2026-01-23
Blog Page 744

Langileon bizitza eta osasuna lehenetsiko duen eredua aldarritu dugu Iruñean

Azken hilabeteotan lan istripuetan bizitza galdu duten langile kopuruan eman den igoera salatzeko eta lanean ematen den prekarietateari aurre egiteko neurriak exijituz Iruñeako Nafar Gobernuaren egoitza aurrean elkartu gara gaur sindikatu ezberdinak.

Gaurdaino, 40 dira Euskal Herrian hildako langileak 2018an, Nafarroan 14, 9 azken hilabetean.

Lan istripu guztien atzetik lan baldintza kaskarrak daude (erritmo azkarrak, presioa, autoritarismoa… ) eta egoera guzti horiek gaixotasun ezberdinak sortarazten dizkigute eta hainbatetan heriotzera ere eramaten gaituzte.

LAB sindikatutik argi dugu, bizi eta lan duinak behar ditugu. Lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugu, indibidual familiar eta gizarte osoarena den lakra honekin bukatzeko bide bakarra borroka eta antolakuntza dira. Lan harremanen eta joku arauen aldaketa batetik etorriko da aldaketa, eredu berri bat gauzatu behar dugu, langileon bizitza eta osasuna lehenestuko duen eredu batean.

 

 

 

EuskoTren enpresa publikoak barne prozedura bat garatu du polizia frantsesak atxilotutako pertsona desplazatuak Hendaiatik Irunera garraiatzeko eta ondoren, noski, kalean uzteko

Europar Batasunaren osotasunean nagusitzen ari den politika neoliberalen aurpegirik gordinena ezagutu dugu beste behin ere. Frantziar estatuak pertsona migranteen atxiloketa baldintzak gogortu eta kanporaketak errazten dituen legislazio berria aplikatzen ari da damu barik.

Europako iparralderantz joateko pasabide honetan, Frantzia, mugen kontrol sistematikoaren bidez errefuxiatuei sarbidea ukatzeko neurriak hartzen ari da. Jendarmeek egoera irregularrean dauden pertsona desplazatuak atxilotzen dituzte eta trenean sartu Frantziatik kanporatuak izan daitezen espainiar estatuaren eskuetan utziz. Frantziak alboko estatuen konplizitatea izan du mugak isteko: EuskoTren enpresa publikoak barne prozedura bat garatu du polizia frantsesak atxilotutako pertsona desplazatuak Hendaiatik Irunera garraiatzeko eta ondoren, noski, kalean uzteko. Eusko Jaurlaritzaren enpresako langileentzako agindua beraz, pertsona hauei Frantziatik kanporatua izateko eta haien oinarrizko beharrak ez asetzeko hautua egin duen estatu batera ekartzeko treneko txartela ematea da. Beste behin ere LAB sindikatutik onartezina iruditzen zaigu oinarrizko eskubideen aurka egiten ari diren ofentsiba hau, isilpeko genozidio hau. Eusko Treneko langileak behartuak izaten ari dira pertsona desplazatu hauen aurka ekitera, euren borondate eta eskubideen aurka lan egitera eta ondoren gainera, inongo babesik gabe geratuko diren lurretan ahaztuta uztera.

Abuztuaren 2ko data duen barne komunikazio batean langileek honako “agindua” jaso zuten enpresaren aldetik: “…Frantziako jendarmeriak, egoera irregularrean aurkitzeagatik pertsonen itzultzea egiten duenean…” “…gure langileek pertsonari transfer bidaia-txartela erraztuko diote, hurrengo geltokian jaitsi ahal dela adieraziz (Ficoba)”. Honek,“beroan” egiten diren kanporatze zalantzagarriak gauzatzen laguntzea derrigortzen ditu langileak. Gainera, kanporatutakoak non jaitsi behar duten ere esaten zaie.

Salatzen dugu errefuxiatuekiko solidaridadea adierazi duen gobernu baten enpresa batek, Frantziar politika neofaszistarekin bat egin duen honelako prozedura bat aurrera eramatera ausartu izana. LABetik eskubide guztiak guztiontzat bermatuko dituen erakunde publikoak aldarrikatuko ditugu, errefuxiatuei harrera egin eta beharrezko baliabideak eskainiko dizkiona, babes sistema propio, publiko eta unibertsala. Sindikatutik errefuxiatuekiko elkartasuna adierazi nahi dugu, pertsona desplazatuen aurkako politika arrotzen aurrean zabal dadin herritarron eta herri langileon artean elkartasun sarea.

Eskubide guztiak guztiontzat. Inor ez delako Ilegala!

 

 

 

LAB sindikatuak Maravillas Gaztetxea hustu izana gaitzetsi du eta abuztuaren 25eko Iruñeko manifestaziora joateko deia egin du

Eragile sozial, sindikal eta politiko ugarik eta askotarikoek elkarrizketaren aldeko deia egin duten arren, goizaldean Foruzaingoaren eta Polizia Nazionalaren operatibo bateratu batek Maravillas Gaztetxea hustu egin du, eta poliziak hainbatetan oldartu zaizkiete Nabarreria inguruetan zeuden pertsonei.

Maravillas Gaztetxearen jarduerari dagokionez eragile bakoitzak egin lezakeen baloraziotik harago, hauxe da egia borobila: abandonatutako espazio publiko bati erabilera soziala ematen ari zen egitasmo baten kontra indarkeria erabiltzea erabat arbuiagarria da. Aldaketa sustatu duen gehiengo sozial eta politikoaren agenda demokratizatzailearekin bateraezina den gertakaria da zalantzarik gabe.

Maravillas hustu izanaren gaineko erantzunkizun politikoa Geroa Bai eta Uxue Barkos lehendakariarena da. Azken horrek protagonismo tristea hartu du egunotan, oroimen historikoa kontrontazio xedez erabilita lehenbizi, ondoren bilera bat egiteko aukerari atea irekita baina azkenik, 48 ordura, interbentzio polizialari bide emanda. Politika egiteko era horrek Nafarroan aldaketa lideratzeko ezgai bilakatzen ditu hala Geroa Bai nola Uxue Barkos.

LABek abuztuaren 25ean deitutako manifestazioarekin nahiz Maravillas Gaztetxearen alde antola litezkeen bestelako mobilizazioekin bat egiten du, eta dei egiten die nafar langileei hustearen kontra eta aldaketa politiko nahiz sozialaren alde egin dezaten.
 

 

 

Langileon bizitza eta osasuna lehenetsiko duen eredu bat behar dugu

Gaur, Bianan izandako lan istripua salatu dugu Papelera del Ebro paper-fabrikaren aurrean, eta datorren asteartean, hilak 21, Iruñeako Nafar Gobernuaren egoitza aurrean izango gara lanean ematen den prekarietateari aurre egiteko neurriak exijitzeko.

Atzo ere, hilak 16, heriotz lan istripu baten berri izan genuen, Iruñeako obra batean lanean zebilen langilea zendu zen, antza denez istripu ez trauamatiko batean.

Honekin gutxienez 40 dira Euskal Herrian hildako langileak, Nafarroan 14 eta horietatik azken 22 egunetan izandako 9.garrena.

Lehenik eta behin LAB sindikatutik bere senide famili eta lankideei gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi diogu. Babes hau hilabete honetan hildako langile guztien ingurukoei zabaldu nahiko genuke ere.

Bihotzeko bat ematen denean lanean, ez da kasuallitatea edota auzaz gertatutakoa patronalek dioten bezala. Jakina da horrelako gertaerak lan zehatz batzuetan gertatzen direla, baldintza zehatz batzuen eraginez. Lanean pairatzen diren presioak eta estressa bihotzekoak eta zirkulazio gaitzen ezinbesteko faktoreak dira.

Gainera, dagoeneko istripu ez traumatikoak (bihotzeko, iktusak…) lan istripu hilkorren lehen kausa dira.

Lan istripu guztien atzetik lan baldintza kaskarrak daude; erritmo azkarrak, presioa, autoritarismoa… eta gaixotasun ezberdinak sortarazten dizkigute eta hainbatetan heriotzera eramaten gaituzte.

Argi daukagu, lan istripuak, traumatiko, ez traumatiko eta joan etorrikoak ez direla zoriak edo kasualidadeak sortuta, ematen diren lan harremanen, prekarizazioa , lan arautegia eta azpikontratazioaren emaitza dira.

LAB sindikatutik argi dugu, bizi eta lan duinak behar ditugu. Lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugu, indibidual familiar eta gizarte osoarena den lakra honekin bukatzeko bide bakarra borroka eta antolakuntza dira. Lan harremanen eta joku arauen aldaketa batetik etorriko da aldaketa, eredu berri bat gauzatu behar dugu, langileon bizitza eta osasuna lehenestuko duen eredu batean.

 

 

 

Odoluste honekin amaitu beharra dago. Lanetik bizirik itzuli nahi dugu, lan duina, bizi duina

Gaur, berriz ere eta tamalez, langile baten heriotzaz hitzegin behar dugu. Jadanik 36 dira Euskal Herrian 2018an lanean hildako langileak (9 azken 21 egunetan) eta 8.na Nafarroan.

LAB sindikatutik, lehenik eta behin, langilearen senitarteko, lagun eta lankideei gure elkartasuna helarazi nahi diegu. Salaketa hitzak berriz ere jazoera larri honen aurrean, baina ez da, ez dute, ezer aldatzen. Lanean bizia galtzen jarraitzen dugu, ez dira hartu beharreko neurriak hartzen.

Fiskaltzak pausu bat aurrera emateko ordua da, legeak aldatu behar dira gertatzen ari denaren arduradunak ordain dezatzen. Guzti hau ez da kasualitatearen fruitu, ez da koiunturala, estrukturala da eta horrela izanik arduradunen bila joango gara.

Kapitalismoak langabeziaren jaitsieraz hitzegiten duen bitartean, prekarietatea erabiliz langileak erailtzen jarraitzen du. CEN patronal nafarrak bere irabaziak langileen osasun eta bizitzaren aurretik jartzen ditu. Bizirik bueltatu nahi dugu etxera! Lan eta bizi duina nahi dugu.

Bide honetan ere admnistrazio eta Gobernuei beste alde batera begiratzeari uzteko eta behingoz eman beharreko pausuak eman ditzatela exigitzen diegu.

Lan istripuak ez dira kasualitatez ematen, ez. Erantzuleak dituzte eta horrela izanik, nafar Gobernuari eta gainontzeko eragile eta instituzioei lanean ematen diren istripuak ekiditeko beharrezko diren politika errealak martxan eman ditzaten eskatzen diegu.

LAB sindikatutik lanean eta borrokan jarraituko dugu langileon eskubide, segurtasun eta osasunaren alde. Klase sindikatuak erantzun irmoa eman beharra du, langileria eta gizarte osoa martxan jarriz. Horregatik, azken istripuak salatzeko deituak izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi diogu euskal langileriari.  

 

 

20 egunen buruan 8 langile hil dira lan istripuan #prekarietateaHiltzailea

Gaur, hilak 13, lan istripu berri bat jazo da, itsas-gizon bat hil egin da Hondarribiako portuan. LAB sindikatutik, lehenik eta behin, elkartasuna eta doluminak eskaini nahi dizkiogu haren senide eta lankideei. Modu bereran aurreko larunbatean Biana herriko paper-fabrikan hildako langilea eta Betelun hildako nekazaria ere gogoan izan nahi ditugu. Hauekin gutxienez 35 dira 2018an Euskal Herrian lanean hil diren langileen kopurua.

Laneko istripuen atzean lan eta bizi baldintza kaskarrak aurkitzen dira. Larria da azken hilabeteak argi erakusten 2018an ematen ari den lan istripuen gorakada.

Gorakada hau, Nafarroan zein EAE mailan ematen ari da, hortaz ez da kasualitatea, sakoneko arrazoiak daude. Merkatua eta ekonomia langileen gainetik jartzen denean emaitza garbia da, miseria, pobrezia prekarietatea, osasuna galera eta heriotza .

Betiko arrazoiez gain (azpikontratazioa, lan erreforma, soldata eta prezioen merketzea…) udan beste faktore bat gehitu behar zaio, presio eta presa.

Industria eta zerbitzuetan, Bianako kasua adibide, asko dira garai honetan mantenu lanak egiten dituzten enpresak eta horretarako azpikontratazioetara jotzen dute askok azken hauei itzelezko presioa ezarriz lanak ahal bezain azkar egiteko, lan baldintzak eta segurtasun neurriak kontutan hartu gabe.

Arrantza sektoreari dagokionez, lan baldintza gogorrak azpimarratzearekin batera, garai honetan izaten duten lan karga haundia, eta kuotek ezartzen duten presioa nabarmendu nahi dugu. Lan baldintzak oso gogorrak dira, lan ordu luzeak eta ia deskantsurik gabeko jardunaldiak, eta arrazoi hauek aurkitzen dira istripu hauen iturburuan.

LAB sindikatutik oinarrizko arrazoei aurre egin eta sektorea behar bezala erregulatzea eta bizi eta lan baldintzak hobetzea exijitzen dugu.

Istripu guzti hauen gaineko behar bezalako erantzuna artikulatzen saiatuko gara hurrengo orduetan eta langile guztiei deituko diren mobilizazietan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu.

LAN ISTRIPU GEHIAGORIK EZ! PREKARIETATEA HILTZAILEA
 

 

 


Argentinako emakumeei elkartasuna adierazi diegu

Apirilean eta maiatzean zehar, Argentinako Nazio Kongresuan hamalau asteetara arte abortuaren despenalizazioa jasoko lukeen legea eztabaidatu zuten, eta, aste honetan, Senatuak lege berri hori atzera bota du.

Argentinan, 1921eko legeak baldintza oso zehatzetan baimentzen du abortua: emakumearen osasun edo bizitza arriskuan egotekotan edo bortxaketarik ematekotan. Baina, abortatzeko eskubidea ez aitortzeak ez dakar aborturik ez egotea, baizik eta abortu klandestinoak egitea eta dirurik ez duten emakumeen bizia arriskuan jartzea.

2018ko apirilean eta maiatzean zehar, hamalau asteetara arte kausalik gabeko abortuaren despenalizazioa Nazioko Kongresuan eztabaidatu dute. Aurrekaririk gabeko gertaera izan da, Kongresuan lege-proiektua aurkezten den zazpigarren aldia izateaz harago, Gobernuak eztabaida eman dadila baimentzen lehen aldia izan delako.

Lege proiektuak delitu bezala abortua despenalizatzea eta doako abortu segururako sarbidea politika publikoetatik legeztatzea helburu bezala du, eta Argentinako kaleak berdez jantzi dira aldarrikapen horiek gizarteratzeko.

Emakume batek arrazoi asko izan ditzake abortatzeko, baina Senatuak hartutako erabakiarekin bere gorputzaren gaineko subiranotasuna giza eskubidea dela ukatzen zaio. Erabaki guztiz onartezina da.

LABek Argentinako emakumeei egindako borroka eskertu eta goraipatu nahi du, eta emakumeok eskubide eta gorputzen jabe izan arte borroka feministan jarraituko duela berresten da.
 

 

 

Maravillas Gaztetxea husteko mehatxua salatu dugu, eta Geroa Bairi bere jarrera zuzentzeko eskatu diogu

0

LABek Maravillas Gaztetxearen defentsan eta bere hustearen aurka mobilizatzeko deia egiten die langileei. Ez dugu indarrez hartutako neurririk onartuko. LABek eraikina husteko agindua bertan behera uzteko eskatzen dio Nafarroako Gobernuari, eta elkarrizketaren bidezko irtenbide baten alde egin dezala.

Maravillas Gaztetxea erabilerarik gabeko eraikin publiko batean sustatutako gizarte proiektu bat da, ehundaka gazteren ekarpen boluntarioari esker. Nafarroako Gobernuaren eraikin hau hutsik egon da urte luzez, eta gobernu desberdinek ez dute ezer egin hondatzen joan den denbora honetan guztian. Egun, Nafarroako gazteeentzat espazio ireki bat bihurtu da, gazteek eurek zaharberritu eta gero.

Geroa Baik espazio hau husteko duen grina ulertzea zaila da. Bakarrik uler daiteke ikuspuntu alderdikoi batetik. Alegia, Geroa Bairen jarreraren oinarrian ez dago nafarren interes orokorra, autogestionatutako gazteen proiektuen aurkako gorroto ideologikoa baizik.

Gaztetxea husteko erabakia bezain larria da indarra erabiltzeko erakutsitako asmoa. Nafarroako Gobernuak ez du akordio bat lortzeko inongo saiakerarik egin, eta epaitegian eskatu du eraikinaren hustea. Hori horrela izanik, indar polizialei argi berdea eman die esku hartzeko, horrek ekar ditzakeen ondorioekin.

Jarrera honek ez du zerikusirik aldaketaren alde egin zuen gehiengo sozialaren nahiarekin. Geroa Bairen jarrerak Alfredo Jaime eta Yolanda Barcinaren garaia ekartzen digu gogora, Euskal Jai Gaztetxea hustu zutenekoa.

 

 

 

Lan heriotzen eragilea prekarietatea dela salatu dugu Laudion

Euskal gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzea egin dugu gaur Laudioko herriko plazan, astelehenean hildako garraiolariaren lan heriotza salatzeko. Lan istripuen atzean prekarietatea dagoela berretsi dugu, eta garraiolarien lan baldintza kaskarrei buruz ohartarazi dugu berriro. Urtea hasi zenetik, gutxienez 32 langile hil dira lanean, Hego Euskal Herrian.