2024-04-19
InicioSin categorizarAniztasunaldia: nortasun aniztasunari buruzko hausnarketa bultzatzeko eta kaleratzeko Jardunaldia

Aniztasunaldia: nortasun aniztasunari buruzko hausnarketa bultzatzeko eta kaleratzeko Jardunaldia

Datorren abenduaren 13 eta 14an Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazioa eta Aniztasun Zuzendaritzak sustaturik eta “Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikako eragileekin eta “Udal anitz sarea” osatzen duten udalekin elkarlanean, Gipuzkoan eta Euskal Herrian dagoen jatorri aniztasunaz zein aniztasun kulturalaz, linguistikoaz eta, finean, nortasun aniztasunari buruzko hausnarketa bultzatzeko eta kaleratzeko Aniztasunaldia ekimena ospatuko da Donostian.

Aniztasunaldia, Gipuzkoan eta Euskal Herrian dagoen jatorri aniztasunaz zein aniztasun kulturalaz, linguistikoaz eta, finean, nortasun aniztasunari buruzko hausnarketa bultzatzeko eta kaleratzeko ekimena da. 

Aniztasunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazioa eta Aniztasun Zuzendaritzak sustaturiko ekimena da, “Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikako eragileekin eta “Udal anitz sarea” osatzen duten udalekin elkarlanean. Ekimen honekin Zuzendaritzak bi dinamika parte-hartzaileen aldetik planteatutako hainbat erronka eta eskaerari erantzun nahi die, gure herriko aniztasunaren baitako errealitateak, eragileak, egitasmoak eta prozesuak lehen eskutik ezagutzeko aukera emanez. Finean, eragileen, erakundeen eta herritarren arteko elkar ezagutza eta elkarlana sustatzeko topagune bat izatea nahi da. 

Ekimena 2013ko abenduaren 13 eta 14ean burutuko da, Donostiako Boulevardean kokatuko diren karpetan. Aipatu moduan, ekimen honen antolakuntza elkarlanean burutuko da eta txosten honen xedea elkarlan hori burutzeko egitarau eta antolakuntza proposamena zehaztea da. Proposamen hau, 2013ko azaroaren 7an “Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikako partaideek eginiko ekarpenetan oinarritzen da. 

EGITARAUA
Egitarau honekin jatorri aniztasunaren inguruan dauden ikuspegi, dinamika, egitasmo eta eragileen lana plazaratu nahi da. Hiru ardatzetan banatu daiteke egitaraua, 3 alditan banatuta, ostiral arratsaldea, larunbat goiza eta larunbat arratsaldea. Egitaraua jarduera ludikoek eta Haurren Txokoak osagarrituko dute. 

• Ostiral arratsaldean, gu/besteak dikotomiaren haustura lortzeko eta Gu handi bat eraikitzeko bide eta tresnen inguruan hausnartzeko aukera izango dugu. Bertan, Gipuzkoan aniztasunaren inguruan lanean diharduten eragile eta udalen arteko lan partekatu bat egingo delarik, elkar ezagutza, hausnarketa kolektiboa eta elkar lana sustatzeko helburuarekin. 

• Larunbat goizean eta arratsaldeko lehenengo orduan berriz, egun indarrean dauden eta eragileek proposaturiko lehentasunei erantzuten dieten, hainbat eztabaidagai jorratzea proposatzen da. Eztabaidagai hauek “Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikan adostutako bi lan ildoen baitan kokatzen dira, “Gipuzkoar guztiok, Eskubide Guztiak” eta “Aniztasuna eta Elkarbizitza”, hain zuzen ere Horretarako, lehenik eta behin, “Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikaren aurkezpena eta egindako ibilbidea laburbilduko da. Ondoren, gaiak monografikoki aurkeztuko dira beti ere hausnarketa partekatua bultzatzeko aukera emango dutenak. 

• Bukatzeko larunbat arratsaldean, ekimenak eman duenaren ondorioak partekatuko dira. 

 

JARDUEREN AZALPENA 

• Dokumental Emanaldia:  “Gu: Jatorri Anitz, Herri bat”
Herri orok, jendarte orok izaten jarraitu nahi badu, Kohesioa behar du. Zergatik ez bilatu gure kohesioa gure aniztasunean? 

• World Kafea: “Aniztasuna jendarte kohesiorako elementu” 
Udal eta eragileek Haiek-gu dikotomia hautsi eta GU handi bat eraikitzeko, hau da, Gipuzkoan bizi garen guztiok biztanle hutsa izatetik euskal herritar izatera pasatzeko egin beharreko bidearen inguruan hausnartzeko saioa. 

• “Jatorri Anitz, Herri bat” Dinamika parte hartzailea: Aurkezpena 

Badira ia bi urte dinamika parte hartzaile hau martxan jarri zenetik, aurkezpen honetan herritarrei dinamika honen ikuspegia eta ibilbidea azalduko zaie, osasun eskubidearen inguruan egindako lana aurkeztuz, besteak beste. 

Eztabaidagaiak 

• “ Aitortza instituzionala: errolda eta balizko alternatibak” 

“Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikaren ibilbidean zehar errolda eta honen alternatibak aztertzea gai garrantzitsua dela agerian geratu da. Saio honetan, erroldaren inguruko ikuspegi juridikoa entzuteko aukera izango dugu eta beste tresna alternatiboen inguruko hausnarketa egiteko eta eztabaidatzeko aukera izango dugu. 

• “Ikas komunitateak: Esperientzien trukaketa” 

Ikas Komunitate bat ikastetxe bateko eta bere inguruneko gizarte-eraldaketarako eta kultur eraldaketarako proiektu bat da. Pertsona guztientzako informazioaren gizartea lortzea du helburu. Horretarako, komunitatearen parte-hartzean oinarritzen da. Saio honetan Pasaiako “Karmengo Ama” Ikastetxea eta Irungo Dunboa ikastetxeko esperientziak aurkeztuko dizkigute eta aniztasuna eta hezkuntzaren inguruko eztabaida egiteko aukera izango dugu. 

• Euskara eta hizkuntza aniztasuna 

Saio honetan euskararen egoera eta hizkuntza komuna kontzeptuaren inguruko hitzaldia izango dugu. Jarraian euskara eta jatorrizko hizkuntzek bete beharreko funtzioen inguruan eztabaidatu ahalko dugu. 

• Ondorioak 

Aniztasuna plazara! ekimenetik atera diren ondorio nagusiak partekatzeko aukera izango dugu. 

ANTOLAKUNTZA 

Ekimen hau aurrera eramateko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasun Zuzendaritzak logistika, koordinazioa, alderdi ludikoa eta haurren txokoa antolatzeko ardura hartuko du, betiere proposamenei irekia. Era berean, elkarlanean antolatu nahi den ekimena denez, hainbat egitekorako zuen parte hartzea eskatzen dizuegu:

• Saioen eduki eta metodologiaren inguruko lanketa 
• “Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikaren aurkezpena egin
• Komunikabideen eskaerei erantzuna eman 

 

Dakizuen bezala, ekimen honen antolakuntzarako bi bilera egin ditugu eta berauetan parte hartu duten eragileen proposamenak eta ideiak jaso ditugu eta beraiekin elkarlanean osatuko dugu Aniztasunaldia. Lan honetan parte hartu nahi baduzue edo proposamenak eta ideiak helarazi nahi badizkiguzue, jarri zaitezte gurekin harremanetan. 

Aniztasunaldiaren egitaraua ixteko, kasu batzuetan, hizlariak, partaideak, ordutegi zehatza, etab. falta da. Parte hartu nahi duzuen eragileekin batera osatuko dugu eta informazio guztia, baita jarduera ludiko eta haurren txokoan egingo diren jardueren inguru informazioa helaraziko dizuegu. 

Guztion artean, auzolanean, eramango dugu aurrera, aniztasuna eta bizikidetzaren inguruko hausnarketa bultzatzea helburu duen eta eragile, udal eta herritarren arteko topagunea izan nahi duen ekimen hau.  
 

LAB sarean
{module[111]}

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB no firma el preacuerdo en ambulancias de la CAV, ya que no recoge ni siquiera los mínimos planteados durante esta lucha que ha...

ELA, CCOO y UGT dejan de lado la homologación de los trabajadores y trabajadoras de ambulancias con sus compañeros y compañeras de Osakidetza, así como el resto de contenidos que van más allá del salario; en las últimas semanas han actuado por su cuenta dando la espalda a LAB, que no ha firmado el preacuerdo.

Denunciamos en Gasteiz que la precariedad sigue matando frente a la indiferencia de patronal e instituciones

Este pasado fin de semana hemos tenido conocimiento de las muertes de dos trabajadores vascos, un transportista en Lleida y un trabajador autónomo, en Gasteiz. Nuestra solidaridad y abrazo más sincero a los allegados.

Acompañaremos la elaboración de la ILP anunciada por el Movimiento de Pensionistas de Euskal Herria para que de manera urgente se complementen las pensiones...

Ayer, 19 de abril, miles de pensionistas vascos salieron a la calle. En la movilización celebrada en Gasteiz se abordaron las mociones presentadas en más de 170 ayuntamientos para que se garantice de una vez por todas una pensión mínima de 1080 euros, así como la Proposición no de Ley en la que se trabaja sobre si va a ser su continuación. LAB se suma a las reivindicaciones del movimiento y manifiesta su apoyo a esta nueva iniciativa.