2026-02-03
InicioServicios PrivadosComercioGreba eguna Bizkaiko Sabeco-Symply supermerkatuetan ordutegi komertzialak zabaltzearen aurka

Greba eguna Bizkaiko Sabeco-Symply supermerkatuetan ordutegi komertzialak zabaltzearen aurka

Sabeco-Symply enpresako zuzendaritzak Eusko Autonomi Erkidegoan erregulatuta dauden 72 orduak gainditzen dituen ordutegi komertziala zabaltzeko erabakiaren eta komite ezberdinek zuzendaritzarekin hitzegiteko egindako ahaleginetan jasotako erantzunaren aurrean langileak greba eguna erabaki dute.

LAB, ELA, ESK, UGT eta CCOO sindikatuen irakurketa
ORDUTEGIEN LIBERALIZAZIOARI ETA ESKUBIDE URRAKETEI STOP!

«Sabeco-Simplyk Bizkaiko enpresa komiteei bere ordutegi komertziala zabaltzeko erabakia aurkeztu die, Eusko Autonomi Erkidegoan erregulatuta dauden 72 orduak gaindituz.

Ez hori bakarrik!!! Lan erreformaz baliatuko da langile gehienen ordutegiak aldatzeko, honek enpresako langile guztien lan baldintzak okerragotuko dituelarik.

Erabaki honekin asteko 90 orduetaruntzko bidea ireki nahi dute (orain eguneko ordu erdia da, baina badakigu hau soilik hasiera dela) eta, beharbada, igande eta jaiegunetako bidea ere. Egunean ordu erdi gehiagoz zabalik egoten saiatzen ari dira, etorkizunean 12ak arte zabalik egoteko edota igandetan.

Enpresa komite ezberdinetatik, enpresarekin hitzegiten saiatu gara. Baina haiek ez dute nahi izan. Beraz, mobilizazio ildoaren aukera soilik uzten gaituzte.

Gaur Sabecoko langileok deitutako lehen greba eguna burutu dugu. Zeharo arrakastatsuaz deskribatu dezakeguna, elkarretaratze honetan argi geratzen den eran, Sabeco-Simplyko zuzendaritzari gauzak berplanteatzera behartu beharko litzaiokena.

Baina enpresa ez negoziatzeko bere jarreran mantentzen bada eta gure eskubideak urratzen dituzten neurriak inposatzen jarraitzen badu, azaroaren 2an bigarrena burutuko dugu. Jokoan dagoena ez delako soilik ordu erdi bat, askoz gehiago da.

Bilbon, 2012ko urriaren 24an
LAB – ELA – ESK – UGT- CCOO
»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB, ELA y CGT denuncian la actitud de VW Navarra, UGT y CCOO para eludir la ley y amenazar a la plantilla

Desde los sindicatos ELA, LAB y CGT queremos denunciar, por considerarla inadmisible, la actuación de VW Navarra, UGT y CCOO, intentando presionar y coaccionar...

LAB denuncia el acuerdo del PNV con el Gobierno español para desahuciar a las personas en situación más vulnerable

Con este acuerdo los jeltzales atentan contra los derechos de los inquilinos y inquilinas sin ofrecer ninguna alternativa para las personas en situación de...

La Marcha Mundial de las Mujeres* de Euskal Herria ha presentado una herramienta de lucha renovada para seguir articulando respuestas colectivas frente a la...

LAB asume el compromiso de participar en ella. La reivindicación de la autodefensa feminista ha ocupado un lugar central, reforzando el protocolo para hacer frente...