La dirección de Consonni prentede trasladar una parte de la planta a Aranda de Duero tras los desperfectos causados por un fuego iniciado en un solar contiguo a la empresa. Si las instituciones y la empresa no llegan a un acuerdo para reubicar la planta el posible que desaparezcan 100 puestos de trabajo directos.
EAEko mahai orokorra ahalik eta azkarren biltzeko eskatu du LABek
LAB sindikatuak EAJ-PNVren gobernu berriak zerbitzu publikoetan hartutako erabakien gaineko jarrera kezkagarria dela deritzo eta EAEko mahai orokorra lehenbailehen biltzeko eskaera luzatu dio Urkulluri.
Lan erreformari helduz bajan dagoen langile bat kaleratu dute Gorbeia zahar etxean
Murgian dagoen Gorbea Zahar Egoitzan, irailaz geroztik zuzendaritzaren presioen ondorioz bajan dagoen langile bat kaleratu dute. Lan erreformak absentismoagatik ahalbidetzen dituen kaleratze objetiboen aukerari heldu diote aipatu neurria hartzeko.
Enplegu suntsiketaren aurkako manifestazioa Lemoan
Cementos Lemona, Incoesa, Tecnichapa, Ormazabal, Tarabusi, Negarra, Gea-Ibérica, Araluce, Alfus, Hierros Sancho, TMC, Aliasa eta Manufacturas Alfe enpresa batzordeek datorren urtarrilaren 18rako, eskubide laboral eta sozialen alde eta enplegu suntsiketaren aurka manifestazioa deitu dute Lemoan.
Eurest enpresan ematen ari diren kaleratzeak salatzeko elkarretaratzea
Euresteko Langileon Komiteak deituta Bilboko Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean kontzentrazio bat burutuko dute langileek ematen ari diren kalerapen ezberdinak eta enplegu suntsiketa orokorrean salatzeko.
Konzentrazioa urtarrilaren 17an Gasteizen eta manifestazioa urtarrilaren 19an Donostian Oreretako 5 gazteren aurka ezarritako epaia salatzeko
Herrira: «Herritar asko eta aldarrikapen bat. Zorionak guztioi!»
Herrira.- «Presoen eskubideen alde Bilboko kaleek gainezka egin dute Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handienean. Giza uholde erraldoi batek Bilbo hartu du gaur presoen eskubideen eta konponbidearen alde Euskal Herrian sekula egindako mobilizaziorik handiena osatuz. Bertan, euskal geografia osotik etorritako lagunak eta Madril, Katalunia, Kurdistan, Kolonbia edo Uruguaytik etorritako pertsonak izan dira.»

