Kaixo lagunok!
Lehen eta behin, agur bero bat Biltzar Nagusi honetan ordezkari zareten delegatu guztioi. Eta, aldi berean, sindikatuko emakume eta gizon guztiei.
Orain dela lau urte, Idazkari Nagusi izaterai utzi nionean, eta Ainhoari lekukoa pasatu nionean, ez nuen inondik-inora imajinatuko 8. Biltzar hau El Duesoko espetxe honetatik “biziko” nuenik. Baina, ondo dakizuen moduan, espetxea beti da aukera erreala hamarkada luzeetan eukal nazioaren eta bere eskubide demokratikoen alde gure konpromisoa tinko mantentzen dugunontzat.
2008an, sindikatuaren zuzendaritzan 25 urte egon ondoren, horietatik 16 Idazkari Nagusi moduan, barne formakuntza lanetara pasatu nintzen Ipar Hegoa Fundazioan. Eta, jarduera honekin batera, ezker abertzalearen barnean egin beharreko hausnarketa eta aldaketa estrategiakoa bideratzeko ahaleginean eta ekarpenetan sartu nintzen.

