2026-06-19
InicioAcción SindicalAberastasuna sortzen eta banatzen duen eredu ekonomiko industriala posiblea da

Aberastasuna sortzen eta banatzen duen eredu ekonomiko industriala posiblea da

Enpleguaren defentsan, benetako politika industrialaren alde, milaka langilek bat egin dute Gasteizko kaleetan; enpresa desberdinetako langileak, LABek, ELAk eta ESK-k deituta, lanpostuen eta etorkizunaren defentsan mobilizatu direnak. Alestis, Arkema, Candy, Condesa, Corrugados Azpeitia, Ecn Cable Group, Fundiciones Wec, Laminaciones Arregui, Tepsa, TS Fundiciones enpresetako hiru sindikatuon sail sindikalen eskutik antolatu da mobilizazioa, Bionor, Cegasa Orozko, Castimetal eta Servimax-eko langileen atxikimenduarekin. Arcelor Mittalek Agurainen duen lantegiko beharginak ere bertan ziren, zuzendaritzak lantokia itxi eta 54 langile kalean uzteko asmoa azaldu eta biharamunean.

Azken 6 urtean Arabako enpleguaren %10 suntsitu da, industrian %30. Erakundeak, Arabako instituzioak, euskal instituzioak ez dira nahikoa egiten ari itxierak eragotzi eta egoerari buelta emateko. Ixtear dauden 11 enpresa horien egoera salatu, eta bideragarriak izan daitezkeela eta izan behar dutela aldarrikatzen bat etorri dira langile guztiak. “Enpresa hauek itxi egin nahi dituzte jabeek bestelako interes ekonomiko batzuk dituztelako. 2000tik gora lanpostu daude arriskuan” salatu du LABeko idazkari nagusiak. “Benetako politika industriala, desindustrializazioari aurre egiteko estrategia bat, lanpostuei eutsiko diena eta enplegua sortuko duena” aldarrikatu eta “sektore publikoaren aldetik inbertsioa” exijitu du Etxaidek.

Enplegua eta industria nahi izateak batu ditu enpresa desberdinetako milaka langileak larunbateko manifestazioan. Injustizien aurrean altxa egin dira langileok, beste eredu baten alde borrokatzeko. Euskal industria eta enplegua ez daude salgai. Egoerari tamainako erantzuna emango dion Gobernua behar dugu. Enpresak irekita, lanpostuak sortzen eta aberastasuna banatzen. Horixe da Gasteizen mobilizatutako milaka langilek aldarrikatutakoa.

Langileak babesten dituen enplegu eta politika industriala posible eta beharrezkoa da. Aberastasuna sortzen eta banatzen duen eredu ekonomiko indutriala posiblea da. Langileok prest gaude borroka hori egiteko, bide hori egiteko.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las trabajadoras de limpieza de edificios municipales de Bilbo exigen al ayuntamiento que asuma de una vez su responsabilidad en el conflicto

Tras nueve semanas de huelga para mejorar sus condiciones laborales, les ha llegado el momento de descansar, pero advierten de que el próximo curso retomarán la lucha con fuerza.

Los y las trabajadoras del sector técnico de espectáculos anuncian más jornadas de huelga

Teniendo en cuenta que la patronal no se mueve, los sindicatos que estamos negociando el convenio retomaremos los paros.

La plantilla de CEMOSA denuncia que el amianto mata

El pasado 9 de mayo falleció el trabajador de CEMOSA, empresa situada en Atxondo, Juan Mazorriaga Maguregui Matxorri, como consecuencia de su exposición al...