Lagundu gaitzazu M29aren jarraipen osatu bat egiten
MARTXOAREN 29an Hego Euskal Herrian egingo den greba orokorraren inguruko albiste, euskarri eta arrazoiak zabaltzeko atal berezia osatu du LAB sindikatuak bere webgunean (http://www.labsindikatua.org/eu/hasiera/greba-orokorra).
Aurrelanketaren eta egunean bertako jarraipena egiteko tresna izatea ere bilatzen du atal honek eta honetarako ekimen ezberdinen argazki, bideo eta albisteak jasoko dira bertan.
Grebaren jarraipen txukuna egin ahal izateko zuen laguntza ezinbestekoa izango da, eta mezu honen bitartez greba bultzatzeko ekimenen eta greba egunean bertan izango diren deialdietako irudi eta bideoak LAB sindikatura helarazteko eskaera luzatu nahi dizuegu.
Beraz, prestatu kamerak eta hasi argazki eta bideoak ateratzen. Erakutsi diezaiogun mundu guztiari oraindik asko garela langileon eskubideak errespetatuak izan daitezen borrokan ari garenak.
Webgunean aldi bakoitzeko 5 artxibo bidaltzeko aukera eskaintzen duen "BIDALKETAK" egiteko formulario bat jarri dugu martxan.
ANIMO eta MILA ESKER
Greba egunean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango diren eguerdiko manifestazioen eta arratsaldean herri ezberdinetan izango diren mobilizazio ezberdinen ordutegiak.
Iruñea, Bilbo, Donostia eta Gasteizko eguerdiko manifestazioak
Arratsaldean Hego Euskal Herriko herri ezberdinetan izango diren mobilizazioak
Ainhoa Etxaide: “Ostegunean kalera ateratzea krisiari irtenbide bat emateko inbertsio bat da”
Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia greba orokorrarren garrantziaz aritu da gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan. Bizi dugun egoerari buelta emateko modu bakarra mobilizazioa eta lana direla azpimarratu du, eta martxoaren 29ko greba orokorra bide horretan kokatzen dela.
Entrevista a Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB
{saudioplayer}http://biltegia.labsindikatua.org/audioak/12_03_26AinhoaEtxaideBoulevard.mp3{/saudioplayer}
Busturialdean ematen ari den lanpostu suntsiketa salatu zuten larunbatan Gernikan
Larunbatean 500 pertsonatik gora enpresen itxieraren ondorioz Busturialdean ematen ari den lanpostu suntsiketa salatu zuten Gernikako kaleetan. Honekin batera, lan erreformaren ondorioz langileak enpresaren esku geratu direla azpimarratu zuten, eta honen aurrean, Busturialdean inoiz baino arrazoi gehiagorekin, datorren 29an izango den greba orokorrarekin bat egiteko deia luzatu zien herritar guztiei.
Aurreakordioaren garapena exijitzen diogu Isabel Celáari
Hezkuntza Saileko Irakasle eta Heziketa Bereziko Laboralen indarrean dagoen Lan Hitzarmena 2003koa da. Zortzi urte pasa ondoren 2011ko Irailan sindikatu guztiek eta Administrazioa sinatutako aurreakordioa, Isabel Celáak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak apurtu zuen, sinatutako edukietan atzera eginaz. Sindikatuek behin eta berriro aurreakordioaren errespetuan mahai negoziatzailea deitzeko eginiko eskaerek ez dute erantzunik jaso Hezkuntza Saileko sailburua den Isabel Celáarengandik. Gaur sektorean %87ko ordezkaritza dugun LAB, ELA eta STEE-EILAS Sindikatuok berriro eskaera luzatzen diogu, aurreakordioaren garapena exijituz.
Hezkuntza sailari mahai negoziatzailea deitzeko eskaera luzatu die LAB-ELA eta STEE-EILASek
Pasadan ostiralean Hezkuntza Saileko Irakasle eta Heziketa Bereziko Laboralen %87ko ordezkaritza duten LAB, ELA eta STEE-EILAS Sindikatuek berriro ere aurreakordioaren errespetuan mahai negoziatzailea deitzeko eskaera luzatu zioten Isabel Celáak zuzentzen duen Hezkuntza Sailari. Sektorean indarrean dagoen Lan Hitzarmena 2003koa da eta 2011ko Irailan sindikatu guztiek eta Administrazioa sinatutako aurreakordioa Hezkuntza Sailak apurtu zuen, sinatutako edukietan atzera eginaz.
Zerbitzu publikoen eta langileen lan baldintzen garapenerako akordioa sinatu da Donostiako udalean
Marxoaren 19an Donostiako Udalak, Langileen Batzordeak, langileen ordezkarien gehiengoren babesarekin, 2012rako Donostiako udal langileen lan baldintzei dagozkien negoziatutako akordioak jasotzen dituen idatzia aurkeztu zuen. LABek proposamena aztertu du eta gero, positiboki baloratzen ditugu bai akordioa bera baita atal bakoitza ere.
16 egun eta gero Konecta BTO enpresako LABeko 2 delegatuek gose grebari amaiera eman diote
Irantzu Llamosas eta Leire Sainz-Ezkerrak, LABeko delegatuak Konecta BTO enpresan, Iberdrolako azpikontratako enpleguen defentsan hasitako gose grebari amaiera eman zioten pasadan larunbatean; LAB, EHNE, ezker abertzalea, EA, Aralar, Alternatiba y gazte independentistak enkarterriko egoera sozioekonomiko larria salatzeko antolatutako manifestazio egunean.
Irantzu eta Leirek oso harro agertu ziren jasotako atxikimendu ugariengatik eta beraien ekimenak enkarterrian piztu duen langile borrokagatik. Langileon eskubideen defentsan datorren martxoaren 29ko greba orokorrak duen garrantzia ere azpimarratu zuten.
LAB apuesta por una integración de Banca Cívica con Kutxabank
Para LAB siempre ha sido prioritario que las alianzas de Caja Navarra hubiesen sido con el resto de Cajas Vascas. Desde la fundación de la Federación Vasconavarra de Cajas de Ahorro, Caja Navarra ha estado presente y es ahí donde debían haberse iniciado las alianzas y las posibles fusiones.

