Hau guztiagatik, ADEGIren jarrera probokatzailearen aurrean, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek grebara deitu dute, eta protesta egunetan antolatuko dituzten mobilizazioekin bat egiteko eskatu diete langileei.
Operazioa Paranáko Polizia Zibilak zuzenduta ortzirala Azaroaren 4 goizean hasi zen. Poliziak inolako agindu judizialik gabe Eskola nazional honetan sartu zen eta Sao Paulo GuAranako Florestan Fernandes Eskola nazionalaren atea bota egin zuten.
Brasilgo MST mugimenduak erran duenaren arabera eskolan zeuden bi pertsona atxilotuak izan ziren. Poliziaren oldarraldi honetan errepresioa areagotzeko eta bertan zeuden pertsonak beldurtzeko asmoarekin poliziak suzko armekin tiro egin zuen. Militante bat eraso honetan suzko arma horien erabileraren ondorioz zauritua suertatu egin zen.
Eraso berri hau ez da kasualitatea, eta Brasilen boterean ezarrita dagoen politika errepresiboaren testuinguruan kokatu behar da, nazio aske eta subirano baten alde borrokan diharduten mugimendu politiko eta sindikalak isilaraztea helburu duen hain zuzen ere.
Euskal Herritik elkartasun besarkada internazionalista bat bidali nahi diegu Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra (MST mugimenduari) eta Brasilen eta mundu osoan justizia sozialaren alde borrokan ari den Brasilgo herriari.
NAHIKOA DA ! HERRI MUGIMENDUAREN AURKAKO ERASO GEHIAGORIK EZ!
Larrialdietako Osasun Garraio Sareko enpresa batzordeek zerbitzuko langileek pairatzen duten egoera larria salatu dute. LAB, ESK, CCOO, ELA eta UGT sindikatuak daude ordezkatuta enpresa batzordeetan, eta goizean elkarretaratze bat egin dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aurrean, Larrialdiak-Eulen errudun, Eusko Jaurlaritza arduradun leloarekin.
Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak azken lehiaketa Larrialdiak/LRK kooperatibak eta Eulen enpresak osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteari esleitu zionetik zerbitzuaren egoera penagarria da. Langileek hala salatu zuten duela hilabete egindako agerraldi batean, eta egoerak bere horretan jarraitzen duela berretsi dute gaurko protestan. Osasun Sailetik ez dute egoera hobetzeko konpromisorik lortu; hortaz, erakundeei berriro exijitu diete larrialdietako sareak ezinbestekoak dituen kalitate baldintzak berma ditzatela.
Larrialdietako Osasun Garraio Sarean hirurehun bat langile ari dira lanean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta Osakidetzak koordinatu eta eman ohi dituen larrialdietaz arduratzen dira. Hainbat urraketa pairtatzen dituztela slatu dute: zigorrak, kaleratzeak, soldata lotsagarriak eta utzikeria baliabideei dagokienez, besteak beste.
EuskoTreneko batzorde iraunkorrak behin eta berriro salatu du grebara deitzeko topatu dituen trabak. Lan uzteak bertan behera utzi behar izan ditu enpresaren mehatxuek sortutako ziurgabetasunagatik. Hain justu, enpresak zigor txostenak irekitzea erabaki zuen, grebak legez baldintzak betetzen ez zituelakoan. Biharko elkarretaratzea erabaki hori salatzeko zegoen deituta.
EuskoTreneko langileak borrokan daude hainbat arrazoiengatik; besteak beste, zuzendaritzak proposatutako lan taldearen handitzea nabarmen eskasa delako, irailaren 12a aurreko lan baldintzak zein asteburuetako libratze kopuruari eusteari dagokienez.
EHU eta Bigarren Hezkuntzako azpikontratako garbitasuneko langile eta Zumaia eta Hernaniko Zentro munizipaletako langileek atzo izan zuten lehen greba eguna. 2014ko abenduan hitzarmenaren iraupena amaitu ostean langileek negoziazioei ekin zieten, baina gaur egun egoera erabat blokeaturik dago. Mobilizazio hauen bidez langileek negoziazioak zabaldu eta lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte.
DONOSTIA (IBAETA)

HERNANI

EIBAR

Barakaldoko Alondegi aurrean elkarretaratzea egin dugu Barakaldoko hainbat gizarte kolektibo eta sindikatuk, gobernu-taldearen murrizketa eta etxegabetze politika salatzeko. Horren adibide bat, joan den udan inguru horretako bi etxebizitzetan bizi ziren 3 familia etxegabetu izana. Gaur egin bezala, datorren egunetan ere langabezia, prekarietatea eta pobrezia egoerak salatzean gain etxegabetzeen eta murrizketen sarraski hau agerian utziko dugu.
Eragile sozial eta sindikalen oharra:
Barakaldoko Alondegi aurrean elkarretaratzeko deia, gobernu-taldearen murrizketa eta etxegabetze politika salatzeko. Horren adibide bat, joan den udan eraikin honetako bi etxebizitzatan bizi ziren 3 familia. Zehatzago esateko, horietako familia batek lan prekarioa dauka, Metro eta Euskotrenen kontrata batean, eta 3 adingabeko bere ardurapean, 12 urtetik beherakoak.
Etxebizitza hauek hilabeteetan hesiz itxita egon ondoren, behin behingoz erabiliko dira herrian etxerik ez duten pertsonentzako toki gisa, arik eta Lasesarre Kiroldegiaren beheko solairuan aterpetxe iraunkor bat ireki bitartean. Baina 4 hilabeteren ondoren, udal etxebizitza horiek berriro egongo dira hutsik eta berriz horma-leihoak itxi egingo dituzte, izan ere ez baitago etxe horiek erabiltzeko edo bertan bizitzeko aukera izateko inolako proiekturik.
Protestaldi hau urteurren baten harira dator, izan ere duela 4 urte bere buruaz beste egin zuen herriko bizilagun zen Amaia Egañak, Barakaldoko Urban auzoko bere etxebizitzatik kanporatua izatekoa zenean. Gertaera horrek udalerrian izan den manifestaziorik jendetsuenetakoa eragin zuen. Ordu gutxiren buruan 20.000 pertsona atera ziren kalera. Milaka eta milaka lagunek exijitu zuten orduan murrizketen eta etxegabetzeen aurkako berehalako neurriak hartzeko.
Egun horretatik hona 900 etxegabetze gertatu dira Barakaldon. Etxegabetze horiek ez dira kasualitatez gertatzen. Erakunde batzuek eta besteek ezartzen dituzten murrizketen ondorio zuzena dira. Murrizketa horiek langabezia, prekarietatea eta gizarte bazterketa eragiten dute herritar askorengan.
4 urte igarota, denak berdin jarraitzen du, edo okerrago lehenago industria-herri izandako honetan: goraka doa inolako laguntza edo prestaziorik ez duen langabe kopurua (%69); pobrezia larriaren indizea biztanleriaren %10 da dagoeneko; eta gero eta familia gehiago dira Gurutze Gorrira, Cáritasera edo Elikagaien Bankura jo beharra dutenak, biziraun ahal izateko: urtean orain arte 6.500 pertsona.
Hori dela eta, Amaia Egañak bere buruaz beste egin zueneko laugarren urteurren honetan, elkarretaratze bat egingo da Barakaldoko Justizia-Jauregiaren aurrean –hortik ateratzen baitira herrian eta Ezkerraldean egingo dituzten etxegabetze-agindu guztiak -. Elkarretaratzearen leloa honako hau: “Barakaldon gero eta gehiago… Langabezia, prekarietatea, murrizketak eta etxegabetzeak. Murrizketarik EZ!”
Datuek erakusten digutenez, etxegabetze gehien burutzen duen banketxea Kutxabank da; horren atzetik oso hurbil La Caixa/Caixabank (Amaia Egañaren etxegabetzea abian jarri zuen banketxea). Kasuen erdia burutu dute Popular eta Santander banketxeek. Eta atzerago daude Caja Laboral, BBVA eta Bankia.
Erakundeak ez dira atzean gelditzen egoerarik larrienetan dauden familiak etxegabetzean. Hain zuzen ere EAEn Alokabidek 57 familien etxegabetzeak sustatu ditu, gizarte-alokairuan bizi ziren familiak kaleratuz. Berdin esan daiteke Barakaldoko Udalari dagokionez, 3 familia etxegabetu ditu 2 udal etxebizitzatatik.
Datozen egunetan langabezia, prekarietatea eta pobreziaren aurka burutuko diren zenbait jardueraren bidez salatu egin nahi da etxegabetzeen eta murrizketen sarraski hau, murrizketak gainera udalerrian eragiten duten administrazioek aplikatzen dituztelarik: udala, Alokabide, Lanbide… Eta horrez gainera honako hauek exijituko ditugu:
• Pertsona guztien eskubidea etxebizitza duina izateko. Etxegabetze guztiak geraraztea berehala eta behin betikoz.
• Udalak, eta bertan ordezkaritza duten talde politikoek, ez dute onartu behar –eta ekidin behar dituzte- etxegabetze guztiak ordezkatuta dauden organo guztietan, adibidez Kutxabanken, herrian burutzen diren hipoteka-betearazpen guztien %40aren erantzule baita.
• Gizarte-alokairuko etxebizitzen aldeko apustua, eta udalaren jabetzako etxebizitza kopuru bat izatea, etxegabetutako familiak berehala horietara bideratu ahal izateko.
• “Udalaren laguntza ekonomikoetara" bideratutako aurrekontu-saila handitzea, eta horrekin batera laguntza horiek eskuratzeko aukera izateko eta laguntzen kopuruen murrizketak ezabatzea.