2024-05-02
InicioSecretaríasSecretaría Feminista"SEXU JAZARPENARI STOP, LANGILE EKIN ALTERNATIBARI!"

«SEXU JAZARPENARI STOP, LANGILE EKIN ALTERNATIBARI!»

1981. urtean Hego Amerikan antolaturiko lehenengo topaketa feministetan. Azaroaren 25a Emakumeonganako Indarkeria Sexistaren aurkako Nazioarteko Eguna izendatu zen.

30 urte beranduago, sexismoa gure bizitzako esparru guztietan presente jarraitzen du, etxean, lanean, kalean, ikastetxeetan… indar ezberdinarekin adierazten delarik: tratu txarrak, bortxaketak, sexua jazarpena, erahilketak.

Gainera krisialdiaren aitzakiapean inposatzen ari dizkiguten neurri ezberdinak, gure eskubideen borrokan aurrera urratsak izan beharrean diskriminazio egoera guztietan sakonduko dute. Besteak beste, lan erreforma, pentsio erreforma, edo eta negoziazio kolektiborako erreforma. Edo zer esanik ez zerbitzu sozialetan egin behar dituzten eta egiten ari diren murrizketa guztiak zeinak emakumeon autonomia zailduko dutenak edo eta beharrezkoa dugun bizi proiektua gauzatzeko eskubidea zailagoa bilakatuko digutenak.

LAN MUNDUARI DAGOKIONEZ, indarkeria sexistaren adierazlerik basatiena sexu jazarpena da, eta egoera hau ematen da hiru faktore nagusi biltzen direlako lantokietan:

– Emakumeonganako indarkeria egoerak.
– Lan mundu sexista.
– Emakume eta gizonen arteko indar korrelazio desorekatua bai maila hierarkiakoan bai eta generoari dagokionean.

OIT Lanaren Nazioarteko Erakundeak aditzera eman zuen aspaldi, sexu jazarpena pairatzeko arrisku handien daukaten emakumeen artean, alargunak, banandutakoak, "gizonezkoen sektoreetan" dihardutenak , lan merkatuan sartu berriak direnak eta kontratu irregularrak eta tenporalak dituzten emakumeak direla.

Hau horrela izanik argi esan dezakegu emakumeon bizi baldintzak eta indarkeria sexistaren artean lotura zuzena dagoela. Gero eta prekarietate handiagoa, erasotua izateko aukera gehiago eta hauei aurre egiteko baliabide gutxiago.

ONDORIOEI DAGOKIENEZ, sexu jazarpen egoerek lanari modu okerrean eragiten diote: produktibitate txikiagoa izanik, laneko huts egiteak handituz, motibazio txikiagotuz.

Osasun psikologikoan ere kalteak larriak izaten ditu: estresa, traumak, antsietatea, depresioa, urduritasuna, indefensio sentimenduak, inpotentzia…

Osasun fisikoari dagokionez, lo egiteko arazoak, buruko mina, hipertentsioa, estresa… eragiten dute.

Hau horrela izanik, sexu jazarpenari aurre egiteko, esparru ezberdinetan lan egin behar da
Gure bizitzako esparru guztietan pairatzen ditugun diskriminazio eta ezberdintasunak gainditzeko. Emakumeon enplegua eta lan baldintzak hobetzeko eta sexu jazarpen egoerak ikustarazi eta ondorioak azalarazteko.

Indarkeria sexistari aurre egiteko, jendarte osoaren inplikazioa beharrezkoa dugu.

AZAROAK 25

LABetik orain dela hiru urte lan munduan sexu jazarpenari aurre egiteko eta prebentzioa lantzeko protokoloa ezagutaraztera eman genuen.

Hiru urte hauetan formakuntza landu dugu gure delegatuekin eta hainbat lantokitan hauek negoziatzeko eskaerak abiarazi ditugu.

Azaroa bitarte honetan indarrak honetan zentratu ditugu eta Euskal Herriko 100 lantoki baino gehiagotan protokoloak negoziatzeko eskaerak egin ditugu. Azken batean argi daukagulako sexu jazarpenari aurre egiteko, lantokietan egiten dugun lana lehenetsi beharra daukagula.

Alde batetik borroka ideologikoan sakontzen jarraitzeko, eta bestetik, LABetik egiten dugun ekintza sindikala, sexu jazarpenarekin amaitzeko eta emakumeon zapalkuntzari aurre egiteko bideratua egotea nahitaezkoa deritzogulako.

Lan honekin batera, datorren azaroaren 25ean "SEXU JAZARPENARI STOP, LANGILE EKIN ALTERNATIBARI" lelopean Euskal Herriko eskualde guztietan presente egongo gara bertan antolatu ditugu mobilizazio ezberdinen bitartez.

Hego Euskal herriko lau hiruburuetan ere, Eusko Jaurlaritzako delegaritzetan eta lan ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzeak egingo ditugu, gutun bitartez interpelazioa eginez behingoz benetako neurriak har ditzaten exijituz eta LABen aldarrikapenak kokatuz.

Instituzioei eta Enpresei interpelazioa

Egungo instituzio eta administrazio ezberdinek politika feminista bat garatu behar dute. Integrala izango den Politika feminista, gure bizitzako esparru guztietan eragina izango duena eta behar dugun jendarte parekidea sortzeko helburuarekin diseinatua izango dena, egungo adierazpen instituzionaletik haratago borondate politiko erreal bat behar dugu.

Ez da nahikoa legeak onartzearekin soilik, hauek aurrekontuekin lagunduta ez badoaz edo eta betetzera behartuko duten mekanismorik ez badaukate finkatuta.

Modu honetan berdintasun faltsu baten gainean oinarriak sendotzen ari zaretelako, arazoa iraunarazten duzuelako eta emakumeok pairatzen dugun zapalkuntza estrukturalaren aurrean, neurriak dira behar ditugu lehenbailehen.

LABetik EXIJITZEN DUGU:

– Lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparrua, euskal jendarteari beharrezkoak ditugun erabakiak hartzeko eta lan munduan ditugun arazoei aurre egiteko ahalmena emango diguna, bereziki emakumeok pairatzen dugun sexuaren araberako lan banaketa gainditu, lan munduan ukatuta dauzkagun eskubideak eskuratu eta kalitateko enplegua bermatuko diguna emakumeoi.

– Bitartean egungo instituzioei exijitzen diegu, sexu jazarpena gainditzeko prebentzio programa integral oso bat garatzea, inplikaturiko alberdi guztien parte hartzearekin: mugimendu feminista, sindikatuak, lan ikuskaritza, hezkuntza saila, lan saila eta osasungintza.

– Lan ikuskaritzari dagokion jarraipen eta behartze mekanismoak finkatzea lantokietako Aukera Berdintasun Planen eta Sexu Jazarpenari aurre egiteko protokoloen inplementazioan. Bestalde, beharrezkoa den kasuetan ofizio gisa jardun dezala sexu jazarpen edo eta sexuaren araberako kasuen salaketak gertatzen direnean.

– Enpresei: Lehenbailehen martxan ipin ditzatela Sexu Jazarpenari aurre egiteko protokoloak. Hauek alde sozialarekin adostuak izan daitezela. LABek hau aurrera eramateko eskatzen du, lantoki guztietan batzordeak sor daitezela protokolo hauen negoziaketa, zeintzuk aplikapen eta eman daitezken salaketa kasuen jarraipenerako zeinak enpresa eta alde sozialarekin batera sortuak izango diren.

Bilbon, 2011ko azaroaren 22an

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos el lawfare patronal: la policía española detiene a Oscar Reina en Iruñea para notificarle la fecha de juicio tras una denuncia interpuesta en...

Al día siguiente de participar en la manifestación y acto nacional que LAB ha organizado en Iruñea con ocasión del Primero de Mayo, agentes de la policía española se han personado en el hotel de Iruñea donde se hospedaba el portavoz del sindicato andaluz SAT, Oscar Reina, y se lo han llevado detenido.
00:04:13

Vamos a impulsar desde el sindicalismo la liberación nacional y social

La crisis ecosocialista tiene alternativa y es hora de apostar por el reparto del empleo, de los cuidados y de los bienes, tal y como hemos reivindicado hoy en el Anaitasuna, en un Primero de Mayo que ha dejado margen no solo para la lucha sino también para la celebración.
00:02:19

Bazterketa sindikala gaindituta, aberastasunaren banaketa aldarrikatu du LABek Baionan

Urte luzez pairatutako bazterketa sindikala gaindituta, intersindikalarekin batera pankartan izan da LAB gaur Baionan, Maiatzaren Lehenean.