2026-08-02
InicioAcción SocialCarta de Derechos SocialesEraldaketa soziala gauzatzeko alternatibak egingarriak direla erakutsi dugu Iruñean

Eraldaketa soziala gauzatzeko alternatibak egingarriak direla erakutsi dugu Iruñean

Alternatiben Herrian izan gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dauden gainontzeko eragileekin batera. Erabakitzeko eskubiderik gabe eraldaketa sozialik ez dagoela berretsi du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, burujabetzari buruz egindako mahai inguruan. Aurretik, Kapitalari «13 zaska» eman dizkiogu, konpromisoen bilduma sinatu eta Iruñean ahalbidetutako hautestontzietan gure atxikimendua utzi eta gero.

Eraldaketa soziala gauzatzeko alternatibak daudela eta martxan ditugula erakutsi dugu gaur Iruñean, Alternatiben Herria dinamikaren bitartez. Hain zuzen ere, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren babesean, hainbat eragilek hartu dugu parte egunean zehar antolatutako tailer, erakusketa, hitzaldi, ekitaldi eta jardueretan. Gune desberdinak egokitu dituzte Iruñeko Alde Zaharrean, eta gune bakoitzak ezaugarritze propioa izan du.

Errekoletak plazan, esaterako, zenbait mahai inguru izan dira. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk horietako batean hartu du parte, “Zergatik eta zertarako behar dugu burujabetza” galderari erantzuteko asmoz. Egoera ekonomiko eta sozialari dagokionez, prekarietatea bizitzaren esparru guztietara hedatu dela nabarmendu du sindikatuko ordezkariak, eta desberdintasun sozialak areagotu direla ohartarazi du.

LABentzat, lehentasuna du langilegoari bizitza duina bermatuko dion eredu ekonomiko eta sozial berri baten aldeko urratsak emateak. Horretarako, eraldaketa soziala behar beharrezkoa da. Hortaz, Garbiñe Aranburuk nabarmendu du ez dagoela eraldaketa sozialik erabakitzeko eskubiderik gabe: «Edozein jendarte eredu eraikitzeko bizkar hezurra diren lan harremanak eta babes sozial sistema hemen, Euskal Herrian, erabaki ahal izatea oinarrizko kontua da», erantsi du.

Hala, Alternatiben Herriak garatutako egitarauaren bitartez, Iruñera hurbildu direnek egungo sistemaren aurrean dauden alternatibak ezagutu dituzte, baita egingarriak direla jabetu ere.

Hain justu, bizitza eta natura arriskuan daudela ohartarazi dugu Iruñean bildutako eragileok; desberdintasunak gero eta handiagoak direla, kapitalak aberastasuna bereganatzen duela, aldaketa klimatikoa, eskubide sozialen galera, bazterkeria soziala gero eta larriagoa dela, baliabide naturalen xahutzea, pribatizazioak, patriarkatuaren indartzea, antolatzea eta erabakitzea eragoztea, produkzio eta kontsumo eredu jasanezinak…

Honen guztiaren aurrean, urte hauetan zehar zabaldu eta sendotu diren alternatibak kalera atera ditugu; hamaika kontsumo talde eta ekonomia aldatzeko proiektu daude abian eta milaka pertsonek parte hartzen dute borroka sozialean, sindikalean, ekologistan, LGTBIQ+… Hauen guztien erakusle izan da Iruñeko Alde Zaharra, guztiontzat bizitza duina izatea posible dela erakusteko, kapitalismo heteropatriarkaletik at.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Recurrimos los macropliegos de ambulancias de un costo estimado en más de 1.200 millones y denuncia la apuesta del Gobierno Vasco por consolidar la...

Desde el sindicato hemos interpuesto un recurso especial frente a los pliegos del Departamento de Salud para los servicios de Soporte Vital Básico y Transporte Programado y Concertado. Denunciamos que el consejero Alberto Martínez ignora las directrices del Plan de Salud, desoye la demanda social y hace caso omiso de las experiencias exitosas de recuperación de la gestión pública en otras comunidades autónomas para seguir favoreciendo a empresas piratas con un historial de incumplimientos laborales.

La patronal presenta una propuesta para el convenio de Conservas y Salazones de Pescado de Bizkaia que LAB someterá la decisión de las trabajadoras

Los avances recogidos en la propuesta son el resultado de más de año y medio de negociación y, especialmente, de la lucha y de las huelgas de las trabajadoras.

LAB logra un acuerdo que protege al personal de varias escuelas infantiles municipales tras la decisión unilateral del Departamento de Educación de retirarles la...

LAB ha firmado un acuerdo para que el personal de las escuelas infantiles de Andoain, Usurbil, Oiartzun, Ordizia, Aretxabaleta y Gaubea continúe desempeñando sus...