Etiquetak Zerbitzu-soziokomunitarioa
Etiketak: zerbitzu-soziokomunitarioa
Beste 10 eguneko greba deialdia egin dugu Bizkaiko nagusien egoitzetan
Helburua da Foru Aldundiari zaintzak kudeatu eta zerbitzua eskaintzeko eredu berri bat eskatzea, lan-baldintzen parekatzea eta ratio duin bat ekarriko lituzkeena.
Beste hiru greba egun deitu ditugu Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Sektorean,...
Sektorean 7 urte baino gehiago hitzarmenik gabe egon ondoren, oso larritzat jotzen dugu Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzako langileen egoera. Ez da kasualitatea, beste behin ere, ia guztiak emakumeak diren eta patronalak zaintza-zerbitzu publikoa ematen duen sektore batek negoziazioa blokeatzea eta erakunde publikoek emakume langileen prekaritatea ahalbidetzea.
Deitoratzen dugu Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresetako patronala agertu ez izana...
Nafarroa Garaiko gizarteratze eta laneratze sektoreko lehen hitzarmena izanen dena negoziatzen hasteko bilera deitua zegoen gaur goizean Iruñean, baina EINA patronala ez da agertu “segurtasun juridikorik eza” alegatuz. LAB, CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariak bileran izan gara, negoziazioak hasteko oinarri juridiko nahikoa dagoela uste baitugu.
Grebak deitu ditugu APNABIn otsailaren 8 eta 9rako bidezko lan-hitzarmen baten...
APNABIko enpresa-batzordea LABeko 13 ordezkarik osatzen dute, eta otsailaren 8an eta 9an bi greba egun deitu dituzte bidezko lan-hitzarmen baten alde. Erabat finkatuta dagoen elkartea da, 1.000 familiak baino gehiagok osatzen dute eta 300 pertsona inguruk egiten dute lan bertan. APNABIk erakunde publikoen eta beste eragile batzuen lankidetza du, autismoaren espektroan nahasmendua duten pertsonei eta haien famileei zuzendutako zerbitzu eta jarduera sare zabala mantentzeko.
Gipuzkoako esku hartze sozialeko sindikatuok hasi gara alderdi politikoekin bilerak egiten
Gaur eman diogu hasiera Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko Negoziazio Mahaian ordezkaritza dugun LAB, ELA eta CCOO sindikatuek Batzar Nagusietako Alderdi Politikoekin eta Gipuzkoako hainbat Udal Gobernurekin abiatu dugun elkarrizketa birari.
Nafarroako Gizarteratze eta Laneratze Enpresen lehen hitzarmen sektorialaren negoziazioa sustatu dugu
Gure ekimenari esker, gizarteratze eta laneratze enpresetako langileen ordezkari sindikalak eta sektoreko enpresaburuen ordezkariak heldu den otsailaren 9an batzartuko dira negoziazioak hasteko, Nafarroan mota horretako enpresetan lan egiten duten 500 pertsona ingururen lan baldintza duinagoak ezarriko dituen hitzarmen sektorial probintziala lortzeko.
Greba deitu dugu abenduaren 5, 7 eta 9an Bizkaiko Etxez Etxeko...
Gaur astelehena, lehen greba egunean, sektoreko langileek mobilizazioa egin dute Bilboko Udaletxean Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (EELZ) Bizkaiko Hitzarmen Kolektiboaren negoziazioak 7 urte blokeatuta daramatzala salatzeko, patronalek ez baitute akordiorik lortu nahi.
Gaude elkarteko langileek 1.000 egun beteko dituzte hitzarmen berri bat sinatu...
Elkarte honek aniztasun funtzionaleko pertsonekin egiten du lan eta 150 langile ditu. Mobilizazioak iragarri dituzte.
Salatu dugu Xilema Fundazioak bost langile kaleratu dituela eta azpimarratu dugu...
Elkarretaratzea egin dugu gaur, Xilema fundazioaren Iruñeko egoitzaren aurrean, fundazio horrek adingabeen oinarrizko egoitza-harreretako hezitzaileen artean egin dituen bost kaleratzeak salatzeko. Gure iritziz, Nafarroako Gobernuak oraindik ez du kalitatezko arretarik bermatzen babesik gabe dauden adingabeei laguntzeko zerbitzuetan. Hori dela eta, diru publikoarekin erabat finantzatzen diren enpresa edo fundazioek arbitrariotasunez funtzionatzen dute, eta horrek ez du inola ere laguntzen plantillak egonkortzen.