Atzo, abenduak 27, Gipuzkoako metalgintzako mahaiak bildu behar zuen Donostiko CRLren egoitzan. LABek bertan egindako kontzentrazioa aitzakitzat hartuta, ADEGIko mahaiko partaideak ez ziren agertu bilera lekura. LABentzat hori aitzakia merke bat besterik ez da eta beraien asmoa, langileon kaltetan negoziaketak denboran luzatzea dela salatzen du.
Cacerolada ante las sedes de UPN, PP, PSN para exigir una Comisión de Investigación en torno a Caja Navarra
El Comite de Schlecker convoca dos días de huelga para denunciar que la empresa está pagando nóminas miserables
El Comité de Empresa de Schlecker ha denunciado que la empresa está pagando a los y las trabajadoras unas nóminas que no se ajustan al sueldo, en algunos casos de 20 euros, sin dar ninguna explicación.
Alfonso Fernández gazte madrildarraren aske uztea exijitzeko Nazioarteko Salaketa eta Borroka eguna
Alfonso Fernández, Alfon, 21 urteko gazte madrildarra joan den azaroaren 14tik kartzelaratua dago. Bere neskalagunarekin batera atxilotua izan zen, pikete informatzaile batera zihoanean. Bihar, abenduak 28, Alfonen aske uztea exijitzeko Nazioarteko Salaketa eta Borroka Eguna burutuko da, Espainiar Estatuko enbaxada, kontsulatu eta Gobernu delegaritzen aurrean hamaika mobilizazio deitu direlarik. LABek bat egiten du egun honekin eta kontzentrazioa egingo du bihar Bilbon 11:30etan Moyua Plazan.
Jubilazio duinaren aldeko manifestazioa abenduaren 29an Durangon
Madrildik inposatzen ari diren erreformen aurrean eta jubilazio duin baten alde LAB sindikatuak manifestazioa deitu du datorren larunbaterako, abenduak 29. Manifestazioa 13:00etan abiatuko da "Txiki Otaegi" plazatik "Jubilazio duinaren alde, Euskal Herriak Burujabetza" lelopean.
Elkarretaratzea Gernikan U27ko greba orokorrean auziperatuei elkartasuna adierazteko eta greba eskubidearen defentsan
2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorrean pikete informatibo lanetan zeuden 18 herritar epaituak izango dira datorren urtarrilaren 10ean Bilbon. 3 urte eta 9 hilabeteko zigorra eta 6.000 euroko isuna eskatzen dute bakoitzarentzat. Guzi hau salatzeko, Auziperatuek elkarretaratzea deitu dute datorren urtarrilaren 8rako Gernikako Merkurio iturrian arratsaldeko 19:00etan.
Euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko mobilizazioak
Durangaldeko LABek eta Ormazabal enpresako langileek Euskal Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzeak egin eta Herrirak antolatutako urtarrilaren 12ko mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu dute.

