2026-09-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLan sindikala oztopatzen du Osakidetzako Zuzendaritzak

Lan sindikala oztopatzen du Osakidetzako Zuzendaritzak

LABek salatu nahi du Osakidetzako zuzendaritzak langileei posta elektronikoz informazioa helaraztea oztopatzen duela, gure lan sindikala baldintzatu eta langileon zein sindikatuon eskubideak bertan behera uzten dituelarik. Badaramagu aste oso bat posta elektroniko masiborik bidali ezinik. Hain zuzen ere, Korrika eta euskararen alde langileek egindako lan izugarriaren gaineko mezu elektronikoa ezin izan diegu langileei helarazi, besteak beste. Arazo teknikoa omen zen, baina konpondu dezaketen arduradun guztiei jakinarazi eta gero berdin jarraitzen dugunez (orduak eta orduak telefonoz telefono, eta e-mailez e-mail), lan sindikala oztopatzeaz hitz egin behar dugu.

Zoritxarrez, ez da hau gertatzen zaigun lehenengo aldia. Ez soilik e-mailekin, zentroetan ipintzen ditugun kartelekin ere. Antza, Osakidetzako zuzendaritzak ez du gustoko langileak informaturik egotea… Zerbaitengatik izango da.

LABek ez du horrelakorik onartuko. Pazientzia agortu zaigu eta, arazoa ez bada berehala konpontzen (nahiz eta astebeteko atzerapenez), hartu beharreko neurriak hartuko ditugu. Besteak beste, eraso honen arduradunen salaketa publikoa, modu aktibo zein pasiboan salaketa publikoa.

Gaur egun, Osakidetzak benetako negoziazio prozesua abiatu nahi duela iragarri duenean, hau bezalako gertakizunek ez dute batere laguntzen konfiadantzako girorik sortzen. Honela hasten bagara, ez goaz ondo.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Garbiñe Aranburu: “Etxebizitza prekarizazio iturri nagusietako bat bihurtu da”

LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak elkarrizketa egin du gaur goizean Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan.

Gora Garbitzaileak kolektiboa Bizkaiko garbiketako hitzarmenaren egoera salatzeko bueltatu da

CEBEK seinalatu dute blokeoaren arduradunetako bat bezala. Ekintzaileak garabi batera igo dira eta Bizkaiko patronalaren bulegoen aurrean, sirena hotsen bitartez, benetan negoziatzeko eskatu dute.

Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazioa blokeo-arriskuan dagoela salatu dugu

Mobilizazioa egin dugu Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazio mahaiaren zazpigarren bileraren aurretik. Orain arte, patronalak ez duela ekiparazioaren eta ratioen...