2025-12-06
InicioIndustriaMetalAmurriko Tubos Reunidoseko LABeko Sail Sindikalak Lehendakariari legealdi honetan enpresarien eta klase...

Amurriko Tubos Reunidoseko LABeko Sail Sindikalak Lehendakariari legealdi honetan enpresarien eta klase ekonomikoaren alde jarri izana leporatu dio

Patxi López Lehendakaria Tubos Reunidos enpresan izan zen atzo datorren hauteskundeetara begira kanpainako egiten. Bertan, LABeko sail sindikalak bere legealdiak eman duena jasotzen duen eskutitza helarazi dio. Gutunean, besteak beste, Tubos Reunidosen azken lau urteetan bi EEE onartu dituela eta bere kudeaketak euskal gizartearen gaitasun ekonomikoa murriztu duela gogorarazi diote.

Tibos Reunidos enpresako LABeko Sail Sindikalak Lehendakariari emandako gutuna 
Norengandik: Tubos Reunidos Industrialeko LAB Sail Sindikala Norengana: Patxi López, EAEko jarduneko Presidentea

Amurrion, 2012ko urriaren 11an

«Lehenik eta behin, ongi etorria eta agurtu nahi zaitugu. Bisitatzen ari zaren lantegi honetan, gure esfortzu, denbora eta osasunak; gu, gure familia eta gure ingurua bizi ahal izatea bermatzen du.

Zure legealdian,non Eusko jaurlaritzako ordezkari gorena izan zaren; gure esfortzu, denbora eta osasunaren galera gora jo duten heinean, gure gaitasun ekonomikoa (eta gizarte osoarena) murriztu egin da. Hau, hainbat neurri politikoren ondorioa izan da; batzuk Gasteizen burutuak izan dira eta besteak Madriletik etorri eta zuen gain hartu dituzue.

Zure legealdiaren hasieratik, Eusko Jaurlaritzak (zu ordezkari gorena izanda) irizpide etikorik gabe hamaika EEE onartu izan ditu. Etekin ekonomikoak izan dituzten enpresei EEEak onartu dizkiezu. Diru publikoa, gizarte eta langileriaz baliatuz, arazo ekonomikorik gabeko enpresak lotsarik gabe aberastu dituzu. Bisitatzen ari zaren enpresa hau adibide argia da. Tubos Reunidos industriali bi EEE onartu zenizkion, langileen kontura etekin ekonomikoak mantendu eta handitzeko.

Langileria, neurri batean zuk zapuztu dituzun eskubideak defendatzera kalera atera denean, zuk, Eusko Jaurlaritzako ordezkari gorena izanda, langileak erreprimitu eta kriminalizatzeko helburuarekin polizia bidali duzu. Beste adibide garbi bat daukazu bisitatzen ari zaren enpresa honetan. Enpresa honetako langileria gure eskubideen alde kalera atera ginenean, zuk bidalitako polizia justifikaziorik gabe bortizki oldartu zen langileen kontra. Hainbat langile zentsurik gabeko isunak ordaindu behar izan dute eta oraindik ere, bi prozedura judizial irekita jarraitzen dute bi langile jasandako eraso polizialen ondorioz.

Horregatik, zuk zure burua sozialistatzat jotzen duzula, ez dugu ulertzen lau urte hauetan langileriaren alde jarri ez izana. Enpresarien eta klase ekonomikoaren alde kokatu izan zara argi eta garbi, eta haien mesedetara egin duzu lan. Orain, hauteskunde kanpainan murgilduta zauden honetan, langileriaren alde gauzak aldatu ditzakezula esaten duzu. Zer egin duzu orain arte?

Ez dugu uste gaur langileria bisitatzera etorri zarenik. Bisita hau, zure interesen araberako bisita bat bezala kokatzen duzula ulertzen dugu, bai hauteskunde kanpaina edo enpresariei lotuta.

Mesedez eta arren, utzi engainatzeari.

Tubos Reunidos Industrialeko LAB Sail Sindikala»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...