2026-08-20
InicioIndustriaMetalCorrugados Azpeitiako delegatuek lantokian mugimendu arraroak ematen ari direla salatu dute

Corrugados Azpeitiako delegatuek lantokian mugimendu arraroak ematen ari direla salatu dute

Dagoeneko Gallardo Taldeak bereak eta bi egin eta Lasaoko lantegiko 38 kaleratzeekin batera, Corrugados Azpeitian ziren langile guztiak kale gorrian utzi zituenetik urtebete igaro denean, Corrigados Azpeitiako delegatuek lantokian ematen ari diren mugimendu arraroek balizko desmantelazioa burutzen ari denaren zantzuak dituela salatu dute.

Corrugados Azpeitiako Delegatuen oharra

«Dagoeneko urtebete igaro da Gallardo Taldeak bereak eta bi egin eta Lasaoko lantegiko 38 kaleratzeekin batera, Corrugados Azpeitian ginen langile guztiok kale gorrian utzi gintuenetik. Baina Gallardok horren gustoko duen joku zikinak ez du etenik.

Gaur egun, gure expedientea Auzitegi Gorenak ebatzi zai aurkitzen gara, baina ikusten dugunak zur eta lur uzten gaitu berriro ere. Gallardo, Corrugados Azpeitiaren balizko desmantelazioa burutzen ari denaren zantzuak ditugu azken aldi honetan.

Denbora da gure lantokian mugimendu arraroak ikusten ari garela eta sekula ez zaigu ganorazko informaziorik eman nahi izan, azken asteetan ikusi ditugun mugimenduak ikusi arte.

Almazena ustutzen eta beste hainbat ibilgailu mota ateratzen ere ari dira gure enpresatik, jakin ahal izan dugunez. Dakigun apurrean, 2 volvo (lagarto), “Caterpilar” eskabadora bat, Txatarraren garraiorako bi makina, kamioi zisterna bat eta garabiren bat lan zentrutik atereak izan dira dagoeneko, eta entzundakoaren arabera, zer eta saltzeko!

Hau guztia inongo eskrupulorik gabe eta modu ez zilegi eta arbitrarioan burutzen ari da Gallardo. Are eta gehiago, oraindik langile jendearekin tramitazio soldaten edota plus ezberdinei loturiko zorrak dituenean.

Gauzak honela, gure auzia ebatzi bitarte, tresneria lantokitik ezin dela atera ulertzen dugu. Espediente honen amaiera langileon aldekoa izango balitz, lantokiak lanean hasteko moduan egon behar duela dio legeak, eta gauzak nola mugitzen ari diren ikusita, Gallardo ez dela legea betetzen ari deritzogu!

Guk, LABeko delegatuok, Lan Ikuskaritzan salaketa sartua dugu jada eta ez dugu etsiko Gallardo taldeak jokamolde duen bidegabekeriari aurre egiterako orduan.

GURE LANPOSTUEN DEFENTSAN, CORRUGADOS BIZIRIK!!!

Azpeitian, 2014ko ekainaren 27an»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las y los trabajadores de las gasolineras Moeve de Gipuzkoa iniciarán el tercer ciclo de huelga en defensa de la mejora de las condiciones...

Las y los 150 trabajadores de las 16 gasolineras que Moeve tiene en Gipuzkoa realizarán una nueva fase de huelgas desde las 22:00 horas...

LAB y ELA denunciamos el traslado de menores de Bilbo a Güeñes sin valoración psicosocial

Los sindicatos criticamos que la Diputación Foral de Bizkaia y la Fundación Eudes han decidido el cambio de centro con menos de un mes...

Trabajadoras y trabajadores de Euskotren denuncian la colocación de publicidad de corridas de toros en el tranvía de Bilbo

Se han movilizado en la plaza Arriaga. El comité de empresa de Euskotren muestra su preocupación y su rechazo a la instalación de publicidad relacionada...