2026-08-14
InicioAcción SocialGarbiñe Aranburu: "Sistema osoa dago auzitan"

Garbiñe Aranburu: «Sistema osoa dago auzitan»

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskal Telebistako «Egun on Euskadi» saioan izan da, egunerokotasuneko gaiei buruz hitz egiteko. Besteak beste, txertaketarekin izandako polemikari buruz galdetu diote, LABek epaitegietan jarritako salaketaren harira. Osakidetzako EPE-arekin izandako irregulartasunak ekarri ditu gogora, hau ere auzibidean dagoena; hala, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzarekiko mesfidati egoteko arrazoiak badaudela esan du, eta mesfidantza horretan kokatu du epaitegietara jo izanak.

Garbiñe Aranbururen esanetan, «sistema osoa dago auzitan, goi karguen antolaketa nola dagoen eraikita dago auzitan, eta argibideak nahi ditugu». Iñigo Urkullu lehendakariaren azalpenei buruz, adierazi du, sakoneko egiturazko arazoan begirada jarri ordez, jo puntuan dauden Osakidetzako bi arduradun horietara mugatu duela kritika, erantzukizun politikorik onartu gabe.

Osakidetzaren haritik tira, urtarrilaren 28rako deitutako greba ere izan dute hizpide elkarrizketan. Zentzu honetan, LABeko idazkari nagusiak Osasun Sailaren jarrera salatu du. Negoziatzeko borondate errealik ez dagoela esan du, eta zailtasun asko aurkitu dituztela langileen aldarriak negoziazio mahaian kokatzeko eta eztabaidatzeko, eskaerak guztiz zilegiak direnean, are eta gehiago egungo egoeran, gauzatutako murrizketek hutsuneak agerian utzi dituztenean. Arazoa egiturazkoa dela azpimarratu du, eta zaintza arloan asteartean egindako greban ere hori salatu genuela aipatu du.

Hain zuzen ere, behar sozialak areagotu diren momentu honetan, pandemiak bizitzen ari ginen krisi ekonomiko eta soziala areagotu duenean, Eusko Jaurlaritzak ez duela sakoneko aldaketa eta erabakirik hartu kritikatu du, aurrekontuekin ikusi ahal izan den bezala.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos que la combinación de los riesgos de movilidad y la precariedad supone un cóctel laboral mortal

El sindicato LAB ha sabido que Said El Hadi, vecino de Funes de 42 años, fallecido el día 5 en Azkoien en un accidente...

Las trabajadoras de Konecta BTO reclaman la readmisión de sus 13 compañeras despedidas

Han realizado un paro y se han movilizado ante la sede de El Correo en Bilbo. Vocento es, junto con Iberdrola, el principal cliente...

Osasunbidea no valora los idiomas en convocatorias del personal facultativo

Esto se debe a la aplicación de la nueva normativa que rige la valoración de los idiomas, el conocido como “decreto del euskera”. En...