2025-12-06
InicioAcción PolíticaEkintza eta medikuntza sozialeko sektorea arrisku bizian dagoela ohartarazi dugu Baionan

Ekintza eta medikuntza sozialeko sektorea arrisku bizian dagoela ohartarazi dugu Baionan

Ipar Euskal Herriko ekintza sozialeko eta medikuntza-sozialeko eragileek, langileek, arduradunek eta erakunde sindikalek bat egin dugu Baionako kaleetan, sektorea kinka larrian dagoela ohartarazteko.

Egungo egoerak, eta hartutako erabakiek, sektore osoaren krisi sistemikoa eragin dezakeela nabarmendu dugu. Hain justu, azken hogei urteotan egitura, zerbitzu eta elkarteek helduen, prekaritate handiko pertsonen, ezgaitasun egoeran dauden pertsonen, haurren, nerabeen eta  lagundutako adindun gazteen alde eraikitako guztia arriskuan dagoela adierazi dugu: «Gure sektorearen krisiak pertsona zaurgarri horiei guztiei kalteak eragingo dizkie», azpimarratu dugu mobilizazioaren deitzaileok.

Salaketa ez ezik, aldarrikapen hauek ere atera ditugu kalera:

-Soldaten igoera, ekintza sozialeko eta medikuntza-sozialeko langile kategoria guztientzat

-Eragile guztien arteko hausnarketa sakona, lan-baldintzak hobetzeko

-Publiko lagunduaren araberako langile kopuruen indartzea, bereziki aterbetze-egituretan

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...