2026-11-14
HomeUncategorizedZerbitzu publikoetako Greba eta bi orduko lanuztearen gaineko LABen balorazioa

Zerbitzu publikoetako Greba eta bi orduko lanuztearen gaineko LABen balorazioa

NAFARROAN

SEKTOREKA

Irakaskuntzan, Administrazio eta udal eremuan gehiengo oso zabal batek jarraitu du greba deialdia (%70etik gora)
Osasunbidean gutxieneko zerbitzuek guztiz baldintzatu dute grebaren jarraipena.

LURRALDEKA
Nafarroa iparraldean jarraipen ia erabatekoa, Iruñerrian ere oso zabala eta Erribera aldean mugatuagoa.

Manifestazioari dagokionez esan azken greba egunetako handiena izan dela, manifaren burua Gobernuaren parean zegoelarik isatsa oraindik autobus geltokitik atera ezinik zegoela.

ARABA, BIZKAIA eta GIPUZKOAN

ELA eta STEE-EILASen deskonbokatoria kontuan hartuta, eta Jaurlaritzak lanuztea legez kanpokoa zela eta horrelako mehatxua eginez langileei zabaldutako kriminalizazio kanpaina kontuan hartuta LAB sindikatua lortutako mobilizazio erantzunarekin pozik gaude:

• Eskualde guztietara heldu gara lanuztearekin bat egin duen langileen mobilizazioekin, honenbestez eskualde guztietan zerbitzu publikoetako herritarrekin gure irakurketa konpartitu ahal izan dugu.
• Mobilizazioetan 4.000 pertsonatik gora izan dira
• Ehunka langile batzar egin dira egoeraren gaineko diagnostikoa konpartitzeko.

Balorazio positiboa egiten dugu, nahiz eta ziur egon ELA eta STEE-EILASek konbokatoriarekin aurrera egin izan balute Nafarroan lortu den besteko erantzuna lortuko genuela.

LAB sindikatuak pentsatzen du erreformak geratuko baditugu zerbitzu publikoen gainean gure erabakiak hartzeko bitartekoak ditugulako baino ez dela izango, soluzioa ez dagoela Errekurtso juridikoetan baizik eta burujabetzaren alde eman beharreko bataila politikoan, eta espero dugu instituzioak gidatzen dituztenek norabide honetan lanean jartzea edota prest ez badaude instituzio ardura horietatik atera daitezela.
Gaurko deialdia norabide honetan ematen dugun lehen urrats bezala kokatzen dugu, eta norabide honetan lan egiteko prest daudenekin borrokatzeko gure prestutasuna azaltzen dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...