2026-02-15
Blog Page 808

Hezkuntza kalitatea hobetu nahi bada, langileen bizi eta lan egiteko baldintzak hobetzea ezinbestekoa da

Gaur greba eguna egin dugu EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeetan, %70eko jarraipenarekin, LAB, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuok deituta. Langileek manifestazioak egin dituzte Donostia, Gasteiz eta Bilbon, lan hitzarmen berri baten alde.

LAB sindikatutik gogor kritikatu nahi dugu KEren eta AICE-IZEAren jarrera. Aurreko azaroaren 29an sindikatu guztiok negoziazio mahaitik altxatu ginen, 36 mahai negoziatzaile egin ostean. Ordutik ez dugu mahi negoziatzailerik izan.

36 mahai horiek 2010etik hona burutu dira. Beraz 8 urte daramatzagu lan hitzarmen berri bat saiatzen adosten. 8 urte luze hauetan Patronalek estatuko lan hitzarmena eta murrizketak inposatu zizkiguten Gizarte Ekimeneko langileei. Orduan epaile batek arrazoia eman zigun eta 5 greba
egin behar izan genituen gurea zena berreskuratzeko.

Murrizketen urteetan ikastetxeetan handitzeko lanak egin diren
bitartean, langileok soldata murrizketa eta lan karga gehiago izan ditugu eta 0-3ko langileek eta Hezkuntza laguntza espezialistek soldata eta lan baldintza prekarioenetarikoak dituzte.

Izan ere, azpikontratatuta dagoen langileen errebertsioan aurrerapausuak eskatzen ditugu, administrazioko pertsonalen ordu murrizketa, DBH eta 2ko ekiparazioa eta lanbide heziketako erregulazioa.

Hezkuntza kalitatea hobetu nahi bada, langileen bizi eta lan egiteko baldintzak hobetzea ezinbestekoa da.

Hori dela eta, LABek KEri eta AICE-IZEAri ardura eta mahai negoziatzailea benetako edukiekin deitzea eskatzen die. Edukiak egonez gero, LABek demostratu du langileei eta hezkuntzari onurak ekarriko dizkion akordioetara heltzeko prest dagoela; haurreskolak, sukalde eta garbitzaile eta Heziketa berezian, kasu.
 

 

 

Interes ekonomikoen gainetik, langileen segurtasuna, osasuna eta bizitza bermatzearen alde egiten dugu

Gaur, martxoak 20, langile bat hil da Arteako IMG, Industria de mecanizados Germany S.A. enpresan, altueratik erorita.

Lehenik eta behin LAB sindikatutik gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu bere senide, lagun eta lankideei, momentu gogor honetan.

Nola liteke urtea hasi denetik 16 langile hil izana lan istripuan Euskal Herrian?

Gure ustez lan munduaren prekarizazioaren ondorio da lan munduan bizi dugun sarraski etengabea, laneko heriotzak prekarietatearen adierazpen ankerrena dira.

Egoera hau ekidin daiteke gaur egungo lan baldintza txarrak aldatzen baditugu, horretarako interes ekonomiko gainetik langileen segurtasuna osasuna eta bizitza bermatu behar dira.

Azkenik dei egiten dugu langile klaseari antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzea.
 

 

 

Altsasuko gazteei elkartasuna erakutsiko diete, ostiralean, Bilbon

0

Manifestazio zaratatsu batera deitu dute martxoaren 23rako. Eliptika plazatik irtengo da, 20:00etan. Hain zuzen ere, hainbat eremuko lagunak batu egin dira deialdia egiteko. "Altsasuko gazteen epaiketaren testuinguruan, eurek mobilizazio eskaera luzatu eta guk enplazamenduari heldu eta, Bilboko jendarte osoari zabaldu nahi diogu, basakeria honen aurrean mobilizatzearen premia", adierazi dute.
 

 

 

Tubacexeko zuzendaritzaren, ELA eta CCOO sindikatuen eta independenteen arteko akordioaren aurka gaude

0
LABen sail sindikalak Tubacexen uste du akordio hau onartzeak atzerakada berria dakarrela, eta horrengatik, ezetza emango diogu, bihar, martxoaren 21eko langileen batzarrean.

Aurreko hitzarmena negoziatu zenetik (2013-2016) irabazi itzelak izan ditu enpresako Zuzendaritzak, beti ere, langileen lan baldintzen kaltean.

Horregatik LABek, hitzarmen honetan honako edukiak babestu ditu: aukera berdintasunen hobekuntzan oinarritutako plataforma, behin-behinekoek jasan behar izaten duten behin-behinekotasuna eta mugikortasuna modu objektibo batez geldiaraztea, aurreko hitzarmenean ezartzen zen lan-malgutasuna geldiaraztea, aparteko orduen gehiegikeria geldiaraztea eta langile guztiok geure lanarekin sortu dugun aberastasuna zuzentasun handiago batez banatzearen alde egitea.

Horrengatik diogu hitzarmen hau ez dela batere ona Tubacexeko langileentzat, azken 4 urteotan bizi izan ditugun egoerak ez dituelako konpontzen. Hala ere, ELAren eta CCOOren sail sindikalek eta independenteek ziurtatzen dute beraiek ondo ari direla, eta hori, guk behintzat, ez dugu zalantzan jarriko.

Zuzendaritza batek akordio hau txalotzen duenean, bake soziala eta haren enpresa proiektua garatzen irauteko gaitasuna bermatzen diola baieztatzen duelako, horrek adierazten digu zerbait txarto egiten ari garela (ez deritzagu txarto enpresa batek haren proiektua garatu nahi izateari), baizik eta Tubacexi dagokionez, duela 10 urte baino gehiago, gai garrantzitsu guztiei buruzko negoziazioak, akordioak lortzekotan, inbertsioen xantaiepean egiten direlako. Hitzarmen honen negoziazioa horren adierazgarria izan da.

Sinatu duten sindikatuek esan digute lau urteko epean 25 milioi euro inbertituko dituela enpresak. Eta guk galdetzen diegu. Zertan inbertitu behar dute? Gure lan baldintzak hobetuko dituzte? Behar adinakoa izango da inbertsio hau? Tamalez, galdera horiek ez dute erantzunik.
 

 

 

Modu positiboan baloratzen dugu Bizkaiko eraikin eta lokalen hitzarmena sinatu izana

0
Bizkaiko eraikin eta lokalen hitzarmeneko garbiketako akordioa sinatu dute. Aurreakordioa sinatu zeneko iritzi bera du LABek; hain zuzen ere, modu positiboan baloratzen dugu hitzarmena sinatu izana, eta langileei prozesuan erakutsitako konfiantza eta babesa eskertu nahi diegu. Hitzarmena defendatzea dagokigu orain. Eta eginkizun hori betetzeari ekingo dio LABek, kaleetan zein lan-zentroetan.

Patronalak egindako azken eskaintza, negoziazioaren hasieratik LABek aldarrikatzen zituen eskaeretara gerturatzen zen behingoz: soldata igoerak KPIra lotuta egotea, alegia.

• 2018 %3 (%0,3+%1,6+%1,1)
• 2019 KPI
• 2020 KPI

Gainera, inaplikazio klausula berriak –enpresak hitzarmenean jasotako baldintzak aplikatzeari utzi nahi izanez gero jarraitu behar duen prozedura zehazten duen klausula– modu eraginkorrago batean babesten ditu langileak.

2012. urteko lan-erreformak inaplikazioa gauzatzeko bidea erraztu egiten enpresei; horregatik, hitzarmena eta bertan jasotzen diren hobekuntzak blindatzea ezinbesteko baldintza izan zen hasiera-hasieratik LABentzat sinadurarako.

Azkenik, ultraaktibitatea 36 hilabetetara luzatu egin da. Ultraaktibitatea, hitzarmenaren indarraldia amaitu eta berau aplikatzen jarraitzeko ezartzen den epea da. LABek, negoziazio honetan irabazteke gelditu diren alderdiak borrokatzeko aprobetxatuko duen denbora.

LABek, prozesu honetan erakutsi duten konfidantza eta babesa eskertu nahi die langileei beste behin ere; 2014tik soldatak izoztuak bazituzten ere, sindikatuaren aldarrikapenekin bat egin dutelako eta euren lan- baldintzen prekarizazioa suposatuko lukeen hitzarmen bat sinatzearen aurka azaldu dira, igoera-tranpak ezkutatzen zituzten proposamenak salatu eta atzera bota dituzte. Duintasunaren eredu izan dira langileak.
 

 

 

Arabako eskuhartze sozialeko hitzarmena bete ez dutela salatu dugu Gasteizko Legebiltzarrean

Sektoreko langileek ordezkaritza batek agerraldia egin zuen atzo, Gasteizko Legebiltzarreko Lan eta Justizia Batzordean, Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailak Arabako eskuhartze sozialeko hitzarmena bete ez duela adierazteko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Enplegu Sailak, lehiaketa publikoaren bidez, zerbitzu publikoen pribatizazioaren aldeko jarrera berretsi du, oraingoan, Justiza konponarazleko zerbitzua berriro lizitazioa atereaz. Gainera, lizitazioan ez da zerbitzu hau ematen duten langileen subrogazioa jasotzen, eta lan-araudia eta aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa bera betetzen ez da. Hori guztia salatu genuen atzo batzordean. Agerraldia egin bitartean, hitzarmena sinatu dugun LAB, ELA, CCOO, ESK eta UGT sindikatuok elkarretaratze bat egin genuen Legebiltzarraren kanpoaldean.

Justizia konponarazle zerbitzua berriro ere enkante publikoan ateraz, Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Lan Sailburua zerbitzu publikoen pribatizazioaren alde berretsi da.

Hori nahikoa ez balitz, enkantean zerbitzuan orain arte egon diren langileen subrogazioa ez da jasotzen, lan araudia eta dagokion lan hitzarmena urratuz.

Bizkaiako, Arabako eta Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko hitzarmenetako batzorde paritarioek urraketa larria honen aurrean, Sailburu berari gertatutakoa komunikatu zioten eta enpresa esleipendunek orain arte zerbitzuan jarduten ziren langileen subrogazia bermatzea eskatu zuten.

M.ª Jesus San Jose Lopez andereak, Justizia eta Lan Sailburuaren kontseilariak, urraketaren aurrean gorrarena egin zuen, jarrera iheskoarra eta axolagabea agertuz. Zerbitzua aldatua izan dela argudiatu du, jarduera hori Esku Hartze Sozialeko lan hitzarmenaren eremu funtzionalaren baitan ez dagoela jasota adierazi zuen eta ondorioz, ez dagoela derrigortua orain arte lanean jarduten diren langileen lan egonkortasuna eta lan eskubideak bermatzen duen klausularik aplikatzera.

ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek, zerbitzu publikoen pribatizazioak sortzen dituen kalteak eta ondorioak salatu nahi ditugu berriro ere. Hitzarmen Kolektiboaren urraketa ematen da, hau da, langileen lan eskubideen urraketa, Eusko Jaurlaritzak duen jarrerarekin langileak babesik gabe usten dituztela eta publikoki salatu nahi dugu lan araudia urratzen ari dela.

 

 

 

Martxoaren 22an Gasteizko Legebiltzarraren aurrean mobilizatzeko deia egin dugu, 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren alde

Ikusiko dugu ea Euskal Herrian lor daitekeen Espainiako Legebiltzarrean, Toledoko Hitzarmenarekin, lor ez daitekeena. Zentzu honetan, babes sozialerako eta Gizarte Segurantzako sistema propio bat ere aldarrikatzen dugu, lege ahalmen guztia izateko, orain eta etorkizunean, pentsio duinak bermatu ahal izateko.

Martxoaren 22an Gasteizko Legebiltzarraren aurrean mobilizatzeko deia egin du LABek, 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren alde

Euskal pentsionistek 1.080 euroko gutxieneko pentsio duina izango dute jokoan martxoaren 22an, Gasteizko Legebiltzarrean

Martxoaren 22a, egun garrantzitsua izango da EAEko milaka pentsionistentzat, egun horretan agerian geratuko baita politikariek benetan babesa edo bizkar ematen ote dieten.

Martxoaren 17ko manifestazio jendetsuen ostean, udaletxeetan astelehenetan eta otsailaren 22an egindako mobilizazioak ere gogoan, kalera ateratzen ari diren milaka pentsionista horien aldarrikapenetako bat eztabaidatuko dute Gasteizko Legebiltzarrean. Espero dezagun adostasuna lortzea.

Urte asko dira Euskal Herriko pentsionisten plataformek aldarrikapen hori planteatu zutela, Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako 71.724 sinaduren babesarekin. Aldarrikapen hau pentsionisten elkarte guztiek bere egin dute. Izan ere, 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren aldarria nagusi izan baita mobilizazioetan.

Ostegunean ikusiko dugu ea alderdi politikoek, pentsionistak babesten dituztela dioten horiek, babes hori egia bihurtzen duten euren eremuan, Legebiltzarrean, edo kontrakoa gertatzen den eta bizkar ematen dieten, askotan egin bezala.

Horrenbestez, deialdi bikoitz bat egiten dugu. Alde batetik, Euskal Herriko pentsionisten plataformek egingo duten elkarretaratzera deitzen ditugu pentsionistak, Gasteizko Legebiltzarraren kanpoaldean egingo duten mobilizaziora, 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren defentsan. Bestalde, ordezkari politikoei ere egiten diegu dei, pentsionista behartsuen edo aipatutako gutxieneko pentsioarekin bizitza duina izateko aukera luketen pentsionisten alde egingo duten horiei. Urte mordoa eman dute pentsionistek lanean, eta, zoritxarrez, asko ezin dira hilabete bukaerara iritsi edo ezin dute berogailua ere piztu.

Ikusiko dugu ea Euskal Herrian lor daitekeen Espainiako Legebiltzarrean, Toledoko Hitzarmenarekin, lor ez daitekeena. Zentzu honetan, babes sozialerako eta Gizarte Segurantzako sistema propio bat ere aldarrikatzen dugu, lege ahalmen guztia izateko, orain eta etorkizunean, pentsio duinak bermatu ahal izateko.

LABeko Helduak eta Pentsionistak arloak bat egiten du aldarrikapen hauekin guztiekin, urte hauetan egin dugun moduan, eta dei egiten dugu kalera irtetzen jarraitzeko, aldarrikapenak erdietsi ahal izateko. Datorren martxoaren 22an, ezin dugu aukera desaprobetxatu. Kalean egon behar dugu.
 

 

 

Garbialdiko langileek enpresaren egoitzaren aurrean egin dute protesta

0

Bizkaiko Foru Aldundiko eraikinen garbiketaz arduratzen diren langileek elkarretaratze zaratatsu bat egin dute gaur Trapagan, Garbialdik azpikontratak bertan duen egoitzaren aurrean. Enpresaren bulegoetara igotzen saiatu dira, baina atea parez pare itxi diete, eurekin ez dutela ezer hitz egiteko argudiatuz. Astero ari dira mobilizatzen langile hauek, baina, orain arte, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egin izan dute.
 

 

 

Elkarretaratze bat egin dugu Bilbon, BBVAren aurrean, SAT sindikatuari elkartasuna adierazteko

0

Joan de apirilaren 1ean, Sindicato Andaluz de Trabajadores sindikatuko (SAT) kideek Cerro Libertad izeneko eremua okupatu zuten, BBVAk erabilerarik gabe zuen orube bat. Bada, gaurko, kaleratze agindua zuten. Hori dela eta, Hainbat sindikatu eta gizarte eragilek elkartasun elkarretaratze bat egin dugu Bilbon, BBVAko egoitzaren aurrean.