2026-08-16
InicioAcción PolíticaSindikatuok mendekuan eta gorrotoan oinarritutako espetxe politika salatu dugu Bilbon

Sindikatuok mendekuan eta gorrotoan oinarritutako espetxe politika salatu dugu Bilbon

Kartzela politika aldatu eta salbuespen neurriak bertan behera uzteko helburuarekin 2018ko abenduan hasitako dinamikaren barruan, elkarretaratzea egin dugu LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuok Bilbon, «Etxera bidea gertu» lemarekin.

Presoen auzian Fiskaltza eta Audientzia Nazionala jarritako oztopoak eta gauzatutako urraketak salatu ditugu: «Legeak ezarritako bideari oztopoak jartzeko jarrera hau iraganeko egoerara itzultzeko nahiarekin baino ezin dugu lotu, halakorik ezin baita bestelakoan ulertu. Izugarria da 2022. urtean oraindik mendekuan eta gorrotoan oinarritutako jarrerekin jarraitzea».

Hala, urtarrilaren 7ko manifestaziorako deia egin dugu bertan. «Guk argi dugu, guk elkarbizitza eraiki nahi dugu, eta hori guztion artean egin behar dugu. Salbuespenezko espetxe politika behin betikoz amaitzea nahi dugunok elkarlanean aritu behar dugu, hori delako erantzunik eraginkorrena. Horregatik, sindikatuok ere, bide hori eraikitzen laguntzen jarraitu nahi dugu, atzerapausoak onartu gabe. Bidea eraikitzen jarraitzeko, datorren urtarrilaren 7an ere Bilboko Autonomia kalea betetzera deitzen dugu».

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos que la combinación de los riesgos de movilidad y la precariedad supone un cóctel laboral mortal

El sindicato LAB ha sabido que Said El Hadi, vecino de Funes de 42 años, fallecido el día 5 en Azkoien en un accidente...

Las trabajadoras de Konecta BTO reclaman la readmisión de sus 13 compañeras despedidas

Han realizado un paro y se han movilizado ante la sede de El Correo en Bilbo. Vocento es, junto con Iberdrola, el principal cliente...

Osasunbidea no valora los idiomas en convocatorias del personal facultativo

Esto se debe a la aplicación de la nueva normativa que rige la valoración de los idiomas, el conocido como “decreto del euskera”. En...