2024-05-04
InicioAcción SocialCarta de Derechos Sociales“Aldaketa soziala orain, ¡tenemos alternativas!” manifestazioak martxoaren 14ean Bilbo eta Iruñean

“Aldaketa soziala orain, ¡tenemos alternativas!” manifestazioak martxoaren 14ean Bilbo eta Iruñean

Euskal Herriko eskubide sozialen karta osatzen dugun eragileok mobilizazioak iragarri ditugu datorren martxoaren 14rako Bilbo eta Iruñean "Aldaketa soziala orain! ¡Tenemos alternativas!" lelopean. Euskal Herriko instituzioei gure oihua, aldarrikapenak, aldaketa sozialaren eta gure herriaren eskubide sozialak bermatzeko botere demokratikoaren eskaera helarazi behar diegu. Bide horretan ere 16 aldarrikapen biltzen dituen programa soziala aurkeztu dugu gaur.

Prentsaurrekoaren edukiak
«Hemen gaudenok, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariak, zuekin partekatu nahi ditugu egungo egoera sozioekonomikoaren inguruko iritzia eta berau gainditzeko proposatzen ditugun ekimenak.

Bere garaian pertsona ugari eta 100 erakundetik gora elkartu eta egoera sozial bidegabearen aurrean ekiteko izan genituen arrazoiek bere horretan jarraitzen dute. Gaur egun botere politiko eta ekonomikoek eskaintzen digutena ikusita oso argi dago egoera ez dela aldatu. Nahikoa da indarrean dauden botere politiko eta ekonomikoetatik eskaintzen digutena. Eskubide sozialak bertan behera, herritar gehienen pobretzea eta prekarizazioa, pribatizazio etengabeak, zerbitzu publiko eta ondasun komunen aurkako erasoak, gure bizitza eta ingurumenarekiko multinazionalen diru-gosea, desberdintasuna handitzen, demokrazian bizitzeko eta gehiengo sozialaren alde erabakitzeko burujabetza izateko aukerarik gabe. Bai, arrazoiek bere horretan jarraitzen dute eta, horregatik, elkarrekin erantzuteko beharra eta premia. Elkartasunetik, errotik aldatu nahi dugu egoera. Ez dago bestelako alternatibarik, guztiok duintasunez bizitzeko moduko Euskal Herria nahi badugu.

Horregatik, aliantza sozial eta sindikala saretzen hasi ginen bere egunean. Saretu, prozesu soziala jorratzeko, ahalik eta pertsona gehien elkartzeko amoz, eraso neoliberalari aurre egin eta alternatiba izateko ausardiaz. Hasiera baten, adostu genuen Euskal Herrian nahi dugun bermedun eskubide sozialen marko komuna. Aldaketa sakonak behar dituen markoa eta injustizia, zapaldutako eskubide sozial eta laboralak, diskriminazioak eta eguneroko zapalkuntzei erantzuteko benetako erabakitzeko-gaitasuna izan ahal duena. Hori guztia Madrildik, Bruselatik, eta orain TTIParekin, Wall Streetetik erabakitzeko eta alternatiba eraikitzeko aukera ukatzen digutenen aurka.

Errealitate berria eraikitzeko ezinbestekoa deritzogu partekatu eta zabaltzeari, Euskal Herriko herri eta auzoetan herriak ukatzen dituzten ordena neoliberalaren mehatxu eta erasoen aurka borrokatzen ari diren pertsona, sektore eta proiektu guztiek parte har dezaten. Mobilizazioa behar-beharrezkoa baita.

Horregatik dei egiten diogu herritar orori datorren martxoaren 14an Bilbon eta Iruñean “Aldaketa soziala orain, tenemos alternativas” lelopean izango diren manifestazioetan parte har dezan. Mobilizazio honekin hasiera ematen diogu dinamika publikoari, iraunkorrari, Euskal Herriko instituzioei gure oihua, aldarrikapenak, aldaketa sozialaren eta gure herriaren eskubide sozialak bermatzeko botere demokratikoaren eskaera helarazteko. Horretarako programa soziala aurkezten dizuegu.

Programa sozial hau Kartaren zoru sozial komunean oinarrituta dago eta politikaren lehentasunak aldatzeko bitartekoa da.
Esparru hauetan oinarritzen diren 16 aldarrikapen biltzen ditu:
▪ Aberastasuna, enplegua eta lan guztien birbanaketa.

▪ Eskubide sozialak guztiontzat.

▪ Zerbitzu publikoen unibertsaltasuna.

▪ Alor publikoaren lidergoa.

▪ Politika ekonomikoaren eraginkortasun sozial eta ingurumenaren aldetikoa.

▪ Emakume eta gizonen arteko parekidetasuna.

▪ Bazterkeria guztien aurkako etengabeko borroka (jatorria, aukera sexuala, aniztasun funtzionala…)

Programa sozial honekin Hego Euskal Herriko instituzioak interpelatuko ditugu honetan oinarritutako konpromisoak har ditzaten.

Horregatik, deialdi berezia egiten dugu martxoaren 14an Bilbon eta Iruñean borroka oro egon dadin, justizia handiagoaren aldeko gure auzo eta herrietako bihotz-taupadak erakusteko, patriarkatuari aurre egiten diogunoi, osasuna, hezkuntza eta gizarte ongizatea negoziatzeari aurka egiten diogunoi, adineko eta pentsionista errebeldeei, etxebizitza eskubidea aldarrikatzen dugunoi, esplotazioa eta prekarietatea jasaten diogunoi, giza-laguntza duinak etengabe erreklamatzen ditugunoi, kalitateko enpleguaren banaketa exijitzen dugunoi, etorkizuna lapurtu nahi diguten gazteoi, jatorriarekiko bazterketaren aurka ari garenoi, euskara hizkuntza bizia izan dadin nahi dugunoi…

Martxoaren 14an “Aldaketa soziala orain, ¡tenemos alternativas!” lemapean egingo diren manifestazioak 17:00etan hasiko dira, Bilbon, Jesusen Bihotzetik eta 17:30ean Iruñean, Antoniutti Parketik.

Martxoaren 14a izan dadila gure aldarrikapen, pankarta eta kartelen erakuslekua, mosaikoa. Erakus dezagun horien guztien alde elkarrekin lan egiteko ausardia.

Euskal Herrian bizi garenok egitasmo ekonomiko eta sozial berria eraiki nahi dugu, eredu zuzen eta solidarioa, inolako ezarpen eta interferentziarik gabe. Mobilizazio, eraikuntza, aldarrikapen eta alternatiben garaia da. Aldaketa soziala nahi dugu eta berau lortzeko botere burujabea.»
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Endanea, ¡te estás metiendo en un jardín!

Los trabajadores y las trabajadoras de la empresa Endanea Garden de Hondarribia están en huelga desde hoy (3 de mayo) hasta el domingo. Llevan un mes de movilizaciones y la empresa, en vez de atenderlas y asumir la responsabilidad que le corresponde, ejerce acoso contra estos trabajadores y trabajadoras.

Más de 60 organizaciones sociales y sindicales se han adherido a las movilizaciones del 11 de mayo

El 11 de mayo se celebrarán manifestaciones tanto en Bilbo como en Iruñea para reivindicar una transición ecosocial justa, convocadas por la Carta de derechos sociales de Euskal Herria, Emakumeen Mundu Martxa y la organización ecologista Gune Ecosozialista. Las manifestaciones partirán a las 12.00h desde la Plaza del Castillo en el caso de Iruñea y a las 17.00h desde el Sagrado Corazón en Bilbo. Además, antes de las movilizaciones hemos organizado espacios de encuentro para compartir luchas, con ferias de colectivos sociales y programa de radio en directo con entrevistas a colectivos y mesas redondondas. En Iruñea será a las 10h en la Plaza del Castillo y en Bilbo a partir de las 12:00 en el Arenal.

La plataforma de sindicatos de Naciones sin Estado abre una nueva fase en Iruñea

Hoy, 2 de mayo, se ha celebrado en la sede de LAB en Iruñea una reunión de sindicatos de naciones sin Estado en la que han participado, además de LAB, STC de Córsega, SAVT de Aosta, USTKE de Kanakia, SLB de Bretaña, CSS de Cerdeña, Intersindical Catalana y CUT de Galicia. Telemáticamente también han estado presentes en la reunión Intersindical Canarias, UGTG de Guadalupe y UGTM de Martinica.