2025-12-05
InicioServicios PúblicosTransporteTCCko langileak greba mugagabean 16tik aurrera

TCCko langileak greba mugagabean 16tik aurrera

TCC enpresak, Iruñerriko hiri garraioaz arduratzen dena eta 450 langile duituenak, alde bateko erabakiaz eta erreformak ahalbidetu zuen "Comisión Consultiva Nacional de Convenios Colectivos" erabilita langileei soldata %5,38 murriztu die abendutik aurrerantzean.

Langileek, beraien lan baldintzak mantenduko dituen eta erreforma indargabetuko duen lan hitzarmena lortu nahi dute. Hau helburu, enpresa behartu behar dute negoziatzera eta horregatik langileak, guztiak elkarrekin, mobilizazioari ekin diote.

Lan uzte partzialak burutu dituzte azaroaren 19, 21, 26 eta 28an abenduaren 9an eta abenduaren 11an egun osoko lan uztea. Hauetan elkarretaratzeak, manifestazioak, kotxe karabanak, piketeak burutuz eta kartelak jarriz eta esku orriak banatuz, pairatzen duten egoera salatu dute.

Enpresak bere horretan jarraitzekotan, langileek, greba mugagabeari ekingo diote abenduak 16an.

Garrantzitsua da oso, jendarteak jakin dezan, azken 3 urtetan TCC enpresak 3.943.492,82 eurotako irabaziak izan dituztela, ia 4 milioi euro.
Langileei inposaturiko soldata murrizketa ez du balioko ez zerbitzua hobetzeko ez merkatzeko ere.

Iruñerriko mankomunitateak guzti honen erantzulea da eta ez du deus egin langileen alde.

Nafarroako Gobernuak (UPN) %60 eta %40ko zerbitzu minimoak inposatu ditu, langileen eskubideak zapuztuz enpresaren mesedetan.
 

LAB sarean
{module[111]}

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...