2024-10-11
HomeHezkuntzaHezkuntza ErreformaLOMCEri aurre egiteko "Gure Gida" aurkeztu eta ekarpenak egiteko jardunaldiak antolatu dituzte

LOMCEri aurre egiteko “Gure Gida” aurkeztu eta ekarpenak egiteko jardunaldiak antolatu dituzte

Ikasle Abertzaleak, Sortzen, Ikastolen Elkartea, Hik Hasi, UEU, LAB, ELA eta STEE-EILAS eragileek LOMCEri aurre egiteko gida aurkeztu zuten atzo. "Gure Gida" zabalago aurkeztu, sakondu eta ekarpenak egiteko jardunaldia antolatu dute Maiatzaren 10ean Aguraingo Kultur Etxean.

Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki!
LOMCEri ez!

"Gure Gida" ren aurkezpenaren edukiak

«Hemen bildu garen IKASLE ABERTZALEAK, SORTZEN, IKASTOLEN ELKARTEA, HIK HASI, UEU, LAB, ELA eta STEE-EILAS eragileok gaurko agerraldi honen bidez osatu dugun gida, GURE GIDA aurkeztu nahi diogu euskal jendarteari.

Zer da eskuartean duguna?
2013ko Ekainean egindako agerraldian ondoko Konpromisoa hartu genuen; inposaketarik ez onartu, LOMCEri aurre egin eta gure herrian aplikatu ez dadin estrategia komunak lantzea eta Euskal Herrian behar eta nahi dugun hezkuntza sistema propioaren bidean lan eginez bururaino eramatea. Bi norabideak elkar elikatuz.

Konpromiso horri erantzun nahi dion ariketa konpartitua da eskuartean dugun gida.

Zergatik eta zertarako?
Arestian aipatutako bi norabideez gain nahi eta behar dugun hezkuntza propioa eraikitzeko ondorengo ardatzak ere adostuak ditugu:
â—Ź Ikasle guztien garapen osoa bermatuko duen heziketa inklusibo, konpentsatzailea, integratzailea eta hezkidetzailea. Aukera berdintasunean, ekitatean eta kalitatean oinarritua.
â—Ź Euskal Herriarentzat curriculum propioa.
â—Ź Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen hizkuntza eredu bakarra.
â—Ź Hezkuntza komunitate zein herritarren partaidetza demokratikoa hezkuntzaren gaineko erabaki eta kudeaketan.
â—Ź Euskal Herrirako aurretiaz aipatutako puntuak barnebilduko dituen marko normatibo propioa.

Behin norabidea eta ardatzak finkatuak izanik asmoa tresna eraginkor eta erabilgarria sortzea izan da. Garbi izanik tresna honek hiru helbururi erantzun behar diola.

Batetik, LOMCEk suposatzen duen inposizioari modu kolektiboan aurre egitea, ez aplikaziorako bidea zabaltzea eta etorkizuneko hezkuntza propioaren garapenean urratsak ematen joatea.

Gure Gida zirriborroa eragileon arteko adostasunak barnebiltzen ditu eta gaurko egunetik aurrera guztion artean maila teorikoan zein praktikoan osatzeko erronka du.
Gure Gidak tresna dinamikoaren izaera du, idatzitakotik praktikara eramaterako orduan tokian tokiko errealitate, erritmo, dinamika zein apustuei laguntzeko bitartekoa izan nahi baitu.

Prozesu honetan hezkuntza komunitate eta herritar ororen inplikazioa sustatzeko mekanismoak: herri asanbladak, blogak, eragile eta antolakundeekin bilerak…martxan jarriko ditugu.

Guzti hau egoki egin ahal izateko lehen urrats moduan datorren larunbatean, hilaren 10ean Agurainen hezkuntza komunitateari eta jendarte osoari zuzenduriko jardunaldi irekiak burutuko ditugu. Goizean zehar garatuko ditugu. 9:30etatik 14:00ak arte. Hausnarketa orokorrerako lan talde metodologia erabiliko dugu.

Agurainen egiten dugun aurkezpenarekin batera parte hartze prozesua abiatzen dugu, beharrezkoak diren bitartekoak ikasturte honetan zein hurrengoaren hasieran martxan jarriz.

JARDUNALDIAREN PROGRAMA

9:30etan harrera eta lantaldeetan parte hartzeko zenbakien ematea.
10:00etan Hasiera
1.GIDAREN AURKEZPENA.
2.ARLO PEDAGOGIKO/KURRIKULARRA
11:00etan NEURRIAK: AURKEZPEN OROKORRA ETA LAN TALDEAK
1.PEDAGOGIA ETA KURRIKULUMA
2.PERTSONA ETA JENDARTEAREN GARAPENAREN ZERBITZURA
3.EBALUAZIOAK
4.PARTE HARTZEA
5.IKASLE EUSKALDUN ELEANITZAK
6.HEZKIDETZA
7.KALITATEZKO HEZKUNTZA
8. AUTONOMIA
9./10. LANBIDE HEZIKETA
12:15etatik-12:45etara ATSEDENALDIA.
12:45etan LANTALDEETAN JASOTAKOAREN LABURPENA PLENARIO BIDEZ.
EKARPENETARAKO TXANDA IREKIA
13:45etan AZKEN HITZA

Jardunaldietara etortzeko deia lau haizetara zabaldu nahi dugu!»

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Guardia Zibilaren inposizio onartezina Iruñean

Guardia Zibilak urriaren 12ko Iruñeko ekitaldiak Larrabide pabiloira eramatea erabaki du, eguraldi txarra iragarrita dagoelako. Nafarroako Gobernuaren bermea duen erabaki horrek azpiegitura horretan aurreikusitako kirol jarduera eta lehiaketa guztiak bertan behera uztea ekarriko du.

Hiru orduko lanuztea eta elkarretaratzea egin dituzte Nafarroako EROM enpresako langileek, etengabeko kaleratzeen eta lan baldintzak okerragotzearen kontra

Enpresa Batzordeak (LAB 3, ELA 2, CCOO 2, UGT 1, Solidari 1) osatu duen oharra irakur dezakezue jarraian.

Nafarroan gutxieneko soldata eta lanaldia arautzea eskatu dugu

1.600 euroko gutxieneko soldata eta 30 orduko lan astea ezartzea eta zerbitzu publikoak indartzea bilatzen duen Langileen alde kanpainaren barnean, LAB sindikatuak 300 delegatu baino gehiago elkartu ditu gaur Burlatako (Nafarroa) kultur etxean eginiko batzarrean. Ondoren, manifestazioan joan dira Iturrondo Nafarroako Enplegu eta Formakuntza Agentzia Integralaren egoitzaraino eta han Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak eskatu du Nafarroan gutxieneko soldata eta lanaldia arautzea eta kritikatu du aldaketa instituzionala eman eta hamar urtera ez dagoela zerbitzu publikoak indartzeko apustu estrategikorik.