1.000 lagun baino gehiagok I26ko errepresioa salatu dute Iruñean
Manifestazioa 12:00etan hasi da Corte Inglesetik eta Gobernu ordezkaritzaren aurrean amaitu da. Espe Iriarte eta Imanol Karrerak hitza hartu dute I26ko Errepresioak Kaltetutako Herritarren izenean.
hasiera
hasiera
LAB: «Euskal Pentsio Sistema beharrezkoa eta bideragarria da»
LAB sindikatuak pentsioak espainiar estatuak kontrolatuak eta bahituak dituela eta hauteskunde eztabaidan arma elektoral moduan erabiltzen ari direla salatu du. Beldurra eragiteko erabiltzen dituztela eta, hemen, Euskal Herrian, euskal pentsiodunen pentsio publikoak bermatzeko bestelako eredu baten aldarrikapena isilarazi nahi dutela gaineratu du. LABetik gai honen inguruan benetako eztabaida bat egin behar dela exijitu da eta "Euskal gizarte segurantza sistemaren alde"ko proposamena aurkeztu du.
Inposizioen aurrean planto egin eta burujabetza aldarrikatzeko garaia da!
Bihar, urriak 12, “Hispanitate Eguna”, LAB sindikatuak beste behin ere planto egingo du; planto, inposatutako jai egunen aurrean. Espainiak Amerikako lurraldeak usurpatu izana eta bertan egindako gehiegikeriak gogoratu eta ospatzeko helburuz inposatua izan zaigun jai egun horretan zer ospaturik ez dugu.

