Nestlé–Miko izandako Froneri Araiako langileek berriro mobilizatu behar izan dute beren lan-baldintzen aurkako eraso zuzenaren aurrean.
Hitzarmen kolektiboa negoziatzen hasteko atarian —2025ean amaitzen da—, zuzendaritzak alde bakarretik ezarri du gehiegizko errotazio-sistema berri bat, zeinak erabat aldatzen baitu lanaren antolaketa, eta eragin negatiboa baitu langileen segurtasunean eta osasunean.
Orain arte, 30 minutuan behin egiten zen postuen arteko txandakatzea, eta horrek aukera ematen zuen lan errepikakor eta monotonoetan zama fisiko eta mentala murrizteko. Sistema berriarekin, askotan, langileek 8 ordu eman beharko dituzte lanpostu berean, eta horrek nabarmen handitzen du haien osasunerako arriskua.
Enpresak aldaketa hori justifikatzen du, taldeko beste lantegi batzuekin alderatuz eta azterketa ergonomiko batean oinarrituz. Hala ere, ezarpen hori ez dator bat Fronerik urtez urte lortzen dituen etekin gero eta handiagoekin, ezta batez besteko adina 55 urte ingurukoa duen plantillaren errealitatearekin ere. Gainera, zuzendaritzak ustezko “erretiro plan” bat aurkeztu du benetako neurriak zehaztu gabe, mobilizazioak geldiarazteko presio tresna gisa erabiliz.
Batzordea elkarrizketarako prest agertu da, baina enpresak ez du irtenbiderik eskaini, inposaketaren eta xantaiaren aldeko hautua eginez.
Langileek ez dute onartuko beren lan-baldintzetan hain atzerapauso larria izatea, eta, egoera hori dela eta, enpresa-batzordeak mobilizazio-egutegi bat hasi du honako hau exijitzeko:
- Errotazio sistema berria berehala kentzea.
- Laneko osasuna eta aurrezaintzako araudia errespetatzea.
- Negoziazio prozesu erreal eta gardena.
- Edozein erretiro edo berregituratze planen gaineko bermeak.
Froneri Araiako enpresa batzordea.

