2026-09-20
HomeIndustriaMetalgintzaUrriaren 9tik aurrera deitutako greba mugagabea berretsi dute

Urriaren 9tik aurrera deitutako greba mugagabea berretsi dute

Greba mugagabea egitea berretsi dute Matriceria Deusto eta GTSko langileek, enpleguaren defentsan. Lehen bilerak egin dira gaur, eta Gestamp-en asmoak bere horretan darrai: bi enpresak itxi eta 230 langile kaleratu.

Enpresa batzordeen oharra:

Gaur egin dira Gestamp taldeko Matriceria Deusto eta GTSko itxieraren inguruko lehen bilerak. Hauetan Gestamp-en asmoak berretsi dira, bi enpresak itxiko dituzte eta zuzeneko 230 langile eta zeharkako beste horrenbeste kaleratuko dituzte.

Bilerotan, enpresa-batzordeak eta LAB eta ELA sindikatuetatik eskatu dugu Gestamp- ek sinatutako akordioak betetzea, eta hortaz, itxiera espedienteak erretiratzea. Era berean, nabarmendu eta gogoratu dugu GTS eta Matricería Deusto es direla uharte isolatu bat, Gestamp taldeko parte baizik, eta talde honek 212 milioi eurotik gorako irabaziak izan zituena.

Kontsulten aldiko hurrengo bilerak urriaren 14an izango dira, eta azaroaren 6an amaituko da kontsulten aldia.

Matriceria Deusto eta GTSko langileek greba mugagabea egiteko erabakia berretsi dira. Datorren ostiralean hasiko da, urriaren 9an, euren lanpostuen defentsan eta Bizkaiko matrizeria-sektorearen etorkizunaren alde.

Horrela, urriaren 9an, grebaren lehen egunean, mobilizazioa egingo dute eta adierazpenak eskainiko dizkiete komunikabideei Matriceria Deustoren sarreran, Zamudioko Torrelarragoiti poligonoaren 6. zenbakian.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.