2026-08-20
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaMauleko Carrefour Market magasineko langileak greban dira zuzendaritzari presionea egiteko

Mauleko Carrefour Market magasineko langileak greban dira zuzendaritzari presionea egiteko

Gaur goizean 8:45 orenak geroztik Mauleko Carrefour Market magasineko langileak greban dira zuzendaritzari presionea egiteko. 80 pertsona inguru aldizkatzen dira magasinaren aitzinean, sartzea abantzu blokatuz, bezeroak informatuz eta elkartasuna galdetuz. Izan ere, 2005 eta 2008 urteen artean laneko pausa denborak ez zaizkie ordainduak izan, lan sariak SMICa baino apalagoak ziren eta langileak ebatsiak direla kontsidera daiteke.
Azpimarratu behar da, Pariseko Kasazio Gorteak Hendaiako Champion magasineko langileei jadanik arrazoina eman diela, LAB sindikataren laguntzarekin abiatu duten borrokan.

Gaur goizean Mauleko magasinera hurbildu diren klienteek beren sostengua ekarri diete langileei orohar eta «orgatxoak » ez dituzte bete elkartasun gisa, sos kutxak hutsik dira, eta Altis magasineko nagusiak negoziatu beharko du goiz ala berant.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...

Elkartasun bidaia Kubara

LAB sindikatuaren ordezkaritza bat La Habanan izan da Fidel Castro Ruzen jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldietan. Iraultza kubatarraren buru izandakoari buruzko konferentziaren testuinguruan, gure elkartasuna...