2026-08-18
InicioEnseñanzaEducaciónLAB: «LOMCEri aurre egiteko herri honek estrategia adostuak behar ditu»

LAB: «LOMCEri aurre egiteko herri honek estrategia adostuak behar ditu»

Atzo EAEko Hezkuntza Sailak Lakuan deituta LOMCE eta Heziberri 2020 delako egitasmoa lantzeko burututako bileraren gainean LAB sindikatuak egiten duen irakurketa.
Atzo EAEko Hezkuntza Sailak Lakuan deituta LOMCE eta Heziberri 2020 delako egitasmoa lantzeko burututako bileraren gainean LAB sindikatuak egiten duen irakurketa.

LOMCEri AURRE EGITEKO HERRI HONEK ESTRATEGIA ADOSTUAK BEHAR DITU

Iragan ekainean hainbat hezkuntza eragile eta sindikatuk, LOMCEri aurre egiteko konpromiso batzuk hartu genituen. Kimu horretatik abiatuta urriaren 12rako manifestazioa deitu genuen Bilbon.

Egon horretan Bilboko kaleetan entzundako oihua “LOMCEri ez!” esatetik harago Euskal Herriak behar eta nahi duen Hezkuntza Sistema Propioranzko bidea lantzen hasi behar ginela izan zen. Gauzak horrela, Bilbon, Eusko Jaurlaritzari EAEko ikastetxeetan LOMCE ez aplikatzeko eginiko eskaera berresten dugu.

LOMCEri aurre egiteko tresna gisa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak Heziberri 2020 proiektua. Ekimen honek ez ditu LABen aldarrikapenak asebetetzen baina hezkuntzan bestelako antolaketa baten beharraren inguruan, hiru herrialdeotako ikasleek behar duten curriculumaren inguruan, lege berri baten inguruan… hausnarketak konpartitzeko eta eztabaidak pizteko balio dezake. Hortaz, LABek Heziberri 2020 ez du ikusten LOMCE gelditzeko tresna gisa, baizik eta etorkizuneko sistemaren inguruan bidea egiten hasteko tresna gisa. Ez gehiago, ez gutxiago.

LOMCE ez aplikatzeko eta herri honek nahi eta behar duen hezkuntza sistema gauzatu ahal izateko bataila nagusia politikoa da. Zentzu horretan PNVren eskutik Cristina Uriartek zuzentzen duen Hezkuntza Sailak badaki bataila hori irabazteko giltza ez dagoela Auzitegi Konstituzionalean aurkeztu dezakeen helegite baten baitan, baizik eta bertako hezkuntza esparruko eragileen gehiengoaren artean bertako hezkuntza sistema eraikitzeko estrategia adostu baten baitan. Kontua da, gaurkoaren moduko hiru ordu laurdenetako bilerekin hausnarketa horiei biderik ez zaizkiela ematen. Eusko Jaurlaritzaren asmoa eragileekin argazkia atera eta LOMCEri hezkuntza eragile eta sindikatuengan lidergoa duela adierazi nahian baldin badabil, euskal jendarteari iruzurra egiten ari zaio.

LOMCEri aurre egiteko modurik onena euskal hezkuntzan emandako urratsetan sakontzetik izango da. Bide horretan aurkituko gaituzte.
  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Viaje solidario a Cuba

Una delegación del sindicato LAB ha asistido en La Habana a los actos del 100 aniversario del nacimiento de Fidel Castro Ruz. En el...

Denunciamos que la combinación de los riesgos de movilidad y la precariedad supone un cóctel laboral mortal

El sindicato LAB ha sabido que Said El Hadi, vecino de Funes de 42 años, fallecido el día 5 en Azkoien en un accidente...

Las trabajadoras de Konecta BTO reclaman la readmisión de sus 13 compañeras despedidas

Han realizado un paro y se han movilizado ante la sede de El Correo en Bilbo. Vocento es, junto con Iberdrola, el principal cliente...