2024-04-25
InicioAcción SindicalAiaraldeak instituzioei murrizketen aurrean PLANTO egin dezan eskatu dio

Aiaraldeak instituzioei murrizketen aurrean PLANTO egin dezan eskatu dio

Pasadan ostiralean, instituzioei egun inposatzen zaizkigun neurri, lege eta erreformen aurrean PLANTO egin dezaten exijitzeko eta hauen erruz Aiara eskualdea jasaten ari den egoera larria salatzeko manifestazioa egin zen Laudion Aiaraldeko Plataformak deituta. Datozen asteetan Euskal Herrian izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia ere egin zuten.

Aiaraldeko Plataformaren irakurketa

AIARALDEAK PLANTOA NAHI DU OTSAILAK 22

«Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu hona hurbildu zareten guztioi, Aiaraldeko edozein tokitatik, gure eskualdean jasaten dugun egoera larria elkarrekin salatzeko asmoarekin.

Hemen gauden guztiok argi daukagu bidea hau dela: elkarrekin lan egitea, indarrak batzea, guztion inplikazioa adieraztea… Gaur egungo egoerak, hori eta gehiago eskatzen digulako.

Krisialdi ekonomiko batean sartuta gaudela, behin eta berriro errepikatzen digute gure agintariek eta, hortik ateratzeko, neurriak ezartzen dizkigute bata bestearen atzetik.
o Lan erreformak
o Pentsioen erreformak
o Negoziazio kolektiboaren erreforma
o zerbitzu publikoak suntsitzeko dekretuak
o Murrizketa sozialak

Gehienak Madrilgo gobernuak sortu baditu ere, Euskal Herriko gobernuen konplizitatearekin, gure herrietara, auzoetara, familietara ailegatu dira. Bai, tamalez, Aiaraldean bizi dugunok ere ondo ezagutzen eta pairatzen ditugu gobernuek hartutako neurri hauen ondorioak:

• Gutxi daukatenoi gehiago eskatzen digute. Gizarteko mailen arteko ezberdintasunak areagotuz: asko daukatenek gehiago izango dute eta gutxi daukatenek, askoz gutxiago.
• Egoera hau sortu direnei (banketxeetakoei, politikoei…), haiei babes guztia ematen diete botere gehiago emanez.
• Langileoi eskubide guztiak kentzen dizkigute aintzinako egoeretara bueltatuz. Batzuetan esklabotasunera heldu arte.
• Gazteei etorkizunik gabe uzten diete atzerrira alde egiteko aukera bakarra utziz. Ikasteko tasak igotzen dizkiete beraien aukerak mugatuz. Lan munduan sartzeko ezintasunak familiatik independizatzeko oztopoekin aurre egiten dute.
• Herrietako komertzio eta zerbitzuak hiltzen uzten dituzte, eta haiekin batera herrietako eta auzoetako bizitza.
• Emakumeak, jubilatuak, menpekotasuna daukaten pertsonak, nekazariak, inmigranteak… ez dugu inor ahaztu nahi, guztiok sufritzen ditugulako gobernuen politika bortitz hauek.

Eta, ezin ditugu gu engainatzen utzi, neurri hauen helburu bakarra, ez da krisialdetik ateratzea, gizartea, gu kontrolpean izatea baizik.

Esaten dutenean “guztiok” ahaleginak egin behar ditugula egoera honetatik ateratzeko, benetan esan nahi dutena ez da guztiok, baizik eta betikoak, gu. Ze haiek egiten duten esfortzu bakarra beraien pribilegioak mantentzeko da. Gero Rajoy-k dio “enplegu asko galdu direla baina itsasontzia ez dela hondoratu”. Horrekin lasaitu nahi ditu langabezian geratu diren langileak?, edo kale gorrian geratu diren familiak etxea kendu dietelako?, edo beraien seme-alabentzat bazkaria erosteko dirurik ez daukaten aita eta amak?, edo kanpora lan egitera joan behar diren gazteak?…

Hemen hondoratzen ez den itsasontzia haiena eta haien lagunena da, eta hori pertsona asko eta asko karelatik botatzeari esker.

Hau dela eta, Aiaraldekook instituzioei plantoa exigitzen diegu. Ez aplikatu kanpotik datozen neurri, lege, erreformarik. Planto egin!! Horretarako gizartearen babesa, gure babesa, izango duzue. Hemen gauzak beste modu batez egin daitezke eta egin behar dira.

Bukatzeko, antolatutako hurrengo mobilizazioetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

• Martxoaren 2an. LOMCEren aurkako elkarteratzeak egingo dira lurralde guztietako hiriburuetan.
Gasteiz: Bilbo plazan 19:00etan
Bilbon: Jesusen bihotzan 17:30etan
Donostia: Bulebarran 17:30etan
Iruñean: Autobus geltokian 17:30etan

• Martxoaren 8an. Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta, herrietan egingo dira elkarteratze.

• Martxoaren 16an. Gunek antolatzen duen ekintza “beste eredu sozial eta ekonomiko bat” eskatzeko. Bilbon, Jesusen Bihotzan 17:30etan.

Eskerrik asko guztioi.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El tiempo se agota y el Gobierno Vasco no asume sus compromisos

El próximo 26 de abril, si ninguna sorpresa lo evita, terminará el periodo de consultas del ERE que la multinacional Stellantis ha presentado para llevar adelante el cierre de Mecaner. A lo largo de las diversas reuniones mantenidas en este periodo de consultas la mayoría del Comité de Empresa ha argumentado que la decisión tomada por la multinacional no responde ni a motivos económicos, ni a motivos productivos u organizativos, sino a una decisión estratégica y ha puesto encima de la mesa un plan de transición ecosocial que planteaba alternativas productivas.

Escenificamos un encierro en Iruñea para denunciar el bloqueo de las negociaciones del convenio de las residencias privadas de Nafarroa

Miembros del sindicato LAB y trabajadoras de residencias hemos representado esta mañana un encierro por las calles de Iruñea, como acto de protesta por el bloqueo continuado que sufren las negociaciones del primer convenio de residencias privadas de Nafarroa. Con el mismo fin, habíamos llamado para hoy otro día de huelga en las residencias.

No vamos a permitir despidos en ZF LEMFORDER TVA

Desde LAB denunciamos el despido de un joven trabajador en el empresa ZF LEMFORDER TVA, en Ermua. La empresa llamó al trabajador cuando le tocaba por antigüedad ser el próximo contrato relevo, pero lejos de eso, le comunicó que ese día era el último trabajando en la empresa.