2026-05-26
InicioEnseñanzaHaur EskolakPNVk Haurreskoletan gaztelania inposatzen du

PNVk Haurreskoletan gaztelania inposatzen du

PNVk atzo Eusko legebiltzarrean hartutako erabakiaren aurka LAB sindikatuak elkarretaratzeak deitu ditu astelehenean, hilak 11, arratsaldeko 18.00etan, Gasteiz (San Prudencio 18), Bilbo (Gran Via 85) eta Donostian (Andia 13), Hezkuntza Delegazioen aurrean.

Atzo Eusko legebiltzarrean atzera pausu izugarria eman zen PNVri eta UPyD-ri esker, PPk aurkeztutako erabili behar diren hizkuntzei buruz legez besteko proposamena onartzerakoan. Onartutako proposamenean EAEn bi hizkuntza ofizial daudela eta herritar guztiek horiek ezagutzeko eskubidea dutela esaten da. Horregatik, Haurreskolak Partzuergoko hezkuntza proiektuak hizkuntza biak (euskara eta gaztelania) barneratu behar ditu dauden haurren ama hizkuntza errespetatuz.

Azkenengo urteetan PPko politikariek horrelako astakeriak entzutera ohituta gaituzte baina jada ez dute inor engainatzen. Eskatzen dutena ez da haurren hizkuntza aukeratzeko askatasuna, baizik eta gaztelania inposatzea euskararen kaltetan.

ISEI Irakats-Sistema Ebaluatzeko eta Ikertzeko erakundeak eta Soziolinguistika Klusterrak aurkeztu duten Arrue ikerketak dio kalean eta beste eremu batzuetan baino gehiago erabiltzen dela euskara eskoletan. Horrek ezinegona sortzen du alderdi politiko batzuetan, PP eta UPyDn hain zuzen. Hauxe harrigarria bada ere, PNVk kontu honetan eduki duen aldeko jarrera lotsagarria baino lotsagarriagoa iruditzen zaigu. Madrilen Werten legearen kontran agertu, modu lausoan izan arren, eta Euskal Herrian aipatutako legea indarrean egon gabe, haurreskoletan aplikatuko dute hizkuntz trataerarekin.

LAB Sindikatua pertsona eleanitzea osatutako Euskal Herria euskaldunaren alde dago eta hori bultzatzen du, baina PNVk onartu duena ez da gure haurrak eleanitzak izatea baizik eta kontrakoa, euskararen ezagutza kaltetu eta gutxitu eta gaztelania inposatzea. Espero dugu erabaki hau ez izatea PNVk ordaindu behar izan duen bidesaria hurrengo Parlamentuko aurrekontuak aurrera ateratzeko.

Egun 0-3ko hezkuntzan Haurreskolak Partzuergoak, etxeko hizkuntzak diren heinean, haurren ama hizkuntza desberdinak errespetatzen ditu. Gure zentroetan bestelako lan pedagogikoa egiten dugu, haurren sozializazio prozesuan euskararen ezagutza barneratuz.

Haur hezkuntzako O-3 zikloari benetako aitortza da gakoa, unibertsala, doakoa, euskalduna eta kalitatekoa izan beharko dena. Gauzak horrela, aurrekontuaren handitzea, hedapena zabaltzea edota lan hitzarmenaren negoziazioa da benetako eztabaida. Politikarien betebeharra arazoak konpontzea izan beharko litzateke eta ez arazoak sortzea.

Beraz, LAB sindikatuak Legebiltzarrean dauden politikariei Haurreskolak Partzuergoak dituen benetako gabeziak konpontzea exijitu nahi die, eztabaida faltsuak albo batera utzita. Horregatik, LABek dei egiten die Haurreskoletako langileei, familiei, sindikatuei, eragile sozialei eta alderdi politikoei hurrengo egunetan herri gisa erantzutera.

LAB sindikatuak dei egiten du astelehean, otsailak 11, arratsaldeko 18.00etan, Gasteiz (San Prudencio 18), Bilbo (Gran Via 85) eta Donostian (Andia 13), Hezkuntza Delegazioen aurrean inposaketan honen aurka deitu dituen elkarretaratzeetan parte hartzera.

HAURRESKOLEN GAINETIK EZ DIRA PASAKO!! Haurreskolak, unibertsalak, doakoak, EUSKALDUNAK eta kalitatekoak nahi ditugu! 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ante la falta de voluntad de FVEM, LAB llama a unir fuerzas, organizar y activar el metal de Bizkaia

Hoy, 26 de mayo, se ha celebrado la séptima reunión de la mesa negociadora del convenio del metal de Bizkaia. Ha quedado en evidencia, una...

Concentración a favor de Cuba y fin de la campaña para enviar paneles solares en Bilbo

Argia eta indarra Kubarentzat, la campaña que lanzamos como integrantes de la plataforma Hegoak y que tiene por objetivo comprar placas solares para ayudar al pueblo cubano frente al bloqueo asfixiante al que lo somete EEUU, llegará a su fin con el evento cultural que se llevará a cabo este sábado, día 30, frente al ayuntamiento de la capital vizcaina. Asimismo, llevaremos a cabo una concentración bajo el lema Kuba: Genozidioa gelditu.

LAB y ELA convocan un paro en el Gobierno Vasco en favor de un convenio digno

Los sindicatos LAB y ELA han convocado un paro de tres horas para el 16 de junio. Denuncian que en los últimos meses no...