Gauzen logika aldatuko duten aurrekontuak behar ditugu Nafarroan, gauza publikoa, gure...

Nafarroako Gobernuak (PSN, Geroa Bai eta Podemos) 2021erako aurrekontuen aurreproiektua aurkeztu du gaur Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean. Covid-19ak eragindako pandemiak sistema kapitalistaren krisi berri baten ondorio ekonomiko eta sozialak bizkortu ditu, eta horrek garrantzi berezia ematen dio aurtengo aurrekontuen eztabaidari. Baina, zoritxarrez, LABek Gobernuaren proposamenean ikusten du egungo eredu ekonomiko eta soziala sakontzen eta sendotzen jarraitzeko erabakia, erakutsi den bezala, Nafarroako gehiengo sozialari osasun, lan eta bizitza duina bermatuko dioten etorkizuneko erronkei aurre egiteko gaitasunik ez duena.

Lanbide Heziketako Goi-mailako euskarazko ziklo gehiago sartzeko eskatu diogu Nafarroako Hezkuntza...

Eremu mistoa deiturikoan Iruñeak du euskaldunen ehuneko handiena, eta LABen ustez, Goi Mailako zikloen eskaintza bertan guztiz urria da; ez ditu ikasle euskaldunen beharrak betetzen.

Nafarroako pandemiaren jarraipena Refenan zentralizatua egon den hilabeteetako egoera irregularra izan...

Refenak azken hilabeteetan Nafarroako pandemiaren aurkako borrokaren erreferentzia izan nahi zuen, COVIDaren bilakaera monitorizatzeko eta milaka PCR eta antigeno test egiteko gune nagusia, eta, hori helburu, baliabide material eta giza baliabide ugari bideratu ziren bertara. Baina hasierako itxaropen-argi horien ondoren, itzalgune asko agertu dira.

Keinu eta jokabide euskarafobo guztiak bertan behera uzteko aldarria egin dugu...

Egungo euskarafobia salatu dugu Iruñean, eta baita Administrazioan euskararen erabilera arautuko duen lege berri bat aldarrikatu ere. Hain zuzen ere, batzar ibiltaria egin dugu, Vinculo plazatik abiatu eta Nafarroako jauregian bukatuta. Hitz hartzeak egin ditugu Geroa Bai-ren eta PSNren egoitzen aurrean, baita Parlamentuaren eta Nafarroako Jauregiaren aurrean ere. Azken honetan, Nafarroako LABeko ordezkari Imanol Karrerak hartu du hitza, eta keinu eta jokabide euskarafobo guztiak bertan behera uzteko aldarria egin du.

El Gobierno de UPN-PSN acuerda el mayor recorte del gasto público...

Dice un castizo refrán "la mentira tiene los pies cortos"; y de la misma manera podemos asegurar que las verdades a medias del Gobierno...

Langileen txertaketa prozesuan utzikeria eta planifikazio eza salatu dugu

Oinarrizko zerbitzuetako langileak izendatuak izan diren horiek bigarren txertoa jasotzerako orduan ere politikariek duten maila eskasa erakutsi dute.

0-3 zikloak errespetua behar du Iruñeko Udaleko eta Nafarroako Gobernuko agintariengandik,...

Iruñeko Udalak bereari eustea lortu du; Nafarroako Gobernuaren konplizitatearekin lortu ere. Baina 0-3 zikloko komunitateak zalantza ugari ditu oraindik: Noiz sortuko da zerbitzua? Noiz hartuko du Hezkuntza Departamentuak bere gain? Noiz izango da doako Nafarroa osoan? Noiz utziko diote agintariek komunitate honi adarra jotzeari?

Iruñean mobilizatu gara, Nafarroako Gobernuak 10.000 lanposturen Lan Eskaintza Publikoa egin...

Foru Administrazioko lanpostu asko aldi baterako kontratatutako langileek betetzen dituzte. Administrazio publikoak berak izan dira egoera jasanezin horretara eraman gaituztenak. Beharrezkoa da plantillak egonkortzea eta aldi baterako kontratazioaren abusua amaitzea. Horretarako, birjartze-tasa kentzea eta gutxienez 10.000 lanpostuko LEP baterako deialdia egitea eskatzen dugu. Hau guztia aldarrikatzeko mobilizatu gara Iruñean. Batzar-elkarretaratze batera deitu dugu, Merindadeen plazako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean. Handik manifestazioan joan gara Nafarroako Gobernuaren egoitzara.

Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen lansarien galerari buruzko ikerlana egin du LABek

Ikerlanean Nafarroako Administrazio Publikoetako langileon artean 2010 eta 2014 urteen artean lansarietan pilaturiko galera erakusten du. Ikerlan mardul honetan ikusten da, lanpostuz lanpostu,...