ZER DA LAB?

Zuregandik hurbil gaude. Afiliazioarekin sostengua ematen diguzu, erabakien parte zara eta sindikalismo eraginkorra aktibatzen duzu. Babestu eta elkar zaintzen dugu elkar, langileen babes kolektiboa oinarri. Lan eta bizitza duinaren alde dihardugu, langileen eskubideen defentsan eta aldaketa sozialaren alde.

Zanpaketa nazional, sozial eta heteropatriarkalik gabeko herria izatea dugu helburu, aldaketa sozial eta politikoak eragiteko dugun gaitasunetik.

Langileria zatitu eta bizi eta lan baldintzak prekarizatzea erabaki du patronalak. Guk kontrara, lantokian dauden langile guztiak aintzat hartzen ditugu, denon eskubideen defentsan aritzeko.

¿QUÉ ES LAB?

Somos un sindicato cercano a ti. Con tu afiliación nos apoyas, formas parte de las decisiones y activas un sindicalismo eficaz. Nos protegemos y nos cuidamos mutuamente, con el amparo colectivo de la clase trabajadora como base. Luchamos por un trabajo y vida dignas, por la defensa de los derechos de los y las trabajadoras y por el cambio social.

Trabajamos con el objetivo de ser un pueblo sin opresiones nacionales, sociales y heteropatriarcales, desde nuestra capacidad de provocar cambios sociales y políticos.

La patronal ha decidido dividir a la clase trabajadora y precarizar las condiciones de vida y de trabajo. Frente a ello, tenemos en cuenta a todas las trabajadoras y trabajadores que están en el centro de trabajo para actuar en defensa de los derechos de todas y todos.

AFILIATZEKO BOST ARRAZOI

CINCO MOTIVOS PARA AFILIARTE

Hitza eta ekintza gara.

Cumplimos con nuestra palabra y actuamos.

Sozialista, feminista, independentista,
ekologista, euskaltzalea, edo/eta
internazionalista zara? LABen ere bagara.

¿Eres socialista, feminista, independentista, ecologista, euskaltzale, y/o internacionalista? También lo somos en LAB.

Langile klase osoaren sindikatua gara:
soldatapeko, langabe, pentsionista,
bekadun, autonomo faltsu, etxeko langile…
guztientzako eskaintza dugu.

Somos el sindicato de toda la clase
trabajadora: tenemos oferta para todas las personas asalariadas, paradas, pensionistas, becarias, falsas autónomas, trabajadoras del hogar…

Afiliatuz, LABen sindikalismo borrokalari eta independentea bultzatzen ari zara,
sindikatuaren parte izanik.

Afiliándote, estás impulsando el
sindicalismo combativo e independiente
de LAB, formando parte de él.

Eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak eskura izango dituzu.

Tendrás a tu disposición todos los servicios que ofrecemos.

AFILIATUENTZAKO ZERBITZUAK

> Lantokietan LABen ildoa definitzeko prozesuetan parte hartzea (informazioa, eztabaidaguneak…), ekintza sindikala garatzeko bitartekoak nahiz antolatzeko eskaintzak (sail sindikalak, sare sindikalak…).

> Aholkularitza sindikala (hitzarmen kolektiboa, lan kontratua, nominak, baimenak, aukera berdintasun planak, euskalduntze planak… informazioa eta orientazioa).

> Lan osasunean aholkularitza eta defentsa.

> Aholkularitza eta defentsa juridikoa (kontziliazioak, demandak, helegiteak…).

> Formakuntza.

> Borroka Kutxa.

SERVICIOS PARA AFILIADAS Y AFILIADOS

> Participación en los procesos de definición de la línea de LAB en los centros de trabajo (información, foros de debate…), herramientas para el desarrollo de la acción sindical y propuestas organizativas (secciones sindicales, redes sindicales…).

> Asesoramiento sindical (información y orientación sobre convenios colectivos, contratos laborales, nóminas, permisos, planes de igualdad de oportunidades, planes de euskaldunización…).

> Asesoramiento y defensa en salud laboral.

> Asesoramiento y defensa jurídica (conciliaciones, demandas, recursos…).

> Formación.

> Borroka Kutxa.

AFILIZAZIO KUOTAK (2022/03/29an eguneratua)

CUOTAS DE AFILIACIÓN (actualizado el 29/03/2022)

Kuota 1. (5 euroko kuota). DSBE jasotzen duten edo hau baino diru sarrera apalagoak dituztenak (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 727,41 euro 12 hilekotan, gaur egun).

Kuota 2. (9,11 euroko kuota). Enplegu, pentsio edo subsidio bidez, DSBEaren (gaur egun 727,41 euro) eta LGSaren (Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata: gaur egun 1.000 euro 14 ordainsaritan) arteko zenbatekoa jasotzen dutenak. 

Kuota 3. (13,66 euroko kuota): Enplegu, pentsio edo subsidio bidez, hilean LGS eta 1.200 euro artean jasotzen dituzten langileak, aparteko ordainsariak salbu (1.400 euro aparteko ordainsariak hainbanatuta izanez gero).

Kuota 4. (18,30 euroko kuota): Enplegu, pentsio edo subsidio bidez, hilean 1.201 euro (aparteko ordainsariak hainbanatuta izanez gero, 1.401 euro) eta 2.000 euro (aparteko ordainsariak hainbanatuta izanez gero, 2.330 euro) jasotzen dituzten langileak.

Kuota 5. (21,33 euroko kuota): Enplegu edo pentsio bidez, 2.001 euro baino gehiago jasotzen dituzten langileak, aparteko ordainsariak salbu (2.331 euro, aparteko ordainsariak hainbanatuta izanez gero). 

Cuota 1 (5 euros de cuota): Perceptores y perceptoras de RGI o con ingresos inferiores (Renta de Garantía de Ingresos: 727,41 en 12 mensualidades, actualmente).

Cuotas 2 (9,11 euros de cuota): Los y las que mediante empleo, pensión o subsidio tengan ingresos comprendidos entre la RGI (actualmente 727,41 euros) y el SMI (Salario Mínimo Interprofesional: actualmente 1.000 euros en 14 pagas). 

 Cuota 3 (13,66 euros de cuota): Los y las que mediante empleo, pensión o subsidio tengan ingresos comprendidos entre SMI y 1.200 euros mensuales, excepto pagas extraordinarias (1.400 euros en caso de prorrateo de pagas extraordinarias).

 Cuota 4 (18,30 euros de cuota): Los y las que mediante empleo, pensión o subsidio tengan ingresos comprendidos entre 1.201 euros mensuales (1.401 euros en caso de prorrateo de pagas extraordinarias) y 2.000 euros (2.330 euros en caso de prorrateo de pagas extraordinarias).

Cuota 5 (21,33 euros de cuota): Los y las que mediante empleo, pensión tengan ingresos comprendidos entre 2.001 euros, excepto pagas extraordinarias (2.331 euros si las pagas extraordinarias están prorrateadas).