Sektoreko nahiz beste arlo batzuetako ordezkariek, eta sindikatuko hainbat militantek lagunduta, LABek agerraldia egin du Nafarroako Haur Hezkuntzako lehen hitzarmen kolektiboaren beharra defendatzeko. Sindikatuak jarrera āirmoa eta aldi berean bateratzaileaā mantentzeko borondatea adierazi du āsindikatu, langile eta plataformaren artean zubiak eraikitzeko asmoarekinā, bere esanetan, aukera horri āinteres partikular eta korporatiboei soilik erreparatuzā atea itxi nahi diotenen aurrean.
LABek ziurtatu du 0-3 zikloaren kudeaketa zuzena eta publifikazioa defendatzen jarraitzen duela, baina honakoa defendatu du: āhori iritsi bitartean langileak ezin dira beren lan-baldintzak hobetzeko tresnarik gabe geldituā. Beste sektore eta kolektiboetan ere ez dela halakorik gertatzen zehaztu du. Horren erakusgarri zahar egoitzetako langileak jarri ditu sindikatuak, eta nabarmendu du posible dela hitzarmen propio baten alde borrokatzea, berau lortzea eta aldi berean publifikazioa eskatzen jarraitzea. āHitzarmen batek ez dakar amore ematea, klase konkista bat daā, azpimarratu du.
LAB sindikatuak Nafarroako 0-3 Plataformak zabaldutako dokumentuari erantzun dio, āborondate bateratzailez baina bere motibazioen irmotasunari eta argitasunari uko egin gabeā. Zentzu horretan, sektorearentzat Nafarroako hitzarmen propio bat negoziatzen hasteko beharra defendatu du.
Lehenik eta behin, LABek Nafarroako haur eskoletako langileen borroka aitortu eta baloratu du, horren parte ere badela argi utziz. Sindikatuak gogorarazi du 2022ko greba mugagabea bezalako mobilizazioei esker āaurrerapen garrantzitsuakā lortu direla, eta jarraian gehitu du horrek ez duela justifikatzen āNafarroako hitzarmen propio bati atea ixten saiatzeaā.
Plataformak LABen jarrerari eginiko kritikak aipatu ditu jarraian: Nafarroako hitzarmen batek āpribatizatutako kudeaketa ereduaren aurrean amore ematea ekarriko lukeelaā eta āhainbeste desiratutako kudeaketa zuzenerako oztopoā izango litzatekeela. Horren aurrean, LABek adierazi du beste sektore batzuetako esperientziak kontrakoa erakusten duela. Sindikatuak zahar egoitzen, anbulantzien, ezgaitasunaren edo kirol instalazioen kasuak aipatu ditu, eta nabarmendu du horietan hitzarmen propioak egotea āpublifikazioa exijitzeko tresna gisaā balio izan duela.
Era berean, LABek sektoreko lan-baldintzak Nafarroan bertan negoziatzeko eskubidea defendatu du, jakinarazi duenez, bazterrean utzi ezin den aldarrikapen historikoa baita. Zentzu berean, ālurraldean negoziazio kolektiborako gaitasuna ukatzen duen ikuspegi unionista eta espainiarraā gaitzetsi du, āare gehiago Estatuarekin parekatzeak hemengo lan-baldintzak okertzea ekarriko baduā.
Sindikatuaren ustez, gainera, sektorearen egiturazko gabeziak āez dira hitzarmenaren aurkako argudio bat, baizik eta, administrazio publikoak beren erantzukizunak betetzera behartuko dituen erregulazio baten aldekoaā. LABen arabera, hitzarmen propio batek gutxieneko soldata taulak eta bete beharreko lan baldintzak finkatzea ahalbidetuko luke. Sindikatuak azpimarratu du ere, publifikazio baten aurrean, Nafarroako hitzarmen batek gutxieneko baldintzak bermatzeko balio izango lukeela subrogazio-prozesuan. Aldiz, āhitzarmen propiorik gabe, langileak estatuko hitzarmenak ezartzen dituen baldintzekin subrogatuko liratekeā, ohartarazi du.
LABek leporatu dio Plataformari āikuspegi partikular eta korporatiboaā mantentzea eta, bere ustez, ālangileak aurrez aurre jarri nahi dituzten mezu antisindikalakā zabaltzea. Gainera, sindikatuak baieztatu du Plataformako kide batzuk āpatronal gisa eratu ahal izango liratekeela, horrela hitzarmenaren negoziazioari ekin ahal izatekoā, Nafarroako Esku-hartze Sozialeko lehen hitzarmenean gertatu zen bezala. Gogoratu du horrek ā2.000 langile baino gehiagoren baldintzak nabarmen hobetzeaā ekarri zuela. Hala ere, kasu honetan horri uko egiten diotela kritikatu du sindikatuak.
Azkenik, sindikatuak berretsi du 0-3 sektorearen erabateko publifikazioa defendatzen jarraitzen duela, beste esparru batzuetan bezala; hala nola, zahar egoitzetan, anbulantzietan, desgaitasunean edota kirol instalazioetan. Hala ere, azpimarra jarri nahi izan du honako honetan: aldarrikapen horrek āezin du berehalako lan hobekuntzei uko egitea ekarriā. Sindikatuak beste behin ere gogorarazi du zahar egoitzetako langileek erakutsitakoa: āhitzarmen propio baten alde borrokatu, lortu eta publifikazioa exijitzen jarraitu daitekeelaā. ā0-3 zikloan LABek gauza bera egingo duā iragarri du azkenik.