2026-10-03
InicioAcción SocialOkupazioak behera egin du urte hasierarekin, azpienpleguak gora egin duen arren

Okupazioak behera egin du urte hasierarekin, azpienpleguak gora egin duen arren

Lehen hiru hilabetean zehar behera egin du Hego Euskal Herrian pertsona okupatuen kopuruak, 1.170.400 pertsonetan kokatu arte, horrek esan nahi du urtarriletik martxora bitartean 9.000 enplegu galdu direla. Okupazioaren jaitsiera honek emakumeak kaltetu ditu bereziki, hauek baitziren suntsitutako enpleguen %90 betetzen zituztenak. Ondorioz, langabeziak izan duen jaitsiera apala, %11,5era iritsi arte, biztanleria aktiboaren gutxitzeari ondorio da, eta ez enplegu sorrerarena. Bestalde, emakumeen lagabezia %12,2tik %12,9raino igo da.

Honek lan merkatuaren egoera gehiago okertzea dakar, bere azken hiru urteetako bilakaerak prekarietatea eta azpienpleguaren gorakada arriskutsua izkutatzen ditu. Izan ere, INEk gaur zabaldutako Biztanlego Aktiboaren Inkestaren arabera, urtearen lehen hiruhilabetekoan lanaldi osoko 17.800 lanpostu suntsitu ziren Hego Euskal Herrian, eta era berean lanaldi partzialean okupatutako 8.800 pertsona gehiago zenbatu ziren.

Azken finean, suspertze ekonomikoa ez da modu bidezko eta orokortuan islatzen sektore sozial guztietan eta horregatik pobrezia eta desberdintasuna krisiaren aurreko garaietan baino maila larriagoetara iritsi dira.

Garrantzitsua da nabarmentzea egungo aldi baterakotasun eta laneko errotazio mailak, azpienpleguaren hedatzea orduen eznahikotasunagatik eta soldata apalak lan-erreformen ondorio zuzena direla, eta prekarietatea arau bihurtu nahi duten praktika enpresarialena.

Zehazki, lan-baldintzak okertzea da pobrezia tasen gorakada azaltzen duen faktore nagusia, ez soilik aldi baterako enplegua duten pertsonen artean, baita enplegu egonkorra dutenen artean ere. Horrela erakusten dute berriki kaleratutako inkesta ofizialek, hala nola urtarrilean Lakuako Enplegu eta Politika Sozialen Sailak argitaratutakoak.

Testuinguru honetan, euskal langile-klaseari dei egiten diogu LABek Maiatzaren Lehena dela eta “Burujabetza osoa aldaketa sozialerako” lemapean egingo dituen mobilizazioetan parte hartzera, horrela erabakitzeko gaitasuinaa eta gure lan-eskubideak eta babes sozialeko bidezko eredu bat bermatzeko mekanismo propioak aldarrikatzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El PNV actúa contra las y los inquilinos y a favor del rentismo, renunciando a las políticas de redistribución y abriendo la puerta a...

PNV y UPN se han posicionado con los intereses de los rentistas en la votación de los dos decretos ley sobre vivienda en el Congreso español, mientras que desde LAB llamamos a intensificar las movilizaciones.

Los datos del paro afloran la precaria situación de las personas migradas

Seguimos viendo señales de la foto socioeconómica del mes pasado, en la que el paro ha subido con respecto al último mes, cuando en años anteriores siempre ha bajado. Así, en Hego Euskal Herria hay 3.238 personas paradas más, y en cuanto al Régimen General, 1.103.547 afiliadas en el último día de septiembre.

Denunciamos a Basquevolt por discriminación laboral racista, machista, morofóbica e islamofóbica

En abril, días después de una explosión en uno de sus laboratorios, la empresa Basquevolt despidió y sancionó arbitrariamente, respectivamente, a dos trabajadoras. Para...