Barakaldoko Udalaren Enplegu Zentro Berezia da USOA eta aniztasun funtzionala duten 300 langile inguru ditu. Enpresa-batzordeak mobilizazioa egingo du bihar Barakaldoko Udalaren aurrean, atzo egin bezala. Hain zuzen ere, salatzen ari da langileen hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dutela Barakaldoko Udalak eta enpresak, ez dutelako inolako proposamenik aurkeztu, langileek 9 hilabete daramatzatenean proposamen baten zain.
Otsailaren 18an proposamen adostu bat aurkeztu zion enpresa-batzordeak USOAren zuzendaritzari. Azaroaren 3an, 9 hilabete geroago, enpresarekin bildu ziren langileak, eta jarrera pasiboa eta akordio batera iristeko borondate falta ikusi zuten. Enpresa, otsailean egindako proposamenari erantzunik eman gabe aurkeztu zen bilerara, eta hitzarmena negoziatzeari uko egingo ziola jakinarazi zien langileei.
Enpresak, argudiatu zuen gerentzia berria ezarri arte ez dutela negoziatuko, nahiz eta gaur egun jarduneko gerente bat egon. Honekin lotuta, aipatzekoa da USOAren azken hiru hitzarmenak gerentziaren sinadurarik gabe aplikatu direla. Enpresa-batzordeak ulertzen du hau, enpresaren borondate falta izkutatzeko aitzikia bat besterik ez dela. Egoera honen aurrean, azaroaren 3ko bileran, LAB eta UGTko ordezkariak mahaitik altxatu eta bileratik atera ziren.
Enpresa-batzordeak salatzen du ezin duela gehiago atzeratu hitzarmenaren prozesua eta ez duela aitzakia gehiago onartuko. Adierazi dute duela urte batzuk langileekin pankarta atzean zeudenek bizkarra ematen dietela orain, boterera iritsi ondoren.
Gainera, jardunean dagoen gerenteari, Barakaldoko PSOE eta EAJri eta enpresa berari exijitzen diote bere erantzukizuna bete eta erantzun bat emateko. Momentuz, langileek asteroko mobilizazioei ekin diete (astearte eta ostegunetan), eta presionatzen jarraituko dute bai kaleetan bai lan-zentruan.
Langileek borrokan jarraituko dute hitzarmen duinaren alde, enpresak negoziatzeko duen gaitasun faltaren aurrean.
Gutxienez 25 langile kaleratu dituzte Bizkaiko Foru Aldundiaren garbiketa zerbitzuan. Gehienak Covid-agatiko errefortzu lanak egiten ari ziren, eta kontratuak egun batetik bestera amaitu zaizkie. Honen aurrean, LABek mobilizazioa egin du Aldundiaren aurrean, “Aldundiak murriztu eta Optimak kaleratu egiten du” leloarekin.
Euskal Herria herri solidarioa izan da beti saharar herriarekin eta bere borrokarekin. Sindikatuok hala adierazi dugu Bilbon egindako agerraldian. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu bertan izan da, eta herri sahararra ez dugula bakarrik utziko adierazi eta Sahararekin elkartasun euskal mugimenduak deitutako larunbateko mobilizazioekin bat egingo dugula iragarri du. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri eta hiriburuetan egingo dira protestak, 12:00etan.
LAB, ELA, STEILAS, ESK, CCOO Euskadi, UGT Euskadi, CNT eta EHNE Bizkaia sindikatuon adierazpen bateratua:
Azaroaren 13an (ostirala), Marokoko Indar Armatuek nahita urratu zuten 1991tik indarrean zegoen eta gatazkan dauden bi aldeek adostutako Su-Eten Akordioa. Marokoko Erresumak indar militarrak bidali zituen Guerguerateko legez kanpoko pasabidearen ekialdera, hiru arrailen bidez, duela lau astetik bertan manifestazioak egiten ari ziren zibil sahararrengana.
Mobilizazio horiek 2001ean Marokok Guerguerat-en legez kanpoko arrakala ireki zuela salatzen zuten, Nazioarteko Zuzenbidea urratuz. Nazio Batuen oniritzia duen Bake Akordioan (1988) eta Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko akordio militarretan jasotzen den bezala, Marokoko harresi militarrean ezin da pasabiderik ireki.
Marokoko indarren erasoaldiaren aurrean, Fronte Polisarioak bidezko defentsa egin zuen saharar biztanleria zibila babesteko. Eraso honek Marokoko harresian zehar liskar batzuk hasi zituen, 29 urteren ondoren berpiztu den gerra bat deklaratuz.
Prentsaurreko honetan gaude sindikatuok hurrengoa adierazi nahi dugu:
Herri sahararrarekiko eta haren legezko ordezkari den Fronte POLISARIOarekiko zalantzarik gabeko elkartasuna BERRESTEN dugu.
Marokoko Erresumari egozten diogu 1991ko Su-Etena apurtu izana, eta eremuan sortu den eta Magrebeko eskualde osora zabal daitekeen ezegonkortasunarekiko ERANTZUKIZUNA ere.
MINURSO eta Nazio Batuak inguru horretan segurtasuna mantentzeko eta azaroaren 13ra arte modu baketsuan manifestatzen ziren saharar herritarrak babesteko gai ez direla ADIERAZI nahi dugu, bai eta azken 45 urteetan ezer egin ez dutela.
Espainiako Gobernuari eskatzen diogu bere gain har dezala deskolonizatzeke dagoen Afrikako azken lurralde ez-autonomoarekiko erantzukizuna, eta gida dezala, MINURSOrekin batera, saharar herriaren autodeterminazio-eskubidea AITORTZEN duen erreferenduma berehala egiteko ekimena.
Era berean, herri sahararra bere kausa legitimoari irtenbidea bilatzeko bakea eta elkarrizketa nahi dituen herria dela azpimarratzen dugu. Herri nekatu, zapuztu eta gogaitu bati ezartzen zaion guda berri bat da hau, 45 urte hauetan bete gabeko hamaika promesa jasan behar izan dituena. Egun hauetan gertatutakoa, errespetatu gabeko konpromisoen eta Marokoko Erresumak Akordioei eta Nazioarteko Zuzenbideari, behin eta berriz, eragindako urraketen aurrean, nazioarteko komunitateak duen axolagabekeriaren erakusgarri besterik ez da.
Euskal Herria herri solidarioa izan da beti saharar herriarekin eta bere borrokarekin. Sindikatuak hala adierazi dugu ere askotan, eta beste behin ere, ez dugu herri sahararra bakarrik utziko eta bat egiten dugu sahararekin elkartasun euskal mugimenduak deitutako mobilizazioekin, hilaren 21an, 12:00tan, Euskal Autonomi Erkidegoko herri eta hiriburuetan.
Mota honetako operazioak goi-mailetatik planifikatzen dituztenek, enplegua eta herritarren beharrizanak kontuan hartu gabe, soilik jokatzen dute horrela eta epe laburrean, herritarren beharrizan finantzarioen kontrako eraso berri baten aurrean egon gaitezke. Ikuspegi soilik ekonomikotik egiten ditu, kosteak murriztu nahian, ekar litzakeen ondorio larriekiko inolako axolarik izan gabe.
Honezkero disimulatu ere ez dute egiten, bai balizko fusio honekin bai duela gutxi iragarritakoekin bankako oligopolio baterantz goaz. Laster, finantza entitate gutxi batzuk kontrolatuko dute merkatuaren %80a eta horrela, euren poltsikoak berotzen jarraituko dute milaka lanpostu suntsitzearen kontura, zerbitzuak garestitu eta gero eta komisio gehiago kobratu eta bulegoak itxiz herritarrak zigortuz, finantza-bazterketa sortuz eta zerbitzu okerragoa emanez.
BBVA eta Banco Sabadellen artean iragarritako balizko fusio honek sakondu egingo du finantza sistema espekulatiboan eta herritarren, familien, enpresan eta herritarren beharrizanetatik.
LABetik konpromisoa hartzen dugu enplegua eta langileen lan-baldintzak defendatzeko, egungoak zein etorkizunekoak, langile guztien eskubideen errespetua exijitzeko, murrizketari gabe, bi entitateetako langileek etorkizuna berma dadin. Hala ere, ez dugu ahaztu behar berebiziko premia duela Banka Publikoa izateak.
Premiazkoa da banka publiko batek, herritar zein sektore produktiboei, guztion eskura egongo diren finantza-zerbitzuak bermatzea, eta ez inposatu nahi dutena bezalako finantza-sistema espekulatibo eta monopolista.
Nafarroako Esku-hatze Sozialeko langileek 24 orduko greba egin dute, baita mobilizazioak gauzatu ere, ANEIS patronalari argi eta garbi esateko hitzarmen duina behar dela sektorean.
Iruñean egindako manifestazioaren bukaeran LABetik nabarmendu dugun bezala, “langileok ezin dugu minutu bat gehiago iraun egoera honetan, hutsaren hurrengo sentiarazten gaituzten egoera honetan; ANISen gutiziek ez dute lekurik negoziazioan eta jada nahikoa galdu dugu beren pribilegioen eta etekinen erruz. Konpromiso argia eskatzen diogu ANISi: abenduaren 2rako aurreikusita dagoen hurrengo negoziazio-bilera baino lehen bere proposamen berriaz informazioa eman diezagutela, LABen planteamenduak onartuz, eta, horrekin batera, lehen hitzarmena sinatzea erraztuz, sektore osorako hitzarmen duin bat, langileon beharrei erantzungo dien hitzarmen duina”.
Gure iritziz, “ANEIS patronalak oso helburu pribatu argiak ditu negoziazio horretan, eta eskakizun horiek ez dute zerikusirik interes orokorrarekin, zerbitzuen interesarekin, erabiltzaileen interesarekin eta profesionalen interesarekin. ANEIS ari da kudeatzen sektorea bere kortijoa balitz bezala, gizarte-arloko lurjabeen estiloan”.
Azken aste hauetako bultzada mobilizatzaileari esker, negoziazioaren puntu garrantzitsu bat desblokeatzea lortu dugu, Nafarroako Gobernuak lehen hitzarmen kolektiboa finantzatzeko konpromisoa hartzea lortu dugu eta, gainera, aurrekontu-partida bikoiztea lortu dugu, EH Bilduk aurrekontuen negoziazioetan aurkeztutako proposamenari esker. Guztira 3 milioi, 2021eko bigarren seihilekoan hitzarmena abian jartzeko, bai eta Gobernuak plegu guztiak berriro lizitatzeko konpromisoa ere, hitzarmena lehenbailehen martxan jarri ahal izateko: “Nork esan behar zigun Nafarroako Gobernua mugituko genuela? Bai ba, lortu dugu eta zorionak, harro egoteko moduan gaude, ahalegina egin dugulako. Urrats hori ezinbestekoa zen negoziazioa desblokeatzeko, baina salatzen dugu ANEIS patronala ere hitzarmenaren sinadura blokeatzen ari zela, eta oraindik ere blokeatzen ari dela”.
Hortaz, Gobernuak fitxa mugitu du eta orain patronalari dagokio desblokeatzea: “Ez digute batere erraz jarriko, baina ez dugu huts egingo; badakigu ez dela erraza, baina elkarrekin indartsuagoak gara, elkartuta lor dezakegu”.
Gogoratu nahi dugu zuzendaritzak honek ABEEE bat ezarri nahi izan ziela bi enpresa hauetako langileei eta sindikatuok egindako salaketak epaile batek baliogabetzat jotzea lortu zuen, ez baitzegoen justifikatuta.
Zuzendaritzaren asmoa izan da eta da langileei “osasun krisi koiuntural” hau neurri traumatiko eta egiturazkoekin ordainaraztea. Horrela, datorren ostegunean, azaroaren 19an, hasiko da aipatu EEEaren negoziazio aldia.
LABen ustez EEE hau gehigikeria bat da, arrazoi hauengatik: • ITP taldeak 983 milioi eurotako diru-sarrerak izan zituen. • 105 miloi eurotako EBITDA izan zuen (2018an baino %33 gehiago). • Azken 10 urteetan bere diru-sarrerak bikoiztu ditu. • 95 miloi eurotako irabazi garbia izan zuen 2019an.
Aurreko puntu hauek Euskal Herrian patronalak duen jarreraren adibide garbia dira.
LABetik argi esan genuen aurre egingo geniola egoera honi eta dei egiten diegu PCBko langileei Productos Tubulareseko lankideen eredua jarraitzera. Azken hauek, langileen %40arentzako EEEa gelditzea lortu zuten 2018an, 44 egun greba mugagabean izan ondoren. Orduan, lehendakaria eta bere estuko lankideak izan ziren lanpostua galdu zuten bakarrak.
Nahikoa da lan-eskubideak murrizteaz, eta herri honetako langileriak patronal aseezin baten diruzalekeria neurrigabea ordaintzeaz.
Azkenik, galdetu nahi diogu Eusko Jaurlaritzari hain zigortuta dagoen Ezkerraldearen kontrako enegarren eraso hau onartuko duen. Tapia sailburua eta Urkullu lehendakariak beste alde batera begiratzen jarraituko dute edo ahulenen alde lerrokatuko dira?
Zoritxarrez, ez dugu esperantza handirik gobernuan dagoen klase politikoaz eta dei egiten diegu Ezkerraldeko herritarrei borrokan egin dezala PCBko langileen ondoan, gure eskualdeko etorkizunerako funtsezkoa baita kaleratzeok gelditzea.
Donostiako metroaren obren ondorioz Zubieta kalean 2 metroko zulo berri bat agertu dira. Honen aurrean, gizarte- baliorik gabeko proiektu makro hori geldiarazteko eskakizuna berresten du LABek.
Zorionez, ez dugu kalte pertsonalik izan behar zulo berri honen agerpenagatik. Hala ere, ukaezina da Donostiako metroaren lanak arriskutsuak bihurtu direla langileen segurtasunerako. Sei hilabete baino gutxiagoan, tunelaren indusketaren obrak geldiaraztera behartu zuten bi zulo handi agertu dira. Zulo honek tunelaren lurra sendotzeko ezintasuna agerian uzten du, beraz, zulo berri batzuk aterako dira ziurrenik.
Duela aste batzuk salatu genuen bezala, ulertezina da obrak aurretiko azterlan zorrotz guztiak egin gabe hastea, eta, zehazki, Mirakontxa-Easo tartea lizitazioan aurreikusitakoa baino 11,3 milioi euro gutxiagotan esleituko da. Horren ondorioz, %70 eta %100 arteko gainkostua planteatzen da obran (50 milioi). Egun, bakarrik hasierako proiektuaren aldaketetan gainkostuaren %20 eman da. Gainkostu hori donostiar guztiek ordainduko dute, donostiar asko lanik gabe geratu diren, ABEEen dauden edo ostalaritza-denda itxita duten garaian. Beste behin ere, herritarrok ordezkari politiko jakin batzuen arduragabekeria politikoa ordaindu behar dugu, beste behin ere, interes pribatuari ematen baitiote lehentasuna gehiengoaren behar sozialen aurrean.
Balio sozialik gabeko obra bat birplanteatzeko unea da; ez zen eta ez da herritarren eskaria, eta, aitzitik, diru-zulo beltz handi bat bihurtu da, ingurumen- eta segurtasun-kostu handiekin.
Lan faraoniko eta zentzugabe hau gelditzeko unea da. Zentzuz jokatzeko eta pertsonak erdigunean jartzeko unea da, jendearen benetako beharretarako baliabide publikoak lehenetsiz.
Hauxe da gaurko agerraldian irakurri dugun oharra:
Gaurko prentsaurreko honetan, Aiarako LABeko ordezkari eta delegatu ezberdinak gaude, industria-sektorekoak: Tubacex, Tubos Reunidos, Megatech, Inauxa, Amurrio Ferrocarril, Aiala Vidrio, Maderas…, bai eta Merkataritza, Osakidetza, Hezkuntza, jantokiak, etxez etxeko laguntza eta administrazio publikoko ordezkari sindikalak eta pentsiodunak ere, eskualdea bizi duen egoera ekonomikoaren irakurketa ezagutarazteko eta azaroan “AIARALDEKO ETORKIZUNAREN ALDE! ¡Por un empleo y una vida digna!” lemapean deitu ditugun mobilizazioen berri emateko.Â
Aiara alarma gorrian dago, eta ez bakarrik COVIDen gaur egungo datuengatik, enpleguaren suntsipena eta lan-baldintzen eta soldaten jaitsieren mehatxua kezkagarriak direlako. Aipamen berezia merezi dute Tubacexen langileen kaleratzeko mehatxuarekin gertatzen ari dena, Tubos Reunidosen inguruan dagoen ziurgabetasun handia, osasun publikoko langileen eta zerbitzuen egoera, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektorearen egoera, eta eskualdeko hainbat enpresa txiki edo autonomo pairatzen ari diren egoera… Zerrenda honekin luzaroan jarrai genezake, Aiaraldeko ekonomiaren panorama negargarria adierazten diguna.
Langabeziari buruzko zenbakiek berez hitz egiten dute, eta eskualdearen langabezia-tasa Euskadirena baino askoz handiagoa izan da aspalditik. 2020ko iraileko datuen arabera, Amurriok %15,4ko langabezia-tasa du, eta Laudiok, % 14koa, EAEkoa %10,3an dagoenean.
Langabeen kopuruari dagokionez, 2019ko urriko eta 2020ko datuak alderatuz gero, langabeen kopuruak % 16,3 egin du gora, eta gora egin du sektore guztietan. Igoera handienak industrian (%23 gehiago), eraikuntzan (% 16) eta zerbitzuetan (% 13 eta 195 langabe gehiago) izan dira. Amurrioko eta Laudioko udalerrietan igo da gehien langabeen kopurua. Urrian Arakaldon, Amurrion, Artziniegan, Aiaran, Laudion, Okondon, Orozkon eta Urduñan 2685 langile zeuden langabezian (%57 emakumeak eta %43 gizonak); eta zeudela esaten dugu oraindik ostalaritzaren itxiera dekretatu gabe zegoelako eta faktore horrek eta beste batzuen ondorioak oraindik jaso gabe daudelako. Gaur egungo datuak okerragoak direla esan dezakegu.
Eta hau ez da COVIDek sortutako osasun-krisiaren ondorio soilik. Denok dakigunez, hau atzerago doan kontu bat da, azken hamarkadetan Aiaran bizi dugun egoera areagotu eta okertu du pandemiak.
Krisiak krisi, ikusi dugun gauza bakarra izan da eskubideak eta lan-baldintzak galtzea eta enplegua suntsitzea, erreferentziazko enpresak ugari itxi dira, enpresa-proiektu berririk gabe, eta, kasurik onenean, eskualdetik kanpo lana bilatzera behartuta. Azken urteotan, ehunka gaztek eta ez hain gaztek alde egin behar izan dute gure eskualdetik, beste eskualde batzuetan edo Euskal Herritik kanpo lana eta bizimodua bilatzeko.
Argi esan behar dago, Aiaraldeko zerbitzuak eta sare ekonomiko eta soziala bultzatzeko udalez gaindiko administrazio publikoen inplikazioa ia hutsaren hurrengoa izan dela, eta eskualdea urte luzez alde batera utzi dutela. Eusko Legebiltzarrean Aiaraldeko egoera ekonomikoa suspertzeko ponentzia abian jarrita, espero dugu klase politikoaren inplikazioa errealagoa eta propaganda gutxiagokoa izatea, eta egoera hori aldatzen joatea.
Baina, aurreko krisietan bezala, ezin dugu Aiarako egoera sozioekonomikoak hobera egingo duenaren zain egon; bada garaia aktibatzeko, aldarrikatzeko eta kalera ateratzeko, kalitatezko zerbitzu publikoen alde, enpleguaren defentsan, lan-baldintza eta gizarte-eskubideen alde… Azken batean, enplegu eta bizitza duinen alde, eta gure eskualdearen eta langileen etorkizunaren alde.
LABek parte hartu eta bat egin du eskualdeko hainbat enpresa-batzordek, jantokietako langileek, hezkuntzakoek, Osakidetzakoek, zahar-egoitzetakoek, pentsiodunek, Aiaraldeko Greba Batzordeak, ostalaritzako sektoreak… egindako mobilizazioekin. Horretan jarraituko dugu, baina eskualde gisa erantzuteko unea ere bada. Horregatik, gaur, prentsaurreko honekin, gure eskualderako etorkizunaren aldeko kanpaina bati hasiera emango diogu. Ostiral honetarako kotxe-karabana bat antolatu dugu eta datorren ostiralerako, hilaren 27rako, mobilizazioa deituko dugu arratsaldeko 18:00etan Laudion.
Amaitzeko, hurrengo aste eta hilabeteetan gure eskualdearen etorkizunaren alde eta langileen eskubideen alde mobilizatzen jarraitzeko konpromisoa adierazi nahi dugu LAB Aiaratik, osasun-egoerak horretarako aukera ematen badigu. Aiaraldeko sektore ezberdinen arteko aliantzak bilatzeko konpromisoa ere hartzen dugu, gure eskualdeak bizi duen egoerari erantzuteko.
Igorreko Kelvin Thermal Solutions S.A.U.ko 73 langileek greba mugagabea hasi zuten azaroaren 15ean igandean 22:00etan, euren lanpostuen defentsan.
Kelvioneko enpresa-batzordeak (LABek 3 ordezkari ditu eta ELAK, 2), langile guztien babesarekin, adierazi nahi du guztiz baztertzen duela EEEa. Honek “de facto” dakarrena da sozialki oso zigortuta dagoen Arratia bezalako eskualde baten deslokalizazio eta desindustrializazioa.
Atzo enpresa atarian egindako asanbladan, hauxe helarazi zien enpresa-batzordeak langileei:
– Kelvioneko zuzendaritzak irregulartasunak egin ditu EEEaren aurkezpenaren hasieran. Honek, kontsulten aldia hasteko enpresak egin nahi izan dituen lehen bi bilerak bertan behera uztea ekarri du.
– Irregulartasunik larrienetako bat izan da lan-zentro bakoitzean dauden langileen zerrenda nahita aldatzea, Igorreko lantegiaren langileen benetako ordezkaritza kentzeko asmoarekin eta horrela, gutxiengoan uzteko negoziazio batzordean.
– Enpresak egindako beste irregulartasun bat izan da ez duela informatu multinazionalaren batzorde europarra kaleratze kolektiboa aurkeztu duela, eta hau, bete beharreko baldintza da talde enpresarialaren estatutuen arabera.
– Irregulartasun hauek erakusten dute Kelvionen zuzendaritzak ez duela prozesu honetan fede onez jokatzen eta ez duela negoziatzeko borondaterik.
Asanbladak berretsi egin zuen grebari eusteko asmoa eta enpresari exijitu zion EEEa bertan behera uztea eta benetako negoziazioa abiatzea Kelvionek jarduera ekonomikoari eustearen inguruan.
Enpresa-batzordearen arabera, enpresa bideragarria da eta enpresak ekoizpena deslokalizatu eta Igorre, Kantabria eta Igorreko lan zentroak lanik gabe uzteko hartu duen erabakia salatzen du. Azaroan zehar, enpresaren zuzendaritzak Igorreko lantegiari esleitu zizkioten 800.000 eurotako eskariak desbideratu zituen.
Enpresa-batzordeak Eusko Jaurlaritzako Lan Sailarekin bilera egingo du datorren azaroaren 19an 16:00etan Bilbon.
Kelvion Thermal Solutions, S.A.U.ko langileek nahi dute greba mugagabeak balio izatea Arratiako enplegua eta jarduera industrialaren biziraupenerako ekarriko lukeen ondorioen inguruan kontzientzia hartzeko.