2026-01-18
Blog Page 824

Bea Martxueta: “Babes sozialerako marko eta sistema propio eta publiko bat da gure proposamena”

Alkartasuna Fundazioak mahai inguru bat antolatu zuen atzo arratsaldean, Bizkaiko Batzar Nagusien hitzaldi aretoan, "Pentsio duinen euskal sistema publiko baten alde" izenburupean. LABeko Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxueta bertan izan zen, beste hizlari batzuekin batera, eta sindikatuak pentsioei buruz egiten duen irakurketa plazaratu zuen.

Pentsiodunentzat eskertza hitzak izan zituen Bea Martxuetak bere agerraldian: "Eskertzekoa da LABeko pentsiodunen arloko kideek eta plataforma ezberdinek egiten duten lana. Kalean gaude egunero pentsiodunen eskubideak defendatzen". Hau esanda, pauso bat harago eman zuen, hizpide zuen gaiaren garrantzia kontutan hartuta: "Pozten naiz gaurko pentsiodunak hemen ikusteaz, baina gustuko izango nuke biharkoak ere ikustea, guztioi eragiten digun arazoa baita; eskubide urraketak eta lan merkatuaren prekarizazioa".

Pentsioen egungo egoera aldez aurretik pentsatutako estrategia baten ondorioa dela nabarmendu zuen; Espainiako Estatuko gobernu desberdinek egituratutako estrategia baten ondorioa, alegia. Zentzu honetan, aipatu zuen euskal sistema, Espainiako sistema ez bezala, bideragarria izango litzatekeela: "Borondate politikoa besterik ez da behar horretarako". Hori bai, nabarmendu zuen aberastasunaren banaketa eta lan merkatuaren aldaketa eman beharko liratekeela ezinbestean, helburuak betetzeko. "Babes sozialerako marko eta sistema propio eta publikoa da gure proposamena. Lan merkatuaren inguruan egin beharreko politika publikoak guztiz lotuta daude babes sozialarekin eta, beraz, pentsioekin", jakinarazi zuen.
 

 

 

Inklusioa ardatz izango duen hezkuntza sistema burujabearen alde egiten dugu

0
EAEko Eskoletan matrikulazioa hasi berri den honetan, LABek bere kezka adierazi nahi du EAEko Hezkuntzak dituen zenbait egiturazko arazo larriagotzen ari delako: hizkuntza ereduak mantentzea, segregazioen arazoari aurre ez egitea, langileon lan baldintza kaxkarrei eustea, PISA azterketa eta errebalida berrien deialdia, espainiar Curriculumaren inposaketa,… eta aurreko guztia gutxi balitz Opus Deiri ateak parez pare ireki dizkio Gasteizko Gobernuak.

Bereziki, Opus Deiri egindako opariaz hitz egin nahi dugu. PPrekin egindako aurrekontu Itunak Opus Deiri aukera eman dio Gasteizko NClic Ikastetxea eta Kimba sareko haur eskolak bereganatzeko. Alfonso Aguiló enpresari ultrakatoliko Opus Deiko militante ezaguna buru, kongregazio ultrak hainbat ikastetxe erosi ditu Gasteizen.

Gauzak horrela, gure herriko gero eta haur zein gazte gehiagoren heziketa Espainiako ultra-eskuinaren esku utzi du Eusko Jaurlaritzak. Alfonbra gorria jartzeko prozesua ahalbideratu du EAJ eta PSEren Gobernuak PPrekin egindako aurrekontu akordioak. Akordio honen bidez, Alfonso Aguilók finantziazio publikoa eskuratu baitu ikastetxeak erosteko bere dogma errealitate bilakatuz: “Pentsatzen du aukera berdintasuna izan behar dela diru publikoa eskuratzerako orduan, berdin da zentro publiko zein pribatuak izan, irabazi asmoa dutenak zein ez dutenak”.

Berea da besteak beste neska mutilen segregazioaren aldeko ondoko esaldia: “Desberdintasun naturalak daude mutil eta nesken artean, eta honek, ikasteko modua ezberdina dela egiten du. Irakaskuntza bereizitua esperientzia bikaina da”.

Fundacion Arenalesen hezkuntza proiektua da ikasleak sexu, erlijio, jatorri, diru eta hizkuntzaren arabera segregatzen duen hezkuntza proiektu atzerakoiaren adibide garbia. Hezkuntza ultrakatoliko eta espainiarzaleak gure hizkuntza eta kultura baztertzeaz gain, proiektu erabat elitista eta atzerakoiaren aldeko apustua egiten du. LABen aburuz, horrelako ikastetxeek ezin dute finantziazio publikoa jaso, ezta euro bat ere.

LABek matrikulazio kanpainaren hasiera honetan segregazioaren aurkako borrokarako deia egiten du. Segregazio mota guztiak salatu eta gainditzeko unea da. Sexua, arraza, erlijioa, hizkuntza, jatorria edo diruaren araberako zatiketa gainditu beharra dago. Inklusioa ardatz izango duen Hezkuntza Sistema Burujabea iruteko garaia.
 

 

 

Demokraziaren joko arau oinarrizkoenak urratu ditu berriro Espainiako Estatuak

0
Unionismoak makineria guztia du martxan Kataluniako herriaren aurka, eta, egunerokoa erakusten ari den bezala, ez du gelditzeko asmorik. Hain zuzen ere, demokraziari atea ixten jarraitzen dio.

Urriaren 1eko erreferendumaren harira bultzatutako oldarraldiak segida izan du azken hilabeteetan, 155. artikulua ezarrita; hala ere, Kataluniako herriak erabakitakoari muzin egiten jarraitzen du Madrilek. Salbuespen egoeran gauzatu ziren hauteskundeak joan den abenduaren 21ean, Espainiako Gobernuak berak deituta; hala ere, burujabetzaren aldekoak gehiengo izanagatik, emaitzak ez ditu errespetatu. Gaurko eguna horren adibide izan da. Izan ere, Legebiltzarraren gehiengoak aukeratutako hautagaia Carles Puigdemont ezin izan dute presidente gisa izendatu, osoko bilkura bera ere ezin izan dutelako ospatu, mehatxuak mehatxu.

Kataluniako herriak hitz egin du, eta horren araberakoa izan behar du Legebiltzarraren eraketak, funtsesko ariketa demokratikoa eginez gero. Espainiako Gobernuak, ordea, demokraziaren joko arau oinarrizkoenak urratu ditu berriro, Legebiltzarraren zilegitasuna erasotzeaz gain, Kataluniako gehiengo sozial eta demokratikoaren erabakia ez baitu aitortu. Bide baketsu eta demokratikoetatik proiektu politiko guztiak defendagarriak direla entzun izan dugu behin eta berriz. Bada, Espainiak ez du erabakitzeko eskubidea ez onartzen, ez errespetatzen. Eta horretan bat egiten du PP, PSOE eta Ciudadanosek osatzen duten Erregimenaren hiruko berriak.

Etorkizuna kezkagarria da. Menpekotasun egoera iraunarazi edota areagotzea da Espainiako Estatuaren eskaintza. Alternatiba bakarra dago horren aurrean: herri bezala burujabetza eskuratzeko estrategia bat abian jartzea. Gehiengo sozial zabal bat dago prozesua bultzatzen eta sostengatzen, eta bide horretan jarraitzeko mobilizazioa tresna baliagarria da oso.

Euskal Herriko kasuan, erronka ezkerretik burujabetza prozesua sustatzean datza. Horretarako, erabaki berriak hartu eta aliantzak lantzeko unea da.
 

 

 

Siemens-Gamesako lanpostu-suntsiketaren aurrean enplegua defendatzea eta industria plan bat exijitzea dira gelditzen zaizkigun bide bakarrak

0
Atzo, urtarrilak 29, enpresak albiste bikotza jakinarazi zuen. Batetik, hurrengo otsailaren 5ean estatu osoan 235 langile kaleratzeko EEE bat aurkeztuko du UGT, CCOO eta ELA sindikatuekin lortutako akordioari esker. Enplegu galera handiena Euskal Herrian emango da, 130 langile ingururekin. Bestetik, Miranda de Ebron dagoen lantokia ixteko asmoa duela ere iragarri zuen. Honen ondorioz, bertan lan egiten duten 133 langileentzat iraungitzeko EEE bat aurkeztuko du eta estatuko beste lantokietan berkolokatzen “saiatuko” da. Guztira, ia 400 langileen lanpostuak kolokan daude.

Atzoko albistea ezagutu ostean, LABek Siemens-Gamesak nahi duen enplegu suntsiketaren aurkako jarrera berresten du. Agerikoak dira zuzendaritzaren gardentasunik eza eta fede txarra. Une berean, fusioa eman zenetik erakusten ari den inprobisazioan eta sinesgarritasunik ezan sakatzen ditu. Lehen aipatutako sindikatuentzat ere zaplasteko galanta da. Atzoko albisteak Siemens-Gamesak enplegua zein lan baldintzak erasotzen jarraituko duela erakusten digu.

Egoera honen aurrean, gelditzen zaizkigun bide bakarrak dira enplegua defendatzea eta industria plan bat exijitzea. Horrek bakarrik ekarriko du enpresak bere estrategia aldaaraztea. Egoeraren larritasuna ikusirik, sindikatu hauen jarrera soilik uler daiteke lanpostuak defendatzeko borrokatzeari uko egin diotelako. LABek berriro ere UGT, CCOO eta ELA sindikatuei dei egiten die enplegua defenda dezaten.

 

 

 

Garbiketako langileek Bizkaiko Aldundiak finantzatutako formazio programa bat zuzentzeko eskatu dute, sexista delako

0

Bizkaiko Foru Aldundiko zentroak garbitzen dituzten Garbialdiko langileek asteak daramatzate euren eskubideen defentsan mobilizatzen, eta orain arte aldundiko arduradunen artean inork ez du euren egoeragatik interesa erakutsi. Gaur, elkarretaratze bat egin dute berriro, eta horren baitan kokatu dute gaurko eskaera.  Hain zuzen ere, aipatutako programa Integrando Fundazioak eskaintzen du.

Formakuntza plana -kontrataziorako konpromisoa eta Lanbide eta Eusko Jaurlaritzak ziurtatutako titulazio ofiziala eskaintzen duena- Eraikin eta Lokalen garbiketan trebatzeko kurtso batean datza, emakumeei soilik zuzendua.

LAB, ELA, UGT, CCOO eta ESK sindikatuok mota honetako programek genero estereotipoak berretsi egiten dituztela salatu dugu. Emakumeen curriculumak garbiketa zerbitzua eskaintzera zuzenduak egotea genero rolak eta lanaren banaketa sexuala betikotzera laguntzen dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak lan merkatuaren eredu diskriminatzaile bat bultzatzen ari da, non langileen posizio soziala eurek duten generoaren arabera ezartzen den. Horrela, emakumeei ogibide espezifiko batzuk esleitzen zaizkie: garbiketa eta zaintza-lanak, kasu; partzialitateak gogor jo eta soldatak bereziki baxuak diren sektoreak, alegia. Administrazioak, publikatzen dituzten programei dagokionez erantzukizunez jokatzeaz gain, egiten duten ahaleginarekin egunero pairatzen dugun genero-arrakala iraultzeko eredugarri izan beharko lirateke, eta ez da horrela gertatzen.

Beraz, formakuntza eskaintza honen zuzenketa eta berau modu zuzen eta inork diskriminatu gabe argitara dadila exijitzen dugu.
 

 

 

Arabako Foru Aldundiko Epea / OPE DIputación Foral de Araba

0

Atxikituta, AFAko administrarien EPErako LABeko AFAko atal sindikaletik eginiko gaitegia atxikitzen dizuegu.

Dirudienez, badira hainbat artikulu eguneratuta ez daudenak. Itxoiten ari gara ia AFAtik zuzentzen duten eta publikatzen duten. Beraz, adi egon AFAko webgunera, aldaketak egon daitezke. Jarraian dituzue artikuluak eta eragindako normatiba (atxikitzen dizuegu normatiba hori ere):

Informazio gehiago lortzeko, AFAko LABeko atalk sindikalera zuzendu bi email hauetara zure zalantza bidaliz:

sindicatolab@araba.eus
eperezdeanda@araba.eus

Artikuloak eta  eragindako arautegia
-Tema 29- Norma Foral General Tributaria- Artículo 112 –

-Tema 31- Norma Foral IRPF- Artículos 79 y 83 –

-Tema 32- Norma Foral Impuesto de Sociedades- Artículos 2 y 3 –

-Tema 33- Norma Foral IVA- Artículos 2 y 20 –

-Decreto Normativo de Urgencia Fiscal 2/2018, del Consejo de Gobierno Foral de 11 de septiembre de 2018 ( Publicado en el BOTHA nº108 de 19 de septiembre de 2018) –

-Decreto Normativo de Urgencia Fiscal 3/2018, del Consejo de Gobierno Foral de 23 de octubre de 2018 ( Publicado en el BOTHA nº 125 de 31 de octubre de 2018) –

-Norma Foral 1/2019, de 16 de enero, de modificación de la Norma Foral 33/2013 del IRPF ( Publicado en el BOTHA nº 15 de 4 de febrero de 2019) –

ARAUTEGIA

Temario General Grupo C Administrativo. Oposiciones DFA 2019.pdf
Temario Específico Grupo C Administrativo. Oposiciones DFA 2019.pdf
DNUF 2.2018 Adaptacion de la normativa tributaria alavesa.pdf
DNUF 3.2018 Adaptacion de la normativa tributaria alavesa.pdf
Norma Foral 1.2019 Modificación de la Norma Foral 33.2013 de IRPFC.pdf

______________________________________________________________________________________________________________________________________________

Se adjunta el temario elaborado por la Sección Sindical para preparar la oposición de Administrativos convocada por la DFA
Existen varios artículos de la normativa del temario que parece no están actualizados. A esperas de que desde la DFA publiquen las modificaciones correspondientes, hay varios artículos a tener en cuenta que podrían sufrir modificaciones o no estar actualizados para su estudio. Abajo tenéis los artículos y la normativa afectada (también se adjunta dicha normativa):

Para obtener más información dirigíos a la sección sindical de la Diputación Foral de Araba enviando un mail a estas dos direcciones.

sindicatolab@araba.eus
eperezdeanda@araba.eus

Los artículos y la normativa afectada

-Tema 29- Norma Foral General Tributaria- Artículo 112 –

-Tema 31- Norma Foral IRPF- Artículos 79 y 83 –

-Tema 32- Norma Foral Impuesto de Sociedades- Artículos 2 y 3 –

-Tema 33- Norma Foral IVA- Artículos 2 y 20 –

-Decreto Normativo de Urgencia Fiscal 2/2018, del Consejo de Gobierno Foral de 11 de septiembre de 2018 ( Publicado en el BOTHA nº108 de 19 de septiembre de 2018) –

-Decreto Normativo de Urgencia Fiscal 3/2018, del Consejo de Gobierno Foral de 23 de octubre de 2018 ( Publicado en el BOTHA nº 125 de 31 de octubre de 2018) –

-Norma Foral 1/2019, de 16 de enero, de modificación de la Norma Foral 33/2013 del IRPF ( Publicado en el BOTHA nº 15 de 4 de febrero de 2019) –

NORMATIVA
Temario General Grupo C Administrativo. Oposiciones DFA 2019.pdf
Temario Específico Grupo C Administrativo. Oposiciones DFA 2019.pdf
DNUF 2.2018 Adaptacion de la normativa tributaria alavesa.pdf
DNUF 3.2018 Adaptacion de la normativa tributaria alavesa.pdf
Norma Foral 1.2019 Modificación de la Norma Foral 33.2013 de IRPFC.pdf


ARABAKO FORU ALDUNDIKO EPEetan ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA MARTXOAREN 5EAN ZABALTZEN DA ETA APIRILAREN 2AN ITXI EGINGO DA.

Informazio guztia ARABAKO FORU ALDUNDIKO EMPLEGU PUBLIKOAREN ATARIAn duzue:

http://www.araba.eus/PortalEmpleo/EP_Convocatoria/FPEP3201convocatoriasOEP.asp

Gaitegia prestatzen ari gara. Prest dugunean abisatuko zaituztegu web honen bitartez nola lortu ahal duzuen.

——————————

EL PLAZO DE PRESENTACIÓN DE SOLICITUDES PARA PARTICIPAR EN LAS OPES DE DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA 2017-18 SE ABRE EL 5 DE MARZO Y SE CIERRA EL 2 DE ABRIL.

Toda la información la podéis encontrar EN EL PORTAL DEL EMPLEO PUBLICO DE DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA:

http://www.araba.eus/PortalEmpleo/EP_Convocatoria/FPEP3201convocatoriasOEP.asp

Estamos preparando el temario. Cuando lo tengamos, publicaremos en esta web cómo conseguirlo.
 


Arabako Foru Aldundiak 2017-18 EPEei buruzko azken informazioa publikatu berri du.

Honako lokarrian duzue informazioa:

http://www.araba.eus/PortalEmpleo/EP_Convocatoria/FPEP3201convocatoriasOEP.asp

Oinarri espezifikoak eta oinarri orokorrak agertzen dira eta azterketak egiteko aurreikusi dituzten datak.

Izena emateko epea laster zabalduko da.

Oinarri espezifikoetan administrarien BEHIN BETIKO gaitegia agertzen da. Kontuz ibili, orain aste batzuk publikatu zuten behin behineko gaitegia txarto zegoen eta berri hau kontuan hartu beharrekoa da, izan ere aurrekoa ez zegoen egokituta administrariei eskatu beharreko jakintza mailarari.

LABetik baloratzen ari gara zer motako laguntza ematea oposatzaileei. Horren inguruan informatuko zaituztegu

Informazio zehatzagoa nahi baduzue, Arabako Foru Aldundiko Atal Sindikalera zuzendu:

sindicatolab@araba.eus

—————–
 
La Diputación Foral de Álava ha publicado las bases Generales y específicas de las OPEs 2017-18
La información la podéis encontrar en el siguiente enlace:

https://www.araba.eus/PortalEmpleo/EP_Convocatoria/FPEP3201convocatoriasOEP.asp

Se trata de las Bases Generales y Específicas, incluidos los temarios, y las fechas de realización de exámenes previstas.

El periodo de inscripción se abrirá en breve.

En las bases específicas aparece el temario DEFINITIVO de administrativa/os. Tened en cuenta este temario y no el provisional que sacaron hace unas semanas. El anterior no estaba adecuado al nivel de conocimientos exigidos para puestos de dicha categoría.

Desde LAB estamos valorando qué tipo de ayuda ofrecer a las personas opositoras. Os iremos informando sobre ello.

Si queréis información más concreta, dirigiros a la dirección de la Sección Sindical de LAB de Diputación Foral de Araba:

sindicatolab@araba.eus


ADMINISTRARIENTZAKO GAITEGIAK [PDF]
Honekin batera Arabako Foru Aldundiko 2017ko eta 2018ko EPEen azken informazioak bidaltzen dizkizuegu. Batetik, plaza kopuru osoen koadroa eta bestetik administrarien behin behineko gaitegia. Informazio guztia Arabako Foru Aldundiko Enplegu Publikoaren portalean duzue. Izena emateko epea oraindik ez da zabaldu, izan ere oinarri orokorrak eta espezifikoak ez dira publikatu. Laster izango da, beraz, adi egon.

http://www.araba.eus/PortalEmpleo/EP_Convocatoria/FPEP3301detalleConvOEP.asp 

———-

TEMARIO ADMINISTRATIVOS y ADMINISTRATIVAS [PDF]
Adjuntamos la última información sobre las OPEs 2017 y 2018 de la Diputación Foral de Álava. Por una parte, el cuadro completo de las plazas ofertadas. Por otra parte, el temario provisional de la OPE de administrativas/os que ha publicado Función Pública. Toda la información está en el Portal de Empleo Público de la Diputación Foral de Álava. El plazo de inscripción todavía no está abierto porque están pendientes de aprobarse las bases generales y las específicas, de momento han adelantado el temario. En breve se abrirá el plazo de inscripción.  

http://www.araba.eus/PortalEmpleo/EP_Convocatoria/FPEP3301detalleConvOEP.asp


ARABAKO FORU ALDUNDIAK 2017, 2018 ETA 2019KO LEPAK GARATZEKO ASMOA DU
HEMEN KLIKATU INFOA IRAKURTZEKO
——-
LA DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA QUIERE DESARROLLAR LAS OPES 2017 Y 2018 EN 2019
CLIKAD AQUÍ PARA LEER LA INFO