2026-03-18
InicioSindicato LABGreba OrokorraAinhoa Etxaide:"CCOO eta UGTk PSOEk krisiaren aurrean hartutako bidea berritsi dute"

Ainhoa Etxaide:»CCOO eta UGTk PSOEk krisiaren aurrean hartutako bidea berritsi dute»

Euskal gehiengo sindikalak urtarrilaren 27ko greba orokorraren eta UGT eta CCOOk sinatutako akordioaren balorazioa egin du gaur Bilbon.
Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia izan da bertan eta besteak beste, euskal langileriak pasaden ostegunean inposatu nahi diguten pentsio erreformari ezezkoa argi eta garbi eman ziola adierazi du.

Sindikatuentzat euskal langileriak emandako erakustaldiak urrats berriak emateko zilegitasuna, arrazoiak eta batez ere indarra jasotzeko balio izan duela esan du; hasitako bideari jarraituz "erabakitzeko eskubidea eta politiken aldatzea ezinbesteko urratsa direla" azpimarratuz.

CCOO eta UGTk espainiar gobernuarekin adostutako akordioaren harira, bi sindikatu hauek egin dutena pentsio sistemaren murrizketa babestea baino haratago doala aipatu du Etxaidek, "krisi honen baitan gobernuak hartu dituen erabakiak eta garatu dituen politikak babestu dituzte" esanez. Portaera honen arrazoia Abenduaren 10ean argitaratutako BOEan topatu dezakegula argitu du. BOEak dio CCOOk 72 milioi euro eta UGTk 80 milio euro jasoko dituztela lan ministeritzatik bakarrik.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Cerca de 105.000 personas salen a la calle por un SMI propio para Hego Euskal Herria

El éxito de la Huelga General del 17 de marzo queda confirmado por las movilizaciones masivas: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000),...

Igor Arroyo: «Con la demostración de fuerza de hoy, hemos conseguido volver a abrir ambas vías»

El coordinador general de LAB ha destacado que, si bien la patronal y los gobiernos han cerrado las dos vías para lograr un salario...