2024-05-02
InicioEducaciónHezkuntza ErreformaLOMCEri aurre egiteko "Gure Gida" aurkeztu eta ekarpenak egiteko jardunaldiak antolatu dituzte

LOMCEri aurre egiteko «Gure Gida» aurkeztu eta ekarpenak egiteko jardunaldiak antolatu dituzte

Ikasle Abertzaleak, Sortzen, Ikastolen Elkartea, Hik Hasi, UEU, LAB, ELA eta STEE-EILAS eragileek LOMCEri aurre egiteko gida aurkeztu zuten atzo. "Gure Gida" zabalago aurkeztu, sakondu eta ekarpenak egiteko jardunaldia antolatu dute Maiatzaren 10ean Aguraingo Kultur Etxean.

Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki!
LOMCEri ez!

"Gure Gida" ren aurkezpenaren edukiak

«Hemen bildu garen IKASLE ABERTZALEAK, SORTZEN, IKASTOLEN ELKARTEA, HIK HASI, UEU, LAB, ELA eta STEE-EILAS eragileok gaurko agerraldi honen bidez osatu dugun gida, GURE GIDA aurkeztu nahi diogu euskal jendarteari.

Zer da eskuartean duguna?
2013ko Ekainean egindako agerraldian ondoko Konpromisoa hartu genuen; inposaketarik ez onartu, LOMCEri aurre egin eta gure herrian aplikatu ez dadin estrategia komunak lantzea eta Euskal Herrian behar eta nahi dugun hezkuntza sistema propioaren bidean lan eginez bururaino eramatea. Bi norabideak elkar elikatuz.

Konpromiso horri erantzun nahi dion ariketa konpartitua da eskuartean dugun gida.

Zergatik eta zertarako?
Arestian aipatutako bi norabideez gain nahi eta behar dugun hezkuntza propioa eraikitzeko ondorengo ardatzak ere adostuak ditugu:
● Ikasle guztien garapen osoa bermatuko duen heziketa inklusibo, konpentsatzailea, integratzailea eta hezkidetzailea. Aukera berdintasunean, ekitatean eta kalitatean oinarritua.
● Euskal Herriarentzat curriculum propioa.
● Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen hizkuntza eredu bakarra.
● Hezkuntza komunitate zein herritarren partaidetza demokratikoa hezkuntzaren gaineko erabaki eta kudeaketan.
● Euskal Herrirako aurretiaz aipatutako puntuak barnebilduko dituen marko normatibo propioa.

Behin norabidea eta ardatzak finkatuak izanik asmoa tresna eraginkor eta erabilgarria sortzea izan da. Garbi izanik tresna honek hiru helbururi erantzun behar diola.

Batetik, LOMCEk suposatzen duen inposizioari modu kolektiboan aurre egitea, ez aplikaziorako bidea zabaltzea eta etorkizuneko hezkuntza propioaren garapenean urratsak ematen joatea.

Gure Gida zirriborroa eragileon arteko adostasunak barnebiltzen ditu eta gaurko egunetik aurrera guztion artean maila teorikoan zein praktikoan osatzeko erronka du.
Gure Gidak tresna dinamikoaren izaera du, idatzitakotik praktikara eramaterako orduan tokian tokiko errealitate, erritmo, dinamika zein apustuei laguntzeko bitartekoa izan nahi baitu.

Prozesu honetan hezkuntza komunitate eta herritar ororen inplikazioa sustatzeko mekanismoak: herri asanbladak, blogak, eragile eta antolakundeekin bilerak…martxan jarriko ditugu.

Guzti hau egoki egin ahal izateko lehen urrats moduan datorren larunbatean, hilaren 10ean Agurainen hezkuntza komunitateari eta jendarte osoari zuzenduriko jardunaldi irekiak burutuko ditugu. Goizean zehar garatuko ditugu. 9:30etatik 14:00ak arte. Hausnarketa orokorrerako lan talde metodologia erabiliko dugu.

Agurainen egiten dugun aurkezpenarekin batera parte hartze prozesua abiatzen dugu, beharrezkoak diren bitartekoak ikasturte honetan zein hurrengoaren hasieran martxan jarriz.

JARDUNALDIAREN PROGRAMA

9:30etan harrera eta lantaldeetan parte hartzeko zenbakien ematea.
10:00etan Hasiera
1.GIDAREN AURKEZPENA.
2.ARLO PEDAGOGIKO/KURRIKULARRA
11:00etan NEURRIAK: AURKEZPEN OROKORRA ETA LAN TALDEAK
1.PEDAGOGIA ETA KURRIKULUMA
2.PERTSONA ETA JENDARTEAREN GARAPENAREN ZERBITZURA
3.EBALUAZIOAK
4.PARTE HARTZEA
5.IKASLE EUSKALDUN ELEANITZAK
6.HEZKIDETZA
7.KALITATEZKO HEZKUNTZA
8. AUTONOMIA
9./10. LANBIDE HEZIKETA
12:15etatik-12:45etara ATSEDENALDIA.
12:45etan LANTALDEETAN JASOTAKOAREN LABURPENA PLENARIO BIDEZ.
EKARPENETARAKO TXANDA IREKIA
13:45etan AZKEN HITZA

Jardunaldietara etortzeko deia lau haizetara zabaldu nahi dugu!»

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos el lawfare patronal: la policía española detiene a Oscar Reina en Iruñea para notificarle la fecha de juicio tras una denuncia interpuesta en...

Al día siguiente de participar en la manifestación y acto nacional que LAB ha organizado en Iruñea con ocasión del Primero de Mayo, agentes de la policía española se han personado en el hotel de Iruñea donde se hospedaba el portavoz del sindicato andaluz SAT, Oscar Reina, y se lo han llevado detenido.
00:04:13

Vamos a impulsar desde el sindicalismo la liberación nacional y social

La crisis ecosocialista tiene alternativa y es hora de apostar por el reparto del empleo, de los cuidados y de los bienes, tal y como hemos reivindicado hoy en el Anaitasuna, en un Primero de Mayo que ha dejado margen no solo para la lucha sino también para la celebración.
00:02:19

Bazterketa sindikala gaindituta, aberastasunaren banaketa aldarrikatu du LABek Baionan

Urte luzez pairatutako bazterketa sindikala gaindituta, intersindikalarekin batera pankartan izan da LAB gaur Baionan, Maiatzaren Lehenean.