2024-05-04
InicioReforma de las PensionesEskola Garraioetako langileen borrokak lan erreformatik blindatzen duen akordioa lortzea ahalbidetu du

Eskola Garraioetako langileen borrokak lan erreformatik blindatzen duen akordioa lortzea ahalbidetu du

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuok Eskola Garraioan lortutako akordioaren balorazio oso positiboa egiten dugu. 10 greba egun eta mobilizazio ugari egin ostean hitzarmena lan erreformatik blindatzea lortu dugu. Borrokak merezi du.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetatik urtebete daramagu negoziatzen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko eskola-garraioko laguntzaileen eta jolastokietako zaintzaileen hitzarmen kolektiboa.

Aldi horretan zehar bilera ugari egin dugu sektorea kudeatzen duten enpresetako ordezkariekin, alde bien ikuspuntuak hurbiltzeko asmoz; baina emaitza ez da emankorra izan.

Negoziazio-mahaia iazko otsailaren 4an eratu zen.

Eta edukiekin ados jarri garen lehenengo bilera aurtengo otsailaren 3koa izan da.

Iazko ekainean negoziazioa blokeaturik zegoela ikusita, lanuzteak egitea erabaki genuen batzarrean.

Hori zela-eta, enpresek konpromiso bat hartu zuten: hitzarmenaren aplikazioa luzatzea 2013ko abenduaren 31ra arte.

Eta horri esker negoziatzen jarraitu ahal izan genuen.

Baina abenduaren 31 ere heldu zen… eta negoziazioak ez zuen aurrera egiten. Eguberritako oporretatik bueltan, 5 eguneko greba-deialdia egin genuen, eta urtarrilaren 27tik aurrera greba mugagabea.

Hori horrela, abenduaren 20an jakinarazi genien bai Lan Ordezkaritzari, bai enpresei, lanuzteak egiteko erabakia, egoera berroneratzeko denbora nahikoa emanez, zeren grebaren lehen eguna urtarrilaren 13a izango zen.

Erantzunik jaso ez genuenez, langileak antolatu ziren, eta egoeraren berri eman zieten gurasoei.

Gainera, EHIGErekin ere jarri ginen harremanetan, eskola-garraioaren egoera jakinarazteko; eta erantzun ziguten ahaleginduko zirela gure mezua helarazten gurasoen elkarteei, eta Hezkuntza Sailekoekin ere hitz egingo zutela.

Urtarrilaren 31n Lan Sailetik deitu ziguten Lakuara joateko, eta han sektorearen eskakizunak zein diren haiei azaltzeko, eta enpresen aldetik gatazka konpontzeko zegoen kezka guri agertzeko.

Langileen aldetik beti egon gara prest negoziatzeko, eta behin enpresen interesa ikusita, bilerak egiteari ekin genion, eta otsailaren 3an aurre-akordio bat lortu genuen.

Aurre-akordioaren edukiak berretsi dira batzarretan Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Eta horrek bide ematen digu behin betiko akordioa sinatzeko.

Aurre-akordioaren edukiak azaltzen hasi baino lehen, beharrezkotzat jotzen dugu azpimarratzea zergatik lortu dugun arrakasta azkenean: sektoreko ekintza sindikala, eta gure langile-kidegoak egindako 10 greba-egunak eta elkarretaratze eta mobilizazio ugariak. Berriz ere frogatu da beste hainbatetan ikusi duguna: langileriak bere burua antolatzen badu, hobetu egiten ditu bere lan- eta gizarte-baldintzak.

Sinaturiko akordioaren edukiak:

Indarraldia: 2009ko irailaren 1etik 2016ko ekainaren 30era arte.

LAN-ERREFORMATIK BLINDATZEA: Aurrera-eragin mugagabea, hitzarmena salbuesteko aukerarik ez, eta malgutasunik ez.

Aurreko hitzarmenaren artikuluak errespetatuko dira, eta baita Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eranskinak ere.

SOLDATA

2009/2010 ikasturtetik 2012/2013 ikasturtera, 0 igoera.
2013/2014 ikasturtean, %3ko igoera.
2014/2015 ikasturtean, %2ko igoera.
2015/2016 ikasturtean, %2ko igoera.

Gure helburua eskola-jantokien hitzarmenaren parean jartzea zen —zuzeneko kudeaketa—. Hori izan da gure erreferentzia sektorearen hastapenetatik. Soldata-igoera horiek kontuan hartuz, kolektibitateen sektoretik puntu bat gora jarriko gara.

Lortu dugun akordioari oso ondo deritzogu. Eskola-garraioko sektorea osatzen duten gehienak emakumeak dira.

Antolatu gara eta borroka egin dugu dagokigunaren alde.

Eta bidea ez da erraza izan.

Baina gaur beste sektore batzuei esateko moduan gaude borrokak merezi duela. Zorionak gure borroka honetan parte hartu duzuen langile guztioi!

 

RSSakLAB Facebooken

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Endanea, ¡te estás metiendo en un jardín!

Los trabajadores y las trabajadoras de la empresa Endanea Garden de Hondarribia están en huelga desde hoy (3 de mayo) hasta el domingo. Llevan un mes de movilizaciones y la empresa, en vez de atenderlas y asumir la responsabilidad que le corresponde, ejerce acoso contra estos trabajadores y trabajadoras.

Más de 60 organizaciones sociales y sindicales se han adherido a las movilizaciones del 11 de mayo

El 11 de mayo se celebrarán manifestaciones tanto en Bilbo como en Iruñea para reivindicar una transición ecosocial justa, convocadas por la Carta de derechos sociales de Euskal Herria, Emakumeen Mundu Martxa y la organización ecologista Gune Ecosozialista. Las manifestaciones partirán a las 12.00h desde la Plaza del Castillo en el caso de Iruñea y a las 17.00h desde el Sagrado Corazón en Bilbo. Además, antes de las movilizaciones hemos organizado espacios de encuentro para compartir luchas, con ferias de colectivos sociales y programa de radio en directo con entrevistas a colectivos y mesas redondondas. En Iruñea será a las 10h en la Plaza del Castillo y en Bilbo a partir de las 12:00 en el Arenal.

La plataforma de sindicatos de Naciones sin Estado abre una nueva fase en Iruñea

Hoy, 2 de mayo, se ha celebrado en la sede de LAB en Iruñea una reunión de sindicatos de naciones sin Estado en la que han participado, además de LAB, STC de Córsega, SAVT de Aosta, USTKE de Kanakia, SLB de Bretaña, CSS de Cerdeña, Intersindical Catalana y CUT de Galicia. Telemáticamente también han estado presentes en la reunión Intersindical Canarias, UGTG de Guadalupe y UGTM de Martinica.