2026-11-13
HomeEkintza PolitikoaHerrira: «Herritar asko eta aldarrikapen bat. Zorionak guztioi!»

Herrira: «Herritar asko eta aldarrikapen bat. Zorionak guztioi!»

Herrira.- «Presoen eskubideen alde Bilboko kaleek gainezka egin dute Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handienean. Giza uholde erraldoi batek Bilbo hartu du gaur presoen eskubideen eta konponbidearen alde Euskal Herrian sekula egindako mobilizaziorik handiena osatuz. Bertan, euskal geografia osotik etorritako lagunak eta Madril, Katalunia, Kurdistan, Kolonbia edo Uruguaytik etorritako pertsonak izan dira.»

«Denbora luzean gogoratuko den mobilizazioa eta irudia izan da Bilbon. Sentsibilitate eta ideologia askotariko lagunak bildu dira gaur indarrean dagoen espetxe politikaren amaiera eskatu, giza eskubide guztien errespetua aldarrikatu eta bakea eta konponbidean aurrera urratsak

Euria etzen oztopoa izan eta ibilbidearen zatirik handienean pertsona gehiago biltzea ezinezkoa zen. Euskal jendartearen gehiengo zabal baten nahia irudikatu du mobilizazioaren argazkiak, presoen afera berriro ere lehen lerroan kokatuz. Frantzia eta Espainiako Gobernuek erantzun positiboa eskaini beharko lukete euskal jendartearen gehiengoaren nahiari.

Indar metaketa, jendartearen aktibazioa eta gero eta sektore gehiago eta desberdinen arteko elkarlanak gaur Bilbon islatutako errealiatea indartzen eta garatzen jarraitun beharko dute.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

ARGAZKI GALERIAK
 Herrira
 Argia
 Naiz.info
 

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...