Lanalden telemarketing enpresak 1.200 langile ditu, eta, besteak beste, SOS Deiak, Trafiko eta Bilboko Udalaren 010 herritarrentzako arreta telefonoaren zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da. LAB (6 ordezkari), ELA (6), CCOO (5), ESK (4) eta UGT (2) delegatuk osatzen dute enpresa batzordea.
Bertako langileak eros-ahalmena galtzen ari dira prekaritate handiko egoera bizi dute. Enpresak ez zuen negoziazioekin jarraitu nahi izan eta alde bakarrez erabaki zuen %3,5eko igoera hitzarmenaren kontura, baina ez du bete, langile batzuk, AZko lankideak esaterako, igoera horretatik kanpo utzi baititu.
Langileak falta dira, oporretako aldaketa eta egutegi defizitarioen eraginez, euren lana zama handiagoekin egin beharrean aurkitzen dira, eta euren lana ez da behar bezala aitortzen.
Enpresa ez dago telelana arautzearen ald,e ezta honek dakartzan gastuengatik plus bat aitortzearen alde ere.
Hau guztiagatik erabaki dute grebara joatea, LAB eta ESK sindikatuok deituta. Hain zuzen ere, lanuzteak egiten ari dira irailean zehar, eta, gaur, egun osoko greba egin dute.
Irailean afiliatu eta hurbilekoekin egindako asanbladetan uztailean lortutako aurreakordioa ospatu eta babestu egin dugu. Orain arte egindako batzar jendetsuenak izan dira honako hauek, eta, aurreakordioa bertan berretsi ondoren, Bizkaiko Eraikin eta Lokalen Garbiketa Hitzarmena sinatu dugu gaur.
LABek harro esan dezake mobilizazio-prozesu honen ondoren gure afiliazioarekiko harremana aberastu eta indartu egin dela. Gure asmoa garbiketako sektoreak zuen norabidea aldatzea zen, eta 30 urte baino gehiago grebara irten gabe zeraman kolektibo batean borroka aktibatu genuen. Hilabete hauetan gure arteko konplizitate eta konpromiso sareak sortu ditugu, eta orain inoiz baino ahaldunduago, hobeto antolatuta eta indartsuago gaude.
Hilabete hauetan gurekin egon denak badaki. Borrokaren lehen lerroan LAB egon da. Sektoreko sindikatu nagusiak bere ahalegin guztiak gutxi batzuentzako akordioak lortzeko inbertitzen zituen bitartean, eta Estatu mailako sindikatuek besoak gurutzatuta gainerakook borrokatzen genituen emaitzak itxaroten zituzten bitartean, LAB izan da bere indar guztiak garbiketako sektoreko hitzarmena hobetzen jarri dituen bakarra. Piketeetan LAB egon da, enpresen okupazioetan LAB egon da, itxialdietan LAB egon da, errepide mozketetan LAB egon da. Hurbiletik gatazka hau jarraitu duenak aitortu besterik ezin du egin.
Hitzarmen hau sinatuta, hasieran ezinezkoa zirudiena lortu dugu: % 13ko soldata-igoera, gutxienez 1.200 euroko soldata 15 ordainsaritan eta lanaldi partzialen egoera arautzeko atea ireki dugu, besteak beste. Azken batean, borrokak emaitzak ekarri ditu, eta, horrela, zoru komun eta duina eskaini diegu gure sektorean lan egiten duten 12.000 langile ikusezin baino gehiagori.
Inork ez zigula ezer oparituko bagenekien, orain ikasi duguna da indarrez eta erabakitasunez dena lortzeko gai garela.
Osakidetzako zuzendaritzak gaur garapen profesionaleko eredu berriari buruzko dokumentu bat aurkeztu du.
LABentzat dokumentu berri hau onartezina da, balorazio subjetiboak finkatzen dituelako eta langileon arteko arrakala haunditzen duelako. Beste alde batetik, planteatzen dituzten betebeharreko irizpideak, langileak baztertzeko irizpideak dira, zuzendaritzako karguei eskatzen dizkienak izan ezik. Urteroko deialdiekin bukatu nahi dute, eta 4 urteroko deialdiak egitea proposatzen dute, beraien gaitasun falta agerian utzita
Zuzendaritzei ateak irekitzen dizkie IV. Nibela zuzenean lortzeko, zuzendaritzan 4 urte egiten badituzte
Horrela jasota dago dokumentu horretan:
2. – Osakidetzan zuzendaritza-kargurako izendatuta egoteagatik zerbitzu berezietan dauden profesionalei, betiere egoera horrek gutxienez lau urteko iraupena badu, beren lanpostuaren lanbide-taldeari dagokion Lanbide Garapeneko IV. Maila esleituko zaie.
Ikusten ari gara nola osakidetzako zuzendaritzak oparitzen die berak izendatutako zuzendariei garapen profesionleko IV. nibela, eta aldi berean CVTTko langileei %4 a ez die ordainduko dirua ez dagoela argudiatuz.
Oinarri orokorren negoziazioa amaitutzat eman dute inongo sindikaturen onespenik gabe, existitzen ez den negoziazioa amaitutzat emanez eta egonkortze-prozesu horretan sartzen diren plazak eta kokapena zein diren jakin gabe.
Baieztatu da EPE iruzurren ondorioz jarritako neurriak eta EPE eredu berrian jaasotakoak ez direla beteko egonkontze prozesuan, eta IVAPek ez duela osakidetzako azterketen parte izan nahi osakidetzaren zuzendaritza ohiaren partetik 2016-17 EPEan egindako instrumentalizazioa eta gero.
Zuzendaritzak planteatu du OSNko beste administrazio batzuetan lan egindako denborek Osakidetzan izandako merezimenduen puntuazio bera izatea. Arazo juridikoak argudiatzen dira egonkortze-prozesuak arautzen dituen legeak aukera ematen dienean administrazioei beren langileei puntuazio bereizia emateko. Zuzendaritzak langileekin duen konpromisorik eza agerian dago.
Galdera-sortaren formatua gai komunetarako baino ez da aurreikusten, eta gai-zerrenda espezifikoak multzo horretatik kanpo uzten dira.
Osakidetzak autokonzertazioan sakondu nahi du, hori saihestu beharrean, dagoen egitura-defizita arintzeko. Osakidetzak ez du planik plantillak dimentsionatzeko eta itxaron-zerrendak murrizteko; izan ere, gaur egun gero eta gehiago dira, estrategia integralik ez dagoelako. Premiazkoa da plantillaren dimentsionamendu errealista, eta onartezina da autokonzertaziora jotzea, ohiko beharrei aurre egiteko estrategia bakar gisa.
Azkenik, onkologikoaren egoeraren aurrean ez dugu azalpenik jaso, jakinda beraien artean duten jarduera lotura abenduaren 31ean amaitzen dela.
LABek bere haserrea helarazi nahi die langileei Osakidetzako zuzendaritzak mahai sektorialen ondoren erakusten duen jarreragatik. Langileen aurkako proposamen kaltegarriak aurrera ateratzeko izapide huts gisa erabili nahi du, beste inoren onespenik gabe. Murrizketak gauzatu nahi dituzte eta hauek gelditzeko bide bakarra mobilizazioak indartzea da.
Sindikatuok Ipar Euskal Herrian deitutako greba eta mobilizazio egunaren harira, Baionako eta Donapaleuko kaleetan mobilizatu gara, hainbat aldarri ardatz. Hain zuzen ere, soldaten igoera, aberastasunaren eta lanaren banaketa eta erretiroa 60 urtetan ezartzea eskatu dugu, langileen bizi eta lan baldintzen defentsan. Hemen erabakitzeko aldarria ere oso presente izan dugu, Euskal Herrian bertan antolatu eta borrokatzeko deia egin baitugu.
Hauek dira LAB sindikatuaren aldarrikapenak:
– Gutieneko soldata 1.663 eurora emendatzea berehala – 30 orduko lan-astea – Lan sarien emendaketa orokorra – Erretreta 60 urtetan – Emakume eta gizonen arteko soldata arrakalaren bukaera – Langabezia-asegurantza erreforma kentzea – Zerbitzu publikoen indartzea – Tokiko negoziazio eremuen sorrera
Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorra elkarrizketatu dute Naiz Irratian, aktualitateko gaiak ardatz. Egungo egoera sozioekonomiko larriari buruz galdetu diote, baita abian diren hauteskunde sindikalei buruz ere.
Garbiñe Aranburu: «Aberastasunaren bidezko banaketa bermatu behar da»
LAB sindikatuko koordinatzaileak ekonomiaren ohiko neurgailuak alboratu ditu «logika kapitalistari» erantzuten diotelako. Erabaki estrukturalak aldarrikatu ditu.https://t.co/piUICZpa4kpic.twitter.com/inXM5wSunW
Astearteko lehen greba egunaren ostean, Gipuzkoako gradikagintzako langileek bigarren greba eguna egin dute gaur. Donostiara eraman dute hitzarmen duinaren aldarria; Adegi patronalaren egoitzara, hain zuzen ere.
Enplegu Erregulazioko Espediente bat aplikatuz, irailaren 30ean, Gas To Move garraio- enpresak Gasteizko ordezkaritzan dituen langile guztiak kaleratuko ditu.
Gas To Move enpresaren Arabako langileak hilabeteak daramatzate aldarrikatzen enpresak Arabako Garraio Hitzarmena aplika dezala, Mezularien Estatuko Hitzarmenaren ordez, hori baita modu desegokian aplikatzen dena.
LAB sindikatuak Gatazka Kolektibo bat aurkeztu du Arabako Garraio Hitzarmena aplikatzea exijitzeko. Hori dela eta, enpresaren erantzuna Gasteizko langile guztientzako kontratua azkentzeko Enplegu Erregulazioko Espedientea aurkeztea izan da, eta argudiatu du Fedex- ek hautsi egin duela enpresa horrekin Araban zuen kontratua.
Azken aste hauetan, lanuzteak, elkarretaratzeak eta grebak egin dira, enpresa presionatzeko, Enplegu Erregulazioko Espedientea ken zezan, eta lanpostuei eusteko akordio bat bilatzeko. Enpresaren erantzuna Enplegu Erregulazioko Espedientearen ordezko formulak bilatzeari uko egitea da.
Gas To Move enpresako langileek beren lanpostuak defendatzeko erakutsitako duintasuna eta koherentzia ez da hemen amaituko eta auzitegietan lanpostu horiek mantentzea defendatzen jarraituko dugu.
LAB, CIG, ELA eta Intersindical Catalana sindikatuek bilera egin dugu gaur Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoekin, VOX, PP eta Ciudadanosekin izan ezik. Bilera horretan eskatu diegu gure aldarrikapenaren alde egin dezatela, 2022 honetan, osasun-arloko eta sektore soziosanitarioetako langileek 63 urterekin erretiroa hartzeko eskubidea izan dezaten, zigorrik gabe; eta legegintzaldi honetan, erretiro adin hori 60 urteetan ezarri dadila.
Ildo horretan, eskatu egin diegu gai hau lehenesteko eta, hurrengo aurrekontuak onartzeari begira, gizartearentzat funtsezkoak diren langile hauekin daukaten konpromiso argia erakutsiz, botoak eskubide hori onartzera baldintzatu ditzatela.
Era berean, osasungintzako eta sektore soziosanitarioetako langileek, esparru publikokoek eta pribatukoek, berehala 63 urterekin erretiroa hartzeko duten eskubidea errespeta dezala eskatzen diogu Gobernuari, betiere eskatutako denbora kotizatu badute; eta legealdi honetan 60 urterekin ohiko erretiroa lortzeko behar diren lege-aldaketak negoziatu ditzala.
Galizako, Hego Euskal Herriko eta Kataluniako gobernuei eta administrazioei eskatzen diegu ere, langile horien erretiro aurreratua errazteko mekanismoak antolatu edo azken urteetan murriztuak izan direnak berreskura ditzatela, hala nola erretiro aurreratuko primak.
Gizarte Segurantzaren arloko egungo legeriak, 63 urterekin erretiro aurreratua hartzeko eskubidea aitortzen die Gizarte Segurantzako edozein erregimenetan sartuta dauden langileei, betiere 38 eta 44 urte eta 6 hilabete bitartean kotizatuta badituzte eta adina, gehienez ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den adina baino bi urtetik beherakoa bada.
Baina eskubide horren artikulazioak berekin dakar pentsioaren zenbatekoari % 21era irits daitezkeen eta 65 urte betetzean berreskuratu ezin diren murrizketa-ehunekoak aplikatzea.
Gizarte Segurantzaren arloko neurriei buruzko abenduaren 4ko 40/2007 Legeak aurreikusten duenez, lan nekagarria, toxikoa edo arriskutsua duten talde edo jarduera profesionaletarako, kategorietarako eta espezialitateetarako 65 urteko gutxieneko adina errege-dekretu bidez jaitsi ahal izango da. Halaber, txandakako lanaren ondorioak (gaueko txandetan lan egiteagatiko nekea) eta egiten den lana gauzatzeko ahalegin fisikoa kontuan hartuko dira.
Osasun-arloko eta sektore soziosanitarioetako langileentzat, Gizarte Segurantzaren sistemako edozein erregimenetan sartutakoak barne, aurten 63 urterekin erretiroa penalizaziorik gabe hartzeko eskubidea gauzatzeko 40/2007 Legea aplikatzea eskatzen dugu.
Arauan jasotako kotizazio-aldiak dituzten eta kotizazio-baldintza betetzen duten osasungintzako eta sektore soziosanitarioetako langileek, erretiroa egungo legeriak ezarritako penalizaziorik gabe hartu ahal izatea eskatzen dugu. Eta, gainera, genero-osagarria jasotzea.
Neurri horrek 40/2007 Legean oinarritutako Errege-dekretu bat onartzea baino ez du eskatzen. Hori dela eta, CIG, ELA, LAB eta Intersindical Catalana sindikatuek gaurko bileran izandako indar politikoei exijitzen diegu, egungo aritmetika parlamentarioa ikusita, euren botoak balia ditzatela hurrengo aurrekontuak onartzeari begira, gai honi lehentasuna emanez.
Era berean, Gobernuari eskatzen diogu, legegintzaldi honetan, eremu publikoko eta pribatuko osasun-arloko eta sektore soziosanitarioko langileek 60 urterekin erretiroa hartzeko eskubidea onar dezala, eta eskubide hori ez dezatela langileen eskubideak inola ere urratu ezin dituzten erabaki politikoen mende dagoen egungo edo etorkizuneko plantillen plangintzarekin lotu.
Batez besteko oso adin altua (50 urte baino gehiago) eta lan egiteko baldintza penagarriak dituzten plantillen aurrean gaude; izan ere, azken urteetan aplikatutako zerbitzu publikoen murrizketa-, pribatizazio- eta desegite-politiken ondorioz, ezinbestekoa da eskubide hori egituratzea.
Osasungintzan eta sektore soziosanitarioetan profesional faltaren egungo egoera azken 10 urteetan egindako osasun-plangintzaren ondorioa da. Langile kopurua murriztean, lanpostuak kentzean eta zerbitzu publikoak argaltzean eta pribatizatzean oinarritutako plangintza, gizarteak kalitatezko prestazioa jasotzeko duen eskubidea zalantzan jarriz.
LAB, CIG, ELA eta Intersindical catalana sindikatuek legegintzaldi honetan 40/2007 Legea aldatzeko negoziazio-prozesua ireki dadila eskatzen dugu, 60 urte beteta eta 35 urte kotizatuta dituztenean aplikazio-eremu horretan dauden langileek erretiroa hartzeko aukera izan dezaten.
Horretarako, osasun-arloko eta sektore soziosanitarioko, arlo publikoko eta pribatuko profesionalek 60 urterekin ohiko erretiroa hartzeko duten eskubidea aitortzera bideratutako negoziazio-prozesu horri babesa eman diezaiotela eskatuko diegu Espainiako parlamentuan dauden erakunde politikoei.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan sindikatuko delegatuekin aurreikusitako lau ekitaldietatik bi egin ditugu jada. Bilbon izan ginen atzo, eta Donostian gaur. Igor Arroyo koordinatzaile orokorrak hartu zuen hitza Bizkaiko hiriburuan; Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrak Gipuzkoakoan. Batak zein besteak, LABek ordezkatzen duen euskal sindikalismo berria inoiz baino indartsuago dagoela nabarmendu dute, hauteskunde sindikalen epealdi trinkoan murgildu garen honetan.
Hain zuzen ere, Garbiñe Aranburuk adierazi du hauteskunde sindikalak bereziak direla, ahalduntze ariketa bat delako: “Langile batek hautets zerrenda batean joateari baiezkoa ematen dionean, zerbait magikoa gertatzen da. Kontzientzia berri bat piztu egiten da. Urratsa ematen duen langilearengan ahalduntze prozesu txiki bat gertatzen da. Eta horrelako ahalduntze prozesu txikien bidez garatu ohi da sindikalismoa. Horrelako urratsen bidez langileok historiaren protagonista bilakatu gara, eskubideak eskuratu ditugu, aldaketak eragin ditugu”.
Horixe da, hain justu, egunotan zabaltzen ari garen mezua. Aldaketaren protagonista izatea eskaini nahi diegu euskal langileei. “LABek ordezkatzen duen euskal sindikalismo berriaren protagonista izatera gonbidatzen zaituztegu: urrats bat aurrera eman eta euskal sindikalismo berriaren partaide bilakatzea; urrats bat eman eta borroka ziklo berriaren protagonista izatea; urrats bat aurrera eman eta bizitza erdigunean izango duen mundu berri bat eskuratzen laguntzea”, zuzendu zaie koordinatzaile orokorrak bertaratutako delegatuei.