2026-09-06
HomeEkintza SindikalaLangileek aurrera eramandako ekintza sindikalari esker Elcoro Decoletajek Geroako kuotak ordaintzea #LortuDugu

Langileek aurrera eramandako ekintza sindikalari esker Elcoro Decoletajek Geroako kuotak ordaintzea #LortuDugu

Langileak zoriontzen ditugu erakutsitako jarreragatik.

Aurreko astean jakin genuenaren arabera, Elcoro Decoletajeko langileok exijitzen genituen GEROA pentsio funtseko ekarpenak jaso ditugu gaur egunera arte. Jarritako salaketez gain, aurrera eramandako ekintza sindikalak fruituak eman ditu eta lortu dugu enpresak gure soldatari dagokion GEROAko zatia ordaintzea.

LAB sindikatuak langileak zoriondu ditu izandako jarreragatik, bai mobilizazioak babesten baita horietan parte hartzen ere, eta kasu honetan CCOOrekin bat eginda, beste behin ere erakutsi dugu ekintza sindikala baliagarria dela. Argi dago langileen eskubideak egikaritzeko modurik eraginkorrena dela.

Bestalde, bide honetan jarraituko dugula adierazi nahi dugu. Ez dugu ahazten GEROAko lehenengo demanda aurkezteagatik diskriminatuak izan diren 5 langileen kasua eta, kasu honetan ere, irmo mantenduko dugu gure jarrera. Gure eskubideak defendatzeagatik diskriminaziorik ez!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ikasturte berrian, zaharrak berri Nafarroako irakaskuntzan

2026/2027 ikasturte berriari ekin diogu eta Nafarroako hezkuntzako langileak gogotsu daude parean ditugun erronka guztiei aurre egiteko. Edonola ere, berriz ikus dezakegu Hezkuntza Departamentuak...

LABek Lizarraldean arreta traumatologikoa bermatzeko exijitzen du

LAB sindikatuak hilabeteak daramatza Lizarrako Osasun Barrutiko Traumatologia Zerbitzuaren egoera monitorizatzen. Bete gabeko guardia-aldiak daude, itxaron-zerrendak handitu dira, hainbat paziente Iruñera bideratu dira eta...

[IRITZIA]: Irakasgaiak Cardiffetik: burujabetza, klasea eta kultura

Jarraian irakur dezakezue Koldo Saenz LABeko Nazioarteko arduradunaren iritzi artikulua. LAB Cardiffen izan berri da, Eskoziako ordezkaritza batekin batera, Galesko UNDEBek antolatutako topaketa batean, azken...