2026-10-07
InicioMujeresMartxoak 8Lanuztea martxoaren 7an Bizkaiko kontserberetan sektoreko emakumeek pairatzen duten prekarietatea salatzeko

Lanuztea martxoaren 7an Bizkaiko kontserberetan sektoreko emakumeek pairatzen duten prekarietatea salatzeko

Kontserberetako emakumeak pairatzen ari diren egoera salatzeko, herrialdeko hitzarmen berri bat aldarrikatzeko eta orain arte egindako borrokari jarraipena emateko asmoz, LABek, martxoaren 7an, emakume langilearen egunaren bezperan, ordu erdiko paroa deitu du Bizkaiko kontserbera guztietan, 12:00etatik 12:30etara. Lanuztea otsailaren 28an errejistratu zuten Bilbon.

Bizkaiko kontserberek, urtero, martxoaren 8aren testuinguruan, emakume langileen eskubideen aldeko irudia saldu nahi badigute ere, hau da benetan sektore honetan langileak pairatzen duten errealitatea.

Bizkaiko kontserberetako langileei, gehienak emakumeak, uztailaren 7tik aurrera, eta PPko gobernuak inposaturiko lan erreforma baliatuz, lan baldintzak kaskartu egin dizkiete.
Patronalak, adibidez Campos, Zallo edo Ortizek, aldebakartasunez estatu mailako hitzarmena aplikatzeko erabakia hartu dute, eta bertako langileak zituzten lan eskubideak ez dira errespetatzen. Zituzten aldi baterako ezintasun osagarriak, lizentziak, urteko ordu kopurua, eta kontratazio berriei soldata ere, estatuko hitzarmenak ezarritakoari jarraituz egiten dira.

Egoera honek berez oso prekarioak ziren lan baldintza batzuen okertzea baino ez du ekartzen, adibidez 900 eurotako soldatak, lan oso gogorra…, eta egoera honek langile profil oso zehatza dutenei kaltetzen die, batez ere emakumeak eta produkzioan lan egiten dutenak.

LABetik argi dugu irtenbidea badagoela eta honen alde borrokatzen jarraitu behar dugula; berebiziko garrantzia duen herrialdeko hitzarmenaren aldeko borroka sustatu behar da, tresna hau delako berez prekarioak diren lan baldintzen okertzea ekidituko duen irtenbidea.

Hau guztiagatik, eta orain arte egindako borrokari jarraipena emateko asmoz, sektore honetako langileak, gehienak emakumeak, pairatzen ari diren egoera salatzeko eta herrialdeko hitzarmen berri bat aldarrikatzeko, LABek, martxoaren 7an, emakume langilearen egunaren bezperan, ordu erdiko paroa deitu du Bizkaiko kontserbera guztietan, 12etatik 12’30 arte.

Eusko Jaurlaritzari, eta erakunde zein alderdi guztiei, eskatzen diegu ere, honen moduko egoeren aurrean, eta langileen lan baldintzak arautzen dituzten bertoko hitzarmenak babesteko, Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren aldeko apostua eta pausoak eman ditzaten.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El TAN nos vuelve a dar la razón y anula la sanción de un mes impuesta por Toquero, alcalde de Tutera

El Tribunal ya había declarado ilegal en mayo la clausura de la exposición sobre la historia del sindicato y ahora deja sin efecto también...

Pese al margen de mejora que existía, se desactivan los paros convocados en actividades deportivas de Araba

Pese a que LAB tenía la convicción de que había margen para arrebatar más contenidos a la Patronal y ha defendido mantener la lucha en las Asambleas celebradas, el resto de sindicatos han dado por suficiente la última propuesta patronal y en consecuencia han defendido desactivar los paros que estaban previstos iniciarse este miércoles 7 de octubre.

En LAB estamos dispuestas y dispuestos a una huelga general y trabajamos para acordar la convocatoria con el resto de sindicatos

Es el momento de aumentar la presión a favor de políticas redistributivas que beneficien a las y los trabajadores: contra el rentismo y la...