2026-10-15
InicioSindicato LABDelegatuen BatzarraAldaketaren bidean delegatuak indartsu

Aldaketaren bidean delegatuak indartsu

Gaur, martxoak 2, LAB sindikatuak Delegatuen Asanblada egin du Donostiako Atano III pilotalekuan, "Indarrak bilduz, aldaketaren bidean pauso bat harago" lemapean. Delegatuen urteko hitzordu nagusi hau gaur bertan lan istripuan hil den langilea gogora ekarriz hasi dute, honekin batera azken urteotan prekarietateak utzitako balantze beltza plazaratu da (1853 hildako 1996tik, 23 hildako amiantoaren eraginez 2010 urtean, 84 heriotz istripu 2010ean…).

Sindikalgintzan azken hilabeteetako errepasoa eginez hauteskunde sindikalak hizpide izan ditu LABeko idazkari nagusiaren ondoko den Jabi Garnikak. Egungo testuinguruak jartzen dituen oztopoen gainetik langileek LABen alde, sindikatu honek defendatzen duen ereduaren alde egindako apustuaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. Betiko delegatuen lana aitortu eta delegatu berriei ongi etorria eman die.

Euskal Presoen kolektiboak ere bere lekua izan du batzarrean, honetan ere aldaketaren bidean pauso bat harago eginez konpromisoa adierazi du LABek datozen hilabeteetan euskal presoak lantokietara itzultzearen aldarrikapena enpresas enpresa zabaltzeko.

Eta hain zuzen ere aldaketaren bidean sindikatuak eman asmo dituen gainerako urratsez mintzatu da Ainhoa Etxaide idazkari nagusia. Bizi dugun une politiko, ekonomiko eta sozialari erreferentzia eginez adierazi du burujabetza dela Euskal Herriarentzat inbertsiorik onena eta beharrezkoena. Etxaideren esanetan PNV, PP, PSE eta UPNren hegemoniaren aurrean "ezkerreko alternatiba instituzional abertzalea" behar dugu euskal langileok.

MANIFESTAZIOA
Ekitaldiaren ostean delegatuek manifestazioa egin dute Donostiako PSEren egoitzaraino "Demokrazia Euskal Herriarentzat, langileontzat" lemapean. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ayuda a hacer realidad el documental ‘Enigma’ que trata de explicar cómo han sobrevivido hasta ahora las naciones sin estado de la península ibérica

Euskal Herria, Galiza y los Països Catalans han unido sus fuerzas para explicar cómo han sobrevivido sin Estado. Este es el objetivo del proyecto...

Nos hemos movilizado en los hospitales para exigir a Osakidetza propuestas que den respuesta a nuestras reivindicaciones y a las necesidades de la plantilla

El primer borrador de acuerdo remitido por Osakidetza a los sindicatos no incluye mejoras salariales y ello mientras el Gobierno Vasco ultima los presupuestos para el año 2027, norma que determinará las partidas destinadas a sanidad pública.