2026-06-19
InicioSecretaríasSecretaría Feminista«Jendarte eta lan eremu aske eta anitzen alde» LABek lantokietan homofobiari aurre...

«Jendarte eta lan eremu aske eta anitzen alde» LABek lantokietan homofobiari aurre egiteko gida aurkeztu du

Beste behin ere ekainaren 28aren atarian aurkitzen gara, Askatasun Sexualaren aldeko Nazioarteko Egunaren atarian, alegia. Gaurkoan, sexu edo genero aukeragatik eman daitezkeen diskriminazio egoeren aurkako borrokak lantokietan ere presente egon behar duela esatera gatoz.

Horregatik, LAB, gai honen aurrean:

1. Batetik, lesbiana, gay, transexual, bisexual zein intersexualak diren pertsonen eskubideak lantokietan bermatuak dauden ala ez jakiteko hausnarketa eta azterketa bat egin dugu.

2. Bestetik, lantokietan aniztasun sexualaren aldeko gure konpromiso irmoa adierazteko asmoz, gida hau atera dugu eta bere bitartez kontzientziazio eta jabekuntza lana, batetik, eta aniztasun sexualaren adierazpenaren askatasun osoaren apologia egin nahi dugu bestetik.

Lan munduari dagokionez, honako hiru ideia azpimarratu nahiko genituzke:

1. Krisi ekonomikoa patronalaren boterea indartzeko erabiltzen ari da. Gaur egungo testuingurua aniztasun sexualaren edo genero identitatearen onarpen ezan oinarritutako lan diskriminazioan sakontzeko eratuta dago.

2. Lan munduan, oraindik ere, heteronormatik ateratzen den edozein aukera askatasunez adierazteko etsai-giroa dago:

• Pertsonen talde handi batek, momenturen batean bere genero edo sexu aukera ezkutatu duela onartzen du, kontratazioaren momentuan edota lanaren jarduera beragatik sor zitezkeen ondorio negatiboak ekiditeko: bazterketari beldurra zaio, isolamenduari, enpleguaren promozio edo mantentzeari eragiteari beldurra…

• Ondorioz, aniztasun sexualaren adierazpen askea erreprimitzen da, lan eskubideak urratuta daude eta ez da sexu aukeragatik egon daitezkeen erasoei aurre egiteko tresnarik sortzen edo garatzen.

3. Administrazioen egitekoa, eta zehazki Iruña eta Gasteizko Enplegu Sailena, ez da nahikoa izan: sexu aniztasunagatik emandako diskriminazio egoera ezberdinak ez dira aditzera eman; ez da egon ez sentsibilizazio lanik ezta sexu edo genero aukera ezberdinengatik egondako diskriminazio egoerak lagundu edo hauengandik babesteko tresna eskaintzarik ere.

Honen aurrean, LAB sindikatuak, lehenengo pausu bezala, gida hau egitea erabaki du. Gidaren titulua honakoa da: “Homofobiaren aurrean pauso bat aurrera lantokietan, jendarte eta lan eremu aske eta anitzen alde”. Gida honekin, lantokietan denok eskubide berdinak izatea lortzeko bidean aurrerapausoak emateko asmoa daukagu, sexu aniztasunagatik eman daitekeen diskriminaziorik eta erasorik gabe.

Lantokietara eramango dugun gida honek bi atal dauzka:

• Lehenengo atalean, hainbat egoera eta definizio jasotzen dira; hauek, lantokietan sexu aniztasunarekin lotutako bazterketa edo eraso egoerak identifikatzen eta ezagutzen lagunduko digute.

• Bigarren atalean, LABek, datozen hilabeteotan ekintza sindikalaren bidez, enpresetara eramango dituen aldarrikapen eta proposamenak jasota daude. Aldarrikapen horiek zerikusia dute hitzarmen eta enpresa itunetan aniztasun sexualaren defentsa aitortu eta txertatzearekin, formazio eta prebentzio ekintzen beharrarekin, edota eraso homofobo bat bera ere erantzunik gabe geratu ez dadin landu beharreko protokoloen beharrarekin.

Honengatik guztiagatik, LABek, langile guztiak, aniztasun sexualaren aldeko eguneroko borrokaren bidez, homofobiaren aurrean pausu bat gehiago ematera animatzen ditu. Baita datorren ekainaren 28ko egunari begira eta Nazioarteko Askatasun Sexualaren aldeko Eguna dela eta, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan antolatutako mobilizazioetan parte hartzera animatu ere.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

PNV y PSE vuelven a bloquear hoy la mesa de Udalhitz por falta de compromisos por su parte, tanto en el tema del euskera...

PNV y PSE, con la excusa del debate sobre la modificación de la Ley vasca de Empleo Público, no han querido avanzar en las...

Exigimos que el personal de servicios generales de las EEII sea sustituido en cuanto se produzca la necesidad

Llevamos ya dos cursos enteros con serios problemas para sustituir al personal de servicios generales de las escuelas infantiles del Gobierno de Nafarroa. Lamentablemente, se ha vuelto habitual que estas lleguen muy tarde, si lo hacen. Y a veces incluso echan mano de empresas privadas. Eso provoca, de manera totalmente innecesaria, una grave tensión y una gran sobrecarga a la plantilla.

Las trabajadoras de limpieza de edificios municipales de Bilbo exigen al ayuntamiento que asuma de una vez su responsabilidad en el conflicto

Tras nueve semanas de huelga para mejorar sus condiciones laborales, les ha llegado el momento de descansar, pero advierten de que el próximo curso retomarán la lucha con fuerza.