2024-07-27
HomeUncategorizedEAEko mahai orokorra ahalik eta azkarren biltzeko eskatu du LABek

EAEko mahai orokorra ahalik eta azkarren biltzeko eskatu du LABek

LAB sindikatuak EAJ-PNVren gobernu berriak zerbitzu publikoetan hartutako erabakien gaineko jarrera kezkagarria dela deritzo eta EAEko mahai orokorra lehenbailehen biltzeko eskaera luzatu dio Urkulluri.

Pasa den urriaren 21eko EAEko hauteskundeek Iñigo Urkulluren EAJ-PNVren gobernu berria ekarri dute Jaurlaritzara. Ordutik hona nagusiki hiru izan dira Gobernu honek zerbitzu publikoak direla eta, esku artean ibili behar izan dituen gaiak: 2012ko hamalaugarren pagarena, berrordainketa sanitarioa eta hezkuntza erreforma. Hiruetan Espainiar Estatuak ezarritakoa betetzeko borondatea erakutsi du.

Hiru gaion aurrean hartu duen jarrerari oso kezkagarria deritzogu, izan ere, hiruretan azaldu baitute Espainiar Estatuak ezarritakoa betetzeko borondatea, eta hezkuntza erreformaren kasuan hori baino gehiago, kolaboratzekoa ere.

Publiko egin dituen asmoei jaramon egin ezkero ere kezka ez da desagertzen, “austeritatea” edota “gerrikoa estutzea”, “administrazioa argaltzea” bezalako kontzeptuak errepikatu izan ditu Gobernu berriak; kontraesanak azaleratuz, esaterako, “hori eginda ere zerbitzu publikoak bermatuko direla”, edota “langile finkorik ez dela kaleratuko” (bitartekoak beraz baietz uler daiteke).

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 2013ko Aurrekontuen Egitasmoa laster aurkeztuko duela ere adierazi du.

Hau guzti hau ikusita LABek ahalik eta azkarren iniziatiba hartu eta Gobernuari gure eskakizunak aurkeztea erabaki du. LABen beti defendatu dugu urteko aurrekontuak aurkeztu aurretik Gobernuak instituzio horretako langileen Lan Hitzarmena negoziatzeko Mahaia ireki behar duela eta horren inguruan akordioa itxi; azken batean, aurrekontuetan egongo baitira Hitzarmenean jasotako edukiak garatzeko beharrezko diru partidak. Alderantziz egitea, hau da, behin aurrekontuak itxita negoziatzen hastea, zentzugabekeria eta iruzurra da.

Hala, LABetik formalki MAHAI OROKORRA bildu dadila eskatu dugu. Mahai Orokorrak berebiziko garrantzia du bertan negoziatzen direlako Jaurlaritzaren pean gauden langile kolektibo ezberdinentzako lan baldintza komunak, eta honenbestez, langileontzat borroka eremu garrantzitsua bilakatzen da.

Mahai Orokorrean negoziazioari bide eman aurretik, bada oinarri-oinarrizko exijentzia bat azaleratuko duguna: negoziazio kolektiboa eta Mahai Orokorrean alde biek adostea lortzen duguna errespetatzea eta defendatzea.

Izan ere, azken urteetan gertatutakoak negoziazio kolektiborako eskubideari eta gure negoziaziorako euskal esparruari balio osoa kendu baitie: Espainiar Gobernuak inposatutako murrizketa guztiek gure esparruan egindako akordioak balio gabe utzi dituzte eta Administrazioak hori gainditzeko ezelako defentsarik ez du egin. Hala, LABentzat negoziazioari ekiteko orduan funtsezkoa da administrazioak aldez aurretik negoziazio kolektiboaren eskubideari eta euskal esparruari erabateko babesa azaltzea, horretarako hiru konpromiso adieraziz:

1. Negoziatzen dena aurrekontuetan islatzea, hau da, adostutakoa beteko dela bermatzeko aurrekontuetan beharrezkoak diren diru partiden esleipenak jasotzea.
2. Espainiar Gobernuak ezarritako murrizketa edota inposaketarik ez onartzeko konpromisoa.
3. Adostutakoaren gainean Gobernuak alde bakarrez ezelako erabakirik ez hartzea.

Beraz, LABen aldetik lehenengo aldarrikapena negoziazio kolektiboarekiko errespetua izango da. Lehenengo aldarrikapena, ez beste batzuk baino garrantzitsuagoa delako, baizik eta hori gabe ez dagoelako ezer negoziatzerik.

Behin hori bermatuta, aurtengo LABen aldarrikapen nagusiak honako hauek izango dira: azken urte hauetan galdutako guztia berreskuratzea eta enplegu publikoa sortzeko plan berria egitea. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko eskatzen die Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, beste behin eta behingoz

Politika publikoen bultzadak balio behar du eskualderako etorkizun ekosozial justua bermatzeko, eta bertan bizi eta lan egiten duten langileentzat lan baldintza, bizi baldintza eta zerbitzu publiko duinak bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzak onartutako langile publikoentzako soldataren igoerak erosahalmenaren galera eta Madrilekiko menpekotasuna dakar, beste behin ere

LABek Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak langile publikoentzat (*) onartu berri duen %2ko soldata igoera salatzen du. Ikasturte honetan hiru greba eta hainbat mobilizazio egin ditugu soldata eta enplegua hemen erabakitzeko, bertan negoziatu eta adosteko. Hauek dira Jaurlaritzak agindutako azken neurriaren aurka azaltzen ditugun argudioak:

Prekaritateak dakarren lan segurtasun ezak hil egiten du

Gipuzkoako Kale Garbiketa sektoreko alderdi sindikal guztiak, ELA sindikatua izan ezik, pasa den uztailarean 10ean, Iruñean, gaueko txandan bere lana egiten zuen bitartean, lan istripuan hildako FCC-ko (Iruñerriko Mankomunitateko azpikontrata) langilearen familia, lagun eta lankideei elkartasuna eta babesa helarazteko, gaur uztailak 24, elkarretaratzea egin dugu Gipuzkoako FCC-ko egoitza nagusiaren parean, Hernaniko Zubiondo poligonoan.