Greba mugagabean daude Erandioko helduen egoitzako langileak, eta gaur auto karabana bat egin dute zuzendaritzaren jarrera salatzeko eta diskriminazioari amaiera jar diezaion eskatzeko.
Greba mugagabean daude Erandioko helduen egoitzako langileak, eta gaur auto karabana bat egin dute zuzendaritzaren jarrera salatzeko eta diskriminazioari amaiera jar diezaion eskatzeko.
Ordutegi komertziala zabaltzearen bidez, halako dendek herri eta auzoetako merkataritza sektorea kaltetzen dutela azpimarratu dugu. Merkataritza eredu honen bitartez langileen lan baldintzak okertzen dituztela gaineratu dugu, "esplotazioaren adierazle" direlako. "Barakaldon ireki dute lehen "Dia&Go". 8:00etatik 23:00etara irekitzeko asmoa zuten, baina, borroka sindikalari esker, salaketari esker, 10:00etan zabaltzea lortu dugu", jakinarazi dugu, eta azarorako Bilbon beste "Dia&Go" bat zabaldu nahi dutela ohartarazi dugu.
Atxiloturiko pertsonak 70 urtetako emakume baten etxegabetze agindua gelditzen saiatzen ari ziren; pertsona guztiek duintasunez bizi ahal izateko etxebizitza bat izateko daukagun eskubidea defendatzen ari ziren.
Legako faxistek eta 5 Izarren mugimenduak osatzen duten Italiako gobernu ultraeskuindarrak ez dauka langile klasea erasotzeko inolako konplexurik, ezta hau defendatzen dutenak atxilotu eta espetxetzareko ere.
LAB sindikatutik 70 urtetako emakume honen kontrako etxegabetze agindua salatzen dugu. Pertsona orok dauka bizitza duin bat garatu ahal izateko eta etxebizitza duin bat izateko eskubidea eta eskubide hau ezin da prekarietatera, bazterketara eta probezira kondenatzen gaituen elite ekonomiko baten interesen menpe egon.
Bukatzeko, Giacomo, Federico, Leo eta Fede-ren berehalako askatasuna exijitzen dugu, ez baitute inolako deliturik egin. Haien delitu bakarra lapurtu nahi diguten etxebizitza bat izateko daukagun eskubide unibertsala defendatzea izan da. Injustiziaren aurrean justizia defendatzea inoiz ez da delitua izango langile klasearentzat.
Irailaren 28 honetan, “Abortuaren despenalizazioaren aldeko borrokarako eguna” den honetan, LABetik gure elkartasuna eta babes osoa helarazi nahi diegu munduan zehar gure gorputzetan erabakitzeko eskubideen alde borrokan dauden gure ahizpa guztioi.
Puerto Ricon, oraintxe bertan eskubide hau murriztu nahi duten neurrien kontra ari dira borrokan, non eta Puerto Ricon! 50. hamarkadan baimenik eman ez zuten emakumeen gorputzetan pilula antikontzeptiboaren entseguak egin zituzten herrialdean, min sendaezinak eraginez eta esterilizazio masiboak eginez ere…
Argentinan, gure gorputzetan erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio erraldoiak egin ostean, kongresuaren onarpena lortu bazen ere, gerora senatuak atzera bota du neurria.
Guatemalan, nahigabeko abortuak espetxe zigorrarekin ordaintzea ekarriko lukeen legea eztabaidatzen ari dira, honez gain abortatzeagatik zigorra handitzea eta sexu-aniztasunerako hezkuntza debekatu ere nahi duena.
El Salvadorren, abortatzeagatik 30 urteko espetxe zigorra ezarri da, nahigabekoa izan ala ez, emakumearen bizitza arriskuan egon ala ez, haurdunaldia jazo den inolako baldintzarik kontuan hartu gabe. Ez dago espetxeratuen artean pobrea ez den emakumerik eta, egun, hogei emakumetik gora dira arrazoi horregatik preso daudenak.
Nikaragua, Honduras, Andorra, Malta… Amerika Latinatik (Kuba bezalako salbuespen gutxirekin), Afrikan zehar, Asia zeharkatuz, Europara eta Euskal Herrira iritsi arte… zerrenda amaiezina den neurrian dira nekaezinak emakumeen borrokak. Oso urriak dira arrazoia edozein izanda abortua onartzen duten herrialdeak, eta are eskasagoak guk aldarrikatzen ditugun baldintza guzti horiek betetzen dituztenak: libre, segurua eta emakume guztiontzat eskuragarri.
Abortua zigortzeak ez du abortua saihesten, baizik eta gure bizitzak arriskuan jarri, klandestinitatean egitera behartzen gaituelako, segurtasun zein bermerik gabe.
Gure gorputzek gudu zelaia eta txanpon truke izaten jarraitzen dute. Gure haurdunaldia boluntarioki etetea debekatuz, zein antisorgailuak eskuratzeko trabak jarriz, jaiotza tasa sustatuz, seme alaba gehiago izateko asmoa burutik kenduz edota ugalkortasun tratamenduak erabiltzera animatuz… Izan bata ala bestea, botereak beti erabili izan du gure gorputzen gaineko kontrola euren politika atzerakoiak inposatzeko, botoak lortze aldera edo eliza katolikoa bezalako sektore tradizionalak erakartzeko, gure eskubideen kontrakoak diren sektore horiek, hain zuzen.
Guk argi diogu ez dela demokraziarik egongo gure gorputzen gaineko erabakiak libre hartzeko eskubidea bermatzen ez den arte. Eta eskubide horren alde borrokan ari diren emakume guztiok txalotzen ditugu.
Egun honetan Puerto Ricoko gure ahizpek “Campaña Nacional para el Aborto Libre, seguro y accesible en Puerto Rico” egitasmoan aipatzen dituzten hitzak gureak egin nahi ditugu: “Mitoek, desinformazioek eta sinesmen moral fundamentalistek diotenaren kontra arbuiatuz, baldintza egokietan eta eskuratzeko murrizketarik gabe egiten diren abortuek bizitzak salbatzen dituzte. Abortatzeko eskubidea debekatzea edo murriztea atzerapauso bat da, abortu klandestinoa sustatzea dakarrelako, emakumeon bizitzak arriskuan jartzen dituen beste hainbat praktiken artean. Gure proposamenak, beti izan den moduan, honakoak dira, ikastetxetan sexu-hezkuntza integrala sustatzea, abortua prebenitzeko sorgailuak eskuratu ahal izateko askatasuna eta abortua legala izatea, heriotzak ekiditeko. Emakumeok, beste edozeinek bezala, gure gorputzen gaineko eskubidea babesten eta defendatzen dugu, genero ekitatea dagoen edozein jendarte demokratikoan izan behar lukeen oinarrizko eskubidea baita”.
Larunbat honetarako, irailak 29, ekitaldi "berezi eta historiko" bat iragarri du Gure Esku Dagok, Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren urteurrenaren harira. Hain zuzen ere, erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak ekitaldi bat antolatuko du Gernikan, demokraziaren defentsan eta Kataluniari, preso politikoei, exiliatuei eta errepresaliatuei eta haien senideei elkartasunez. Gernikan batu nahi dituzte Euskal Herriko eta Kataluniako eragile politiko eta sozialak zein erabakitzeko eskubidearekin bat egiten duten herritarrak, eta tartean izango da LABeko ordezkaritza bat, sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu buru duela.
Hala, edozein herrik bere etorkizunaz erabakitzeko duen askatasunaren aldeko mezua zabalduko dute larunbatean, Euskal Herriaren askatasunaren ikur den leku sinboliko batetik, Gernikatik. Kataluniara ez ezik, Gure Esku Dagok mundura ere zabaldu nahi du mezua: askatasuna erabakitzea da. Ekitaldi nazionala 17:30ean hasiko da, Astra kanpoaldean.
Turismoaren Nazioarteko egunaren harira LABek egindako adierazpena:
Gaur egun kapitalaren mendeko turismo eredua gorputzak, lurraldeak eta iruditegia kolonizatzeko ezarri den aurrerabidea da, adreiluak utzitako zuloa estaltzea helburu duen garapen eredu neoliberala. Gure gizartea eraldatzeko gaitasuna duten turistifikazio prozesuak bizitzen eta elikatzen ari gara Euskal Herriko herri, hiriburu eta inguruneetan.
Turistifikazio prozesuen bidez bizitzaren garestitze orokorra gertatzen ari dela ukaezina da. Prekarizazioaren areagotzea eta etxebizitza eskubidearen murrizketa dira bereziki jendartean kezka eragin duten ondoriorik lazgarrienak. Egun gazte, prekario, emakume, langabetu diren sektore pobreenek euren eguneroko ogia bideratzen dute bizitzaren garestitzea ordaintzera. Bizitzaren garestitzea ordaindu ahal izateko beste ematen ez duen enplegua sortzen baitu turismoaren industriak: lanaldi tenporal eta prekarioak dira, kualifikazio baxukoak, beltzean, langilearen eskubiderik oinarrizkoenen urraketa etengabean, antolatu eta sindikalizatzeko eskubiderik aitortzen ez duena.
Komertzio lokalaren eraldaketa, eta horrekin lotutako kontsumo ereduaren eraldaketa, besteak beste eskaintzaren homogeneizazioagatik, kale eta plazen masifikazioa eta saturazioa, pribatizazio masiboak, turista masarentzako harrera, mugimendu eta egonaldia bermatzeko eraikitzen eta irekitzen ari diren azpiegitura guztiak, kutsadura eta zaborren sorrera, herriaren kultur eta ingurumen ondarearen zein identitatearen zapalkuntza eta ustiaketa… eta beste hainbeste zerrendatu ditzakegun ondorioak.
Bizitza bere osotasunean baldintzatzen duen turismoan oinarritutako garapen ereduaren aurrean, kapitalaren ofentsiba gordin honen aurrean, herri eta hirietan sortu diren su txikiekin batera LABetik turismo jasangarriaren alde eta herritarron eskubide sozialen alde, bizitza erdigunean jarriko duen gizarte eta garapen eredua aldarrikatzen jarraituko dugu.
Oraindik euskal pentsiodunen aldarrikapen garrantzitsuak geratzen dira lortzeko, hala nola, 1.080 eurotako gutxieneko pentsioa, emakumeen pentsioen jasaten duten arrakala edo Euskal Herrirako Babes eta Gizarte-Segurantzako Sistema Propioa, orain eta etorkizunean pentsio publikoak bermatuko dituena. Hauek pentsiodunentzako erronka izaten jarraitzen dute, LABek ere defendatzen dituenak. Hortaz, mobilizaziorako deia egiten dugu hauek lortu arte, datorren urriaren 1etik hasita, Adinekoen Nazioarteko Egunean.
Zerbitzuko langileak Bilboko Euskalduna Jauregian elkarretaratu dira gaur, Euskal Osasun Zerbitzuaren 35. urteurrenaren ekitaldian.
Osakidetzako Emergentziak zerbitzuko langileak Bilboko Euskalduna Jauregian elkarretaratu dira. Osakidetzaren Emergentziak zerbitzuko Langileen Batzordeak, LAB, ELA, CCOO, SATSE, ESK, SME eta UGT sindikatuekin batera, mobilizazioetara itzultzea erabaki du Osakidetzaren erantzun ezaren aurrean.
Mobilizazio etapa berri honetan, gatazkaren erantzule nagusiengana eramango dituzte protestak, Emergentzietako arazoak konponduko dituen negoziatzaile egoki bat lortzeko helburuarekin. Zentzu horretan, gaur arratsaldean elkarretaratze bat egin dute Euskalduna Jauregiaren aurrean, Osakidetzaren 35. urteurrenaren ekitaldian. Langileen gutunari erantzunik eman ez dionez, kongresu jauregira hurbildu dira Juan Carlos Soto Giza Baliabideetako Zuzendariari negoziazio-bilera bat eskatzeko.

“Zuzendaritzaren helburu bakarra negoziazio prozesua luzatzea izan da. Hamabi puntu baino gehiago negoziatu behar dira. Oraindik aldarrikapen historiko ugari konpontzear daude, hala nola egokia eta nahikoa den prestakuntza programa bat zehaztea, lanpostu ezberdinen balorazio objektiboa, zerbitzuaren neurrien berrezarpena… Laburbilduz, lan-prekarietatea murriztu eta euskal gizartearen eskaerei erantzuteko neurri sorta bat”, salatu dute sindikatuek.
Mobilizazio gehiago
Emergentzietako langileek beste mobilizazio bat egingo dute datorren urriaren 5ean, Gasteizen. “Protestak Eusko Legebiltzarrera eramango ditugu, gure egoera legebiltzarkideen aurrean salatu eta Jon Darpon Osasun sailburuari bidezko lan-baldintzak exijitzeko”.