2025-12-18
Blog Page 1480

GASTEIZKO GOBERNUAK ZERBITZU PUBLIKOETAKO MAIATZAREN 31ko GREBA-LANUZTEA INDARGABETU NAHI DU

Pasa den astean, ELA eta STEE-EILASek maiatzaren 31ko greba deialdia deskonbokatzen zutela publiko egin eta gero, LABek aipatutako deialdiarekin — nahiz eta, begi bistako arrazoiengatik, bi orduko lanuzte izaerarekin birformulatu— aurrera egiteko asmoa berretsi egin genuen. 

Gasteizko Gobernuak zerbitzu publikoetako lanuzteak desaktibatu nahi dituela salatu du LABek

0

LABek maiatzaren 31rako EAEko sektore publikoan deitutako lanuztea oztopatu nahian dabil Gasteizko Gobernua, betekizun administratiboak aitzakia hartuta. Honen aurrean, eta betekizun formal administratibo guztiek lanuztea legezkoa egiten dutela adierazita, LABek Lakuako Gobernuaren erabakia erabat politikoa dela salatu du eta deialdiarekin aurrera egiten du.

Euskal sindikatuek eta eragile sozialek Iruñea eta Donostiako kaleak bete dituzte murrizketei ezetza emateko

0

Osasungintzan, irakaskuntzan eta zerbitzu sozialetan ematen ari diren murrizketen aurka sindikatu eta gizarte eragileek manifestazioak egin dituzte gaur Donostia eta Iruñean. Bi manifestazioetan 2.000 pertsonatik gora parte hartu dute.

LABek bertan behera utzi du BEC-eko langileen greba

LABek jakinarazi du bertan behera utzi duela BECen ematen ari zen greba, enpresak epaitegiaren aurrean langileei soldata %15 jaistea ezinezkoa dela onartu ostean. Langileek euren poza azaltzen dute borroka irabazi izanagatik.

Gizargi enpresak Gipuzkoako Foru Aldundiaren emakumearen zentrutik bi langile kaleratu ditu, horretarako diru publikoa erabiliz

LAB eta CCOO sindikatuek Gizargiko langileen lan egoera txarra eta azken bi kaleratzeak salatu zituzten atzo Donostian. Ekainaren 1n Gipuzkoako Foru Aldundiari zuzenduko zaie 12:00etan izango den elkarretaratzean.

Metro Bilbaoko greba batzordea pozik lortutako akordioarekin

0

Metro Bilbaoko greba-batzordeak positiboki baloratu du gatazka sortu zuten bost puntuen inguruan enpresarekin lortutako akordioa. Era berean, Komitea  osatzen duten ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK sindikatuek enpresarekin adostutakorekiko langile batzarraren %86aren oniritzia jaso dute .

EAJk Kutxabank-en estatu mailako lan-harremanen esparru baten aldeko apustua egin izana salatu du LABek

Kutxabankeko hitzarmen kolektiboaren negoziazioan EAJ-k, CCOO sindikatua solaskide eta konplize bezala izanda, espainiar esparruan aldeko apustua egin duela salatu zuen atzo LAB sindikatuak. LABen ustez egin duten apustua euskal sindikatu gehienen nahiaren aurka doa eta talka egiten du alderdi horrek egin dituen beste adierazpen batzuekin, non lan harremanen euskal esparrua nahi duela adierazi duten. Ildo horretan, ezagunak dira ere EAJren VI. Batzar Nagusian euskal esparru baten alde hartutako erabakiak.

LAB se concentra frente a la CEN para decirle que “nos van a tener enfrente” ante los ataques a la clase trabajadora

Al igual que lo hiciera la semana pasada frente a la sede de Confebask, LAB se ha concentrado hoy frente a la sede de la CEN para lanzar un mensaje claro a la patronal: "A la patronal !ni agua!. Parean izango gaituzue"