2026-05-14
HomeUncategorized«MAIATZAK 31» GREBA eta LANUZTEAK Zerbitzu Publikoetan

«MAIATZAK 31» GREBA eta LANUZTEAK Zerbitzu Publikoetan

Geure zergen dirua behar sozialetarako, ez bankarientzat

Azken urteotako gobernu desberdinen politika fiskal eta presupuestarioak eta gobernu hauek bankuei emandako laguntzak direla eta, dirua gero eta esku gutxiagotan metatzen joan da. Eta geure diruarekin espekulatzen jarraitzen dute herritarren gehiengoaren beharren gainetik.

Gehien dutenen aldeko politika hauekin diru-funtsa publikoak hustu dituzte eta orain, dirurik ez dagoela aitzakia erabiliz, zerbitzu publikoen suntsiketa osoa bilatzen dute hezkuntza edo osasun arloko negozio pribatuei oraindik gehiago laguntzeko asmoz.
{flickr-album}Type=Photoset, Photoset=72157629979874038,Cols=6, Rows=60{/flickr-album}
 
Horrela, osasuna, hezkuntza eta babes sozialerako aurrekontuak murriztu, prestazio sozialak, menpekotasunari laguntza eta langabeziaren babesa desagertu, hezkuntzako gelako ikasle kopuruak handitu, osasun zentroak itxi, itxaron zerrendak luzatu, eta osasun prestazioak murriztu egiten dira; erabiltzaileok zerbitzuak birritan ordaindu behar ditugu: bata zergen bidez eta bestea kopagoaren bidez zerbitzua jasotzerakoan, errezetekin gertatzen den moduan; diru publikoa desbideratzen ari da pertsona bakan batzuk, gure osasuna eta gure arreta eta zaintzako oinarrizko eskubideen kontura negozioa egin dezaten.

Espainiako gobernuak, -gaur PPren esku eta atzo PSOEren esku-, zein EAE eta Nafarroakoak doitze neurriak aplikatzeko moduan lehian dabiltza. Soilik hauteskundeen atarian (orain Patxi Lopez ari den bezala) diskurtsoak eta hitzak egiten dituzte, gero boterea lortutakoan hitz hauek jateko. Ez dute enplegu publikoa sortzeaz, ezta osasun, hezkuntza eta babes sozialerako aurrekontuak handitzea suposatzen duen zerbitzu publikoak garatzeaz eta hobetzeaz hitzik entzun nahi.

LAB sindikatuan gobernuei hondamendira garamatzaten politika publikoak aldatzea exijitzeko garaia iritsi delakoan gaude, eta horretarako prest ez badaude, alde egin dezatela. Hemen eta orain Euskal Herrian, gure kalitateko zerbitzu publiko unibertsaletarako eskubidea bermatzea exijitzen dugu; horretarako beharrezkoak diren ekimen politiko guztiak abiatzeko eta, inkonstituzionaltasun helegite hutsaletatik harago, erronkari heldu eta erabaki dezaten hemen eta orain, euskal jendartearen eskubide sozialak benetakoak izango direla.

Beraz, exijitzen dugu:

• Azken urteotan hartu diren murrizketa eta zerbitzu publikoen suntsiketarako neurri guztiak atzera botatzea.

• Marko normatibo propioa artikulatzea, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herritarrak babestuko dituena, espainiar gobernutik geure osasun, hezkuntza eta babes sozialerako eskubidea suntsitu nahi duten esku-sartzerik ekiditeko.

• Hego Euskal Herriko instituzioek aplika ez dezaten hemen erabaki eta negoziatu ez diren neurririk. Rajoyren neurriek ez dute balio gure Herriarentzat.

• Instituzio desberdinek osasuna, hezkuntza eta babes sozialerako aurrekontuak era nabarmenean handitzea, Europako batez bestekoarekin parekatu arte.

•Politika fiskal ekitatiboa eta progresiboa bermatzea, non eta gehien dutenek gehiago ordain dezaten, eta denok behar ditugun zerbitzu publikoak izan ditzagun.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Beasaingo eta Irungo lantegietako batzarrek ontzat eman dute hitzarmenaren inguruko Zuzendaritzaren azken eskaintza

CAFeko Beasain eta Irungo lantegietako langileen batzarrek enpresako Zuzendaritzak egindako seigarren proposamena berretsi dute. Horrekin batera, azken hiru asteetan martxan egon diren lanuzteak eta...

LABen salaketa baten ondorioz, OANAk ebatzi du Hezkuntza Departamentuaren Nekazaritza eta Basogintza Ikastetxe Integratuak funts publikoak modu bidegabean erabili zituela

Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoak ebatzi du Nekazaritza eta Basogintzako Ikastetxe Integratuak funts publikoak modu bidegabean erabili zituela hamarkada...

EAEko udaletan deitu dugun egun osoko grebak udal eta zerbitzu asko itxi ditu

Gasteizen, Bilbon eta Donostian eginiko hiru manifestazioetan milaka langile egon dira. Hurrengo maiatzaren 29ko mahai negoziatzailean aurrera pausurik egon ezean, sektoreak ekainaren 4ean berriz ere greba egingo du.