jabeturik, hitzarmena iragankortzat jo genuen alde biek, eta segituan, langile hauen lan baldintzen hobekuntza jorratuko zuen negoziazio prozesu berri bat jarri genuen martxan non funtzioak, formakuntza, udararen kobraketa, soldata eta jarduna izango ziren gakoak. Negoziazio prozesu berri hau hasi zenetik hona 8 urte igaro dira. Irailaren 14koan aurreakordioa sinatzean, prozesuaren amaieran ginela pentsa zitekeen, baina azaroaren 17an Celáaren administrazioak sinatutako aurre-akordioari muzin egin zion, iritziz aldatu eta aurre-akordioa urratzen dituen proposamenak aurkeztu ez ezik, egungo lan baldintzak (2003 urteko lan hitzarmenekoak) okertzea dakarren beste proposamen bat mahaigaineratu zuen inolako lotsarik gabe. Sailak, gainera, langileontzako arrotza ez den gehiegikeria erakutsi zuen, ezinbestekotzat jotzen bai zuen sindikatuok ere uko egitea sinatutakoari.

Sailaren hitzak hutsak eta baliogabeak direla ondo argi irakatsi digu Celáaren administrazioak. Iruzur egin digu langileoi eta horregatik Celaá Sailburuari egotzi behar diogu Hezkuntzak Sailak hitzartua ez betetzea, sinatutako aurre-akordioan atzera egitea. Celaá Sailburuari eta Hezkuntza Sailari, emandako hitza errespetatzea eta aurreakordioaren garapena exijitzen diogu.

Honez gain, azken bi urte hauetan, , krisi aitzakia, Administrazioko gainontzeko langileak bezala, Administrazioek hartutako erabaki murriztaileak, kolektibo honen egoera larriagotu egin du, soldata, lan baldintzak eta prestazioak murriztuz. Horrela, aurten ere gure soldatak izoztu digute, errelebu kontratua bertan behera utzi dute, gaixotasun bajak hartzeagatik soldata murrizten digute…

Hemen aipatu guztiari Lan Erreformaren ondorioak gehitu behar zaizkio. Besteak beste, indarrean dugun Lan Hitzarmena desagertzeko bidean jartzen du eta Administrazio Publikoan ere langileen kaleratzeari ateak ireki eta errezten dio.

Honekin guztiarekin, langileen lan baldintzak okerragotzeak egiten den lanaren kalitatea kaltetzen du. Horregatik, Sektorean langileen lan-baldintzen defentsan egingo diren mobilizazioez gain, LAB , ELA eta STEE-EILAS Sindikatuek dei egiten die bai Lan Legepeko Irakasleei bai Heziketa Bereziko langile guztiei, Martxoaren 29an egingo den Greba Orokorrean eta mobilizazioetan parte har dezaten.

Murrizketa, erreforma eta inposaketarik ez!
Aurreakordioa garatu!

Lan-legepeko Irakasle eta Hezkuntza Bereziko LAB, ELA eta STEE-EILAS
Euskal Herrian 2012-3-23

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB valora positivamente la activación del Consejo Navarro de Salud Laboral y exige determinación para adoptar las medidas que exige la alerta roja

El pasado 22 de noviembre el sindicato LAB informó de que a la terrible lista de fallecidos navarros en el trabajo o de camino...

El 6 de diciembre no tenemos nada que celebrar

La de mañana es otra de las festividades impuestas en Hego Euskal Herria; en este caso, con motivo del aniversario de la Constitución española. No tenemos nada que celebrar y para LAB, es una jornada para reafirmarnos en nuestro compromiso por una República Vasca. Así, nuestras sedes de Araba, Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa permanecerán abiertas en el horario habitual de los viernes, de 9:00 a 14:00.

PEPSICO está aplicando una política de sanciones que ha derivado en un despido injusto

El comité se ha movilizado ante la planta de Etxebarri-Ibiña para decir alto y claro que en PEPSICO no sobra nadie y que este despido es totalmente injusto, además de reclamar la readmisión del compañero despedido.